Bilaketa: bitartean

Bilaketa azalpenetan:

idazkuntza >> Puntuazioa >> Aipu markak

Hitzez hitzeko adierazpenak eta aipuak txertatzeko balio dute: bai hitzak, bai esaldi zatiak eta bai esaldi osoak.

Hizketan hasi bezain laster, «gezurti zikina» deitu zion.

Rabatek esan du Marokoko poliziek tiro egin behar izan zutela «etorkinen indarkeriari aurre egiteko».

«Lehenik, kopia bat aurkeztu behar da Parisen», azaldu du Lizeagak.

Dokumentuen pasarteak ematean, bi paragrafo edo gehiago izanez gero, marka jartzen da paragrafo hasieretan. Ixteko marka, hain zuzen: [»].

Itzultzaileei behar duten laguntza guztia eskaintzeaz gain, trilogiaren euskal itzulpenerako hitzaurrea ere idatzi du Celatik, espresuki Igelako liburuetarako. Hona hemen bi pasarte:

«Parlamenti buffi izenburuaren pean bildutako hiru liburu hauek 1971tik 1977ra bitartean idatzi nituen. Gaur egun nire iritziz Italian inork ere ez luke onartuko argitaratzea, politikan eta ohituretan sumatzen ditugun aldaketa berberak jasan baititu literaturak. Eta pentsatzen dudana esaterik baldin badut, ia-ia Europako argitalpen-lan osoa esterilizazio jarduera da orain, etekinen amets gaiztoak gidatua. [...]

»Bukatzeko, adierazi nahi dut ustekabea izan dela Parlamenti buffi euskarara itzulia ikustea. [...]

»Niri dagokidanez, esker ona adierazi nahi dut nirekin izan duzuen adeitasunagatik».

Adierazpen horien barruan beste inoren hitzak mugatzeko, berriz, aipu marka bakunak erabiltzen dira.

onomastika >> Alfabeto zirilikoa >> Non erabiltzen den

Alfabeto zirilikoa herrialde hauetan erabiltzen da: Bielorrusia, Bulgaria, Errusia, Georgia, Kazakhstan (2017an, alfabeto latinoarekin ordezkatzeko bideari ekitea erabaki zuten, eta 2025ean bukatzekoa dute trantsizioa), Kirgizistan, Mongolia, Serbia, Tadjikistan eta Ukraina (Azerbaijanen ere zirilikoa erabili zen Sobietar Batasunaren parte izan zen bitartean, baina latinerako bidea hasi zuen 1991n, eta 2001ean eman zuten bukatutzat).

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa