Azoka

Pintto. Maite dut musika

Pintto. Maite dut musika

Hona hemen Pintto musikazalearen oroitzapenen albuma. Irakurri bere koadernoa. Pinttok bere bidaien, lagunen eta abentura musikalen argazkiak itsatsi ditu bertan; bere oroitzapenik ederrenak dira! 12 abesti eta 12 doinu ezusteko. Sakatu ikonoen gainean eta entzun doinuak.

Magali Le Huche Argitaletxea: Ttarttalo
Nemesioren trikitixa

Nemesioren trikitixa

Zergatik dio Nemesioren amak pertsonak diatonikoak garela? Zergatik diote trikitixa ez dela Euskal Herrikoa? Zergatik diote Olentzero ez dela existitzen? Zergatik daude zientoka trikitixa armairuetan gordeta? Kezka askori egin beharko dio aurre Nemesiok.

Pako Aristi eta Bediaga Argitaletxea: Elkar
Bremengo musikariak

Bremengo musikariak

Baziren behin asto bat, txakur bat, katu bat eta oilar bat, elkar ezagutu eta Bremengo hirira elkarrekin joatea erabaki zutenak.

Natalia Colombo Argitaletxea: Ikasmina
Katta. Musikazaleak

Katta. Musikazaleak

Katta eta lagunek Bitxi’s Beach-eko kontzertuan hartuko dute parte, bakoitzak bere instrumentuarekin. Giro aparta dago, baina egun beroak arriskutsuak izan daitezke...

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
Iratxoak eta basoko sorginkeria

Iratxoak eta basoko sorginkeria

Gookapi basoa arriskuan dago, eta haren salbazioa Mithy, Liz, Pintxo eta Hurren esku da. Planeta zaintzea abentura handi bilakatuko da, eta iratxoak izango ditu protagonista.

Joseph Whelan eta Enrique Morente Argitaletxea: Mezulari
Urtebete saguaren basoan

Urtebete saguaren basoan

Saguak maite du basoan barrena ibiltzea. Maite du lagunei bisita egitea, hala nola azeriari, katagorriari, trikuari, igarabari eta azkonarrari sartu-irten bat egitea. Maite du naturaren aldaketez gozatzea: udaberriko loreen usaina, udako fruituen gozotasuna, udazkeneko koloreen oparotasuna eta, neguko barru-giroan, sutondoko beroa.

William Snow eta Alice Melvin Argitaletxea: Ibaizabal
Basoan jolasean

Basoan jolasean

Azeria, sagua, mapatxea eta hontza kanpoan jolasten ari dira. Udazkeneko egun ederra da, lurzorua orbelez estalita dago, eta sagarrondoak sagarrez beteta. Lagunek sagar batzuk hartu nahi dituzte, baina sagarrak goregi daude. Lagunduko al diezu? Irudiz betetako liburu interaktibo bat da, udazkena gogoko duten haurrentzat.

Anita Bijsterbosch Argitaletxea: Ttarttalo
Azerikume txikia basoan jolasean

Azerikume txikia basoan jolasean

Azerikume txikiak abentura pila bat biziko du basoan. Lo egiteko leku bat bilatuko du. Untxiari lagunduko dio basurdekume txikiarentzako urtebetetze opari bat aurkitzen. Eta nola lagunduko dio katagorriari putzu sakon baten erdian dagoen enborretik ateratzen?

Marja Baeten eta Annemiek Borsboom Argitaletxea: Ttarttalo
Iskanbilak espazioan

Iskanbilak espazioan

Rotia oso lagun berezia duen neskato bat da: Rensu izeneko herensuge bat da, eta haren gainean mundu berriak ezagutuko ditu. Liburu honetan ikasiko du normala dela maitatzen den jendearekin borrokatzea, eta okerrena bakeak garaiz egiten ez jakitea dela.

Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde Argitaletxea: Erein
Nur eta espaziontzia

Nur eta espaziontzia

Aititak etxeko beira-arasan daukan bilduman, tamaina eta kolore guztietako maskorrez gain, marrazo-hortzak, itsas zaldiak eta itsas izarrak daude, baita itsas barraskilo handi eta txiki batzuk ere. Nurrek begiz jota dauka horietako bat: shunti bat omen da, Chiapasko (Mexiko) ibaietako barraskilo bat, amamak esan dionez. Nurrek ez daki ezer toki horretaz, baina berehala hasi da ikertzen, Aroa, Ane eta Adur lagunekin batera. Eta ez bat eta ez bi, elkarrekin abentura bat –beste bat!– hastea erabaki dute.

Toti Martinez de Lezea eta Ivan Landa Argitaletxea: Erein
top