Azoka

Sorgin dibertigarria

Sorgin dibertigarria

Mari sorgina gauez jolasean ibiltzen da eta, egunez, lo egiten du. Gaztelu sorginduan bizi da, eta bere erratz hegalariaren gainean egiten du hegan. Eta horrela dabil, harik eta ahots misteriotsu batek haren egitekoa eten duen arte. Norena ote da?

Ricardo Alcantara eta Gusti. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Sorginak

Sorginak

Sorginak antzinako gau haietatik gaur egunera arte zabaldu diren istorioetako izakiak dira, baina, aldi berean, baita benetako pertsonak ere, existitu ziren eta, askotan, jazarpena jasan zuten emakumeek, eta zigortu egin zituzten.

Cecile Roumiguiere eta Benjamin Lacombe. Argitaletxea: Ibaizabal.
Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia

Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia

Ongi etorri gure Akelarre unibertsora! Liburu honetan, Inesa Gaxenen historia zirraragarria ezagutuko duzu. Sorgina izatea leporatu zioten emakume baten bizitza kontatzen du.

Olaia Irigoien eta Elsa Sabater. Argitaletxea: Adapta.
Intza eta Tomas. Sorginaren sekretua

Intza eta Tomas. Sorginaren sekretua

Herrian sorginei buruzko ikuskizun baten prestatzen hasi direnetik, gauza bitxiak gertatzen dira. Intzak eta Tomasek misterio handiak eta ttipiak zilatuko dituzte. Abentura horien harira, lehengo sekretuak eta oraingoak hobeki ulertuko dituzte, sorginen denbora ez baita hain aspaldikoa...

Elise Dilet eta Antton Hariñordoki. Argitaletxea: Ikas euskal pedagogia.
Ezinbesteko nanoliburuak 2

Ezinbesteko nanoliburuak 2

Egungo egileen ipuinik ezagunenak kutxa batean bilduak. Amets handiak gordetzen dituzten liburu ttipiak: Ameliak txakur bat nahi du; Eskolako arbola; Hamaika andere ausart; Hiru txerrikumeak; Kamila Zebra; Patxiku Untxitxo txuria.

Zenbait egile Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Txori kantariak eta poeta hegalariak

Txori kantariak eta poeta hegalariak

Hamahiru txoriren txiruliruliak dituzu orrialde hauek, edo hamahiru poetaren hegaldiak. Txoriak poeta direnean eta poetak txori, gauza ederra da kantuz hegan egitea.

Zenbait egile Argitaletxea: Elkar
Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak

Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak

Gauza xumea da ahozapi bat, ezdeusa ia; ipuina ere genero apala da beste batzuen aldean. Zer ote da, hortaz, ahozapi batean idatzitako ipuin labur-labur bat?

Ana Urkiza eta Begoña Durruti Argitaletxea: Elkar
Ikusezin. Biren artean kontatzeko ipuinak

Ikusezin. Biren artean kontatzeko ipuinak

Irakurri bitartean, haurrek ustekabeko egoerekin egingo dute topo, pertsonaia bitxiekin, objektu itxura batean zentzugabeekin… Dena istorioaren didaktikaren parte da.

Eloy Moreno eta Pablo Zerda Argitaletxea: Denonartean
Goazen lotara!

Goazen lotara!

Gauero joaten dira umeak lotara, baina etxe bakoitzean modu batean egiten dute hori. Koalek ez dute txintik ateratzen, pandak oso esanekoak dira, baina azeri txikiari peluxeek hartu diote ohea, pinguinoek beroa edo hotza dute...

Pierre Delye eta Cecile Hudrisier Argitaletxea: Ibaizabal
Elmer eta lotarako ipuina

Elmer eta lotarako ipuina

Oihaneko animalia bakoitzak badu lotarako bere ipuin kuttuna, baina horietako zein kontatuko die Elmerrek elefantekumeei gaur gauean?

David McKee Argitaletxea: Erein
top