Azoka

Altxatu hegalak eta ezagutu espazioa

Altxatu hegalak eta ezagutu espazioa

Zergatik flotatzen dute astronautek espazioan? Zerez eginak daude Saturnoko eraztunak? Altxatu liburuan aurkituko dituzun hegalak eta ezagutu espazioari buruzko datu liluragarrienak.

Batzuen artean Argitaletxea: Susaeta
Espaziontzia

Espaziontzia

Sidek bere bizitza aldatuko duen aurkikuntza bat egingo du. Espazioan barrena bidaiatuko du espaziontzi batean, gizadiarentzat bizileku berri bat aurkitzeko asmoz. Lortuko al du misio zail hori betetzea?

Ton Koene Argitaletxea: Ttarttalo
Geu be bagara itsasoa

Geu be bagara itsasoa

Itsasoko zereginak ondo bereizita egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira liburu honetan, aitortza egiteko.

Akaitze Kamiruaga Argitaletxea: Labayru
Itsasoaren atea

Itsasoaren atea

1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. 13 urteko neskatxari ama hil zaio, eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean hasiko da, umezain, eta laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin. Baina ez Elora, ez Ariane, ez dira neska arruntak: mezuak edota gertaerak hautemateko dohaina izanik, bion artean askatuko dute aspaldiko kondaira tragiko baten korapiloa.

Miren Agur Meabe eta Maite Gurrutxaga Argitaletxea: Elkar
Josi eta josi

Josi eta josi

Zergatik ateratzen gara kalera Martxoaren 8an? Zer gertatu zen egun hori hautatzeko? Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu honek Emakumeen Nazioarteko Egunaren abiaburura eramango gaitu, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutu eta haien borrokei segida emateko.

Itziar Merino Martinez Argitaletxea: Txalaparta
Itsaso zabalera!

Itsaso zabalera!

Igo itsasontzira eta etorri gurekin itsaso zabalera, ea zer aurkitzen dugun oraingoan! Istorioa bizitzeak aukera emanen dio haurrari bere gorputza entzuteko, konfiantza indartzeko, lasaitzeko...

Maialen Alfaro eta Mayana Itoiz Argitaletxea: Elkar
Kaleko artista

Kaleko artista

Paulek kale izkinan ezagutu duen mimo bati lagundu nahi dio artista sentiarazten, aurpegiko kolore zuri-beltzetik eta sudur gorritik harago, bizitzak eskaintzen dituen mila koloretara zabaltzen. Helburu horrekin, oparitxoak eskainiko dizkio artistari, eta hainbat abenturatan murgilduko da. Bide horretan, artistari ez ezik, bere buruari ere lagunduko dio: barruko beldurrei aurre egiten, bere buruarengan ziurtasuna irabazten. Azkenerako, bi txori habiatik hegaka, edo, agian, bi zuhaitz sustraiak indartzen.

Irati Bediaga Argitaletxea: Ibaizabal
Katu artistak

Katu artistak

Katu artista batek, Frantziako herri batean, jateko gura duen guztia lortzen du bere ikuskizunak eginez. Beste katu bat agertu da, ordea, eta hari lekua kendu dio. Euren artean inbidiak sortu dira. Zelan amaituko ote da katuen arteko liskarra?

Joseph Whelan eta Enrique Morente Argitaletxea: Labayru
Artistak gara gu

Artistak gara gu

Arratoiak, xiringak, su-hondarrak saihesten ibiltzen gara egunero. Txaboladian, akrobatak gara. Oreka gordetzen dugu kobrezko harien artean...

Maria Jose Florado eta Federico Delicado Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Esker mila!

Esker mila!

Aitak pazientzia izaten irakatsi zidan. Amak, itxarotea ez dela beti ona. Amona Mariagandik ikasi nuen ez daukagula «minutu bat ere galtzeko». Baina, aitona Felipek dioenez, «deskantsua bezalakorik ez dago»...

Isabel Minhos eta Bernardo Carvalho Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
top