Azoka

Argazkiak egiten
Aitonari ikaragarri gustatzen zaio argazkiak egitea, baina, zerbaitengatik, gaizki fokuratuta ateratzen zaizkio denak.

Katta. Zinera.
Katta eta lagunak zinemara joan ziren andereñoarekin, dinosauroen bizitza ezagutzeko. Baina bazen dinosauro bat… A zer-nolako larrian jarri zituen!

Mugtarrak mugikorrean harrapatuta
Mugtarrak bakarrik daude etxean, eta sakelako bat aurkitu dute. Bat-batean, ez dakigu nola, sakelakoaren pantailan harrapatuta gelditu dira! Eta Troti ere bai! Aterako al dira handik?

Mia. Marteko Robota
Mia robot esploratzailea Martera iritsi da. Buba da haren lagunik onena, baina patuak abentura handi bat ekarri die planeta honetan.

Badugu zer eraiki. Bion etorkizunerako planak
Aita-alaba batzuek elkarrekin eraikiko dituzte beren bizitzako oinarriak. Tresna bereziak erabiliz, lanari ekiten diote: oroitzapenak eraikiko dituzte gerora miresteko; etxe bat, biak babesteko; eta maitasuna, barrua berotzeko.

1880tik irekita
Liburu hau narrazio grafiko bat da, hitzik gabeko historia bat, azken 140 urteen joana erakusten duena. Mendebaldeko hiri batean giroturik dago, eta erdialdeko kale bateko eraikin baten bidez denboraren ibilbidea ikus daiteke ñabardura askori erreparatuta.

Maite zaitugu, andereño
Mofeta, Kattagorri, Azeri, Hartzatxo, Ahate, Igel eta Untxi irribarretsu joaten dira eskolara, Gazela andereñoa denetan onena delako. Egun batez, gelara iritsi, eta Gazela ez dago bertan.

Liburuak teilatuan
Ohartu al zara? Arrainak leihoan igerian al dabiltza? Teilatua liburuz egina al dago? Eta semaforo bat al dago etxeko ate parean?

Liburu bat banintz

Daniel eta beste herrialde bateko haurra
Daniel eskolatik itzuli da, eta amari kontatu dio haur berri bat dagoela ikasgelan, Roberto, arraro hitz egiten duena, beste herrialde batekoa delako. Zein herrialdetakoa izango den asmatzera jolasten dute.