Laguntzailea:

Eusko Jaurlaritza

Galde-erantzunak

Azken galde-erantzunak
>

Nola esaten da 'patria potestad' euskaraz?

Euskaraz, guraso ahal edo guraso-ahal da patria potestad edo puissance paternelle / autorité parentale adierazteko termino estandarra, forma hori jaso baitu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Halaxe ageri da Euskalterm datu base terminologikoan ere.

Hona hemen BERRIAko adibide bat: 

Guraso ahala kenduko zaie, halaber, adingabeei sexu erasoak egiten dizkieten gurasoei

  
>

Azken galdera, Kazetaritza Fakultatetik. Instragrameko bideo laburrei nola esaten diezue? Reel, reels, bere horretan?

BERRIAn, bideo laburrak sortzeko funtzionalitate baten izena da Reels, Instagram aplikazioari dagokiona. Tresna horren bitartez sortu eta partekatzen diren lanak izendatzeko, bideo hitza erabiltzen dugu.
Egin galdera

Estilo liburu honetan zerbaiten bila ibili eta aurkitu ez baduzu, egin galdera, eta saiatuko gara zure zalantza argitzen.


© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa