Azoka

Ura leporaino

Ura leporaino

Ura leporaino kontakizun grafiko-autobiografiko bat da, konfinamendu garaian eta ondoren, idazlearen eguneroko sentimendu eta gogoetak islatzen dituena; batzuetan frustrazioarekin, beste batzuetan umorearekin, beste batzuetan fantasiazko baliabideekin...

Usue Egia Argitaletxea: Denonartean
Hondamendi handia

Hondamendi handia

Gertaera arraro batzuek haur bati bizitza suntsitzen diote. Hartzek, mofetek, arranoek, tukanek, errinozeroek, krokodiloek, jirafek, otsoek... ezinezko egiten diote bizitza. Egun batean lurra dardarka hasten den arte, ihesaldi handi batek etxea inbaditzen diolako. Horren atzean, hainbeste hondamendiren kausa dago... Batzuetan, hondamendi handiak uste baino hurbilago daude.

Javier Sobrino eta Almudena Gonzalez Argitaletxea: Bookolia
Zorioneko hondamendia

Zorioneko hondamendia

Hondamendiak dena hankaz gora jarriko du: etxerik gabe geldituko dira, baina, gainera, bizimodua erabat aldatuko die. Sagueta andreak aurkituko du konponbidea. Bizimodu aspergarria zuten, baina, orain, hainbat abentura bizi izango dituzte, eta baita familian rol berriak jokatu ere.

Oli eta Natalia Colombo Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Katta. Bainua

Katta. Bainua

Kattak bainu demasa hartu du itsaspean. Onik itzuliko ote da olagarro, sirena, pirata eta marmoken artetik? Sare dauka alboan, eta eskerrak!

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
Amaren bidaia

Amaren bidaia

Ama bidaian doa. Maletan sartu ditu bere galtzerdiak, bere liburuak, bai eta bere soineko marraduna ere. Ezin gaitu berarekin eraman. Aita eta biok etxean geratuko gara...

Mariana Ruiz Johnson Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Leireren opor miresgarriak

Leireren opor miresgarriak

Mitologia lehiaketa bat irabazi ondoren, bi familia euskaldunek Euskal Herrian zehar txango bat egiteko aukera lortu dute. Bidaian, zazpi lurraldeak bisitatzeko eta euskal izaki mitologikoak eta haien istorioak ezagutzeko parada izango dute. Leireren oporrak benetan miresgarriak izango dira!

Agurtzane Ortiz de Landaluze eta Leire Salaberria Argitaletxea: Begiko
Marrubizko uda

Marrubizko uda

Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza, gauza normalak egiten. Oporretan, esaterako, Berlingo urdinera igo, eta karabana zahar bati tiraka herri galdu bateko kanpin batera joatea besterik ez zaie bururatu gurasoei. Hori gutxi balitz bezala, aita eta ama txakurra eta katua bezala hasi dira iritsi orduko. Banatzekotan daude. Maite halabeharrez dago gogotxartuta. Ustekabean, ordea, lagunak egingo ditu, eta bere egoera ez zaio horren aldrebesa irudituko.

Oli eta Natalia Colombo Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Amalurra opor beharretan da

Amalurra opor beharretan da

Amalurra akitua da, eta pausatu nahi luke, baina, haurrak inguruan izanki, ez zaio aise izanen...

Maddi Zubeldia eta Xano Halzuet eta Stephane Bourget Argitaletxea: IKAS Euskal Pedagogia
Nino, nino! Ibilgailuen soinuak

Nino, nino! Ibilgailuen soinuak

Liburu honetako animaliak beren ibilgailuetan joan-etorrian dabiltza klaxona jo eta jo! Bizikletaren txirrina, trenaren txilibitua, aspaldiko klaxon baten hotsa, suhiltzaileen kamioiaren turuta...

Guido van Genechten Argitaletxea: Ibaizabal
Emiliren desabenturak

Emiliren desabenturak

Batzuentzat dibertigarria da Emili; besteentzat, gafea. Nahiz eta beldurrak airean ibili zenbaitetan, gehie­netan barrez leher­tzen amaitzen dute haren lagunek. Emili dibertigarria ala gafea den jakiteko, haren desabenturak irakur­tzea onena.

Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena Argitaletxea: Denonartean
top