Azoka

Onin eta surf txapelketa

Onin eta surf txapelketa

Jack Suzkotxima maltzurrak plan bat dauka surf festa handia amesgaizto bilaka dadin. Bere helburua lortzen badu, marrazoek surflariak jango dituzte... Lehenbailehen geldiarazi behar dugu! Kortsario zahar baten eta gure lehengusu Siraren laguntzaz, agian lortuko dugu hondamena eragoztea.

Ibon Martin eta Emmanuel Montiel Argitaletxea: Travel bug edizioak
Bainua. Fermin eta Krixpin

Bainua. Fermin eta Krixpin

Elkarrekin hitz egiteko irudiak daude liburu ilustratu honetan. Irakurketa partekatuko uneek hizkuntzaren eta adimenaren garapena sustatzen dute.

Jeanne Ashbe Argitaletxea: Ttarttalo
Renata piano jotzailea, ingeleseko ikaslea, eta abar, eta abar

Renata piano jotzailea, ingeleseko ikaslea, eta abar, eta abar

Renata piano jotzailea da, amak artista handia izatea nahi duelako, baina ingelesa ere ikasten du, eta lorezaintza ikasten du... Eginkizun asko dauzka, eta, horregatik, ez dauka lagunekin jolasteko astirik! Harik eta, jakina, Renata egun batez lo dagoenean jolasten hasi arte, gauean! Jolasa haurren oinarrizko eskubide gisa?

Ramon Garcia eta Javier Zabala Argitaletxea: Ibaizabal
Shan eta Shen edo bidean ikasia

Shan eta Shen edo bidean ikasia

Tibeteko monasterio budista batean bizi den maisu espirituala da Shan. Gau ilunean monasterio horretara iritsi den 12 urteko mutiko umezurtza da Shen. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide. Eguna joan eta eguna etorri, urte askoan bereganaturiko jakituria mutikoaren alde jarriko du Shanek. Mutikoak, bestalde, begiak adi-adi, belarriak erne-erne eta bihotza zabal-zabal jasoko ditu irakaspen horiek guztiak.

Xabier Olaso Argitaletxea: Ibaizabal
Aita liburu bat idazten ari da

Aita liburu bat idazten ari da

Haritz dut izena, eta aita idazlea dut. Haurrentzako liburuak idazten ditu bere bulegoan. Baina zergatik deitzen dio bulego ez badu lanik egiten han dagoenean? Haritzek ez du ulertzen aitak zergatik ez duen idazten. Bulegoko alde batetik bestera dabil! Bien bitartean, aitak ez du inspiraziorik aurkitzen hasi duen liburua amaitzeko... Zer gertatzen da ezer gertatzen ez denean?

Tomas Dirgela eta Inga Dagile Argitaletxea: La Maleta
Katta. Eskolara

Katta. Eskolara

Katta urtxintxa eskolara doa gaur. Lagunekin elkartuko da han. Andereñoak margoak atera ditu. Baina adi! Margoak bereziak dira eta...

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
Pintto. Maite dut musika

Pintto. Maite dut musika

Hona hemen Pintto musikazalearen oroitzapenen albuma. Irakurri bere koadernoa. Pinttok bere bidaien, lagunen eta abentura musikalen argazkiak itsatsi ditu bertan; bere oroitzapenik ederrenak dira! 12 abesti eta 12 doinu ezusteko. Sakatu ikonoen gainean eta entzun doinuak.

Magali Le Huche Argitaletxea: Ttarttalo
Nemesioren trikitixa

Nemesioren trikitixa

Zergatik dio Nemesioren amak pertsonak diatonikoak garela? Zergatik diote trikitixa ez dela Euskal Herrikoa? Zergatik diote Olentzero ez dela existitzen? Zergatik daude zientoka trikitixa armairuetan gordeta? Kezka askori egin beharko dio aurre Nemesiok.

Pako Aristi eta Bediaga Argitaletxea: Elkar
Bremengo musikariak

Bremengo musikariak

Baziren behin asto bat, txakur bat, katu bat eta oilar bat, elkar ezagutu eta Bremengo hirira elkarrekin joatea erabaki zutenak.

Natalia Colombo Argitaletxea: Ikasmina
Katta. Musikazaleak

Katta. Musikazaleak

Katta eta lagunek Bitxi’s Beach-eko kontzertuan hartuko dute parte, bakoitzak bere instrumentuarekin. Giro aparta dago, baina egun beroak arriskutsuak izan daitezke...

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
top