HIZTEGIA
S proteina. Batzuetan 'spike' proteina ere deitua. S proteina edo 'spike' proteina.
Saakaxvili, Mikheil (Saakashvili*).
sabai (sapai*).
sabanizazio. Basoen degradazioa, bereziki tropikoetakoena. Prozesu horren ondorioz, sabanaren antza hartzen du basoak.
sabatiko. Urte sabatikoa.
sabbat (sabat*, sabbath*). Juduen egun santua, larunbata.
sabela. Gur-gur, gur-gur egin, kurrinka, glu-glu.
sabiniano* e. sabindar.
sabotaje (sabotaia*).
sabotatu (saboteatu*).
sabotatu, sabotatzaile. Sabotaje egin.
Sadar. Osasunaren futbol zelaia. 2005etik 2011ra arte, 'Nafarroako Erresuma' izena hartu zuen.
Sagar Handia, -a. New Yorki ematen zaion izendapena.
sagardo denboraldi* e. sagardo garai.
Sagardoetxea, -a. Sagardoetxeako giroa*[e.] Sagardoetxeko giroa.
sagu. Ordenagailua erabiltzekoa ere 'sagua' da, ez 'arratoia'.
saguzar (saguzahar*).
saharauiar* e. saharar.
Saharaz hegoaldeko Afrika (Saharaz azpiko Afrika*).
saiakera 1. Saioa, saialdia.
saiakera 2. Literatur generoa.
Saied, Kais (Kais Saed*). Tunisiako politikaria.
saihestu. Nahi ez den zerbaiti itzuri. Ez nahasi 'eragotzi'-rekin. Trebea da arazoak saihesten.
saihetsezin (saihestezin*).
saihetsi* e. saihestu.
sailean. Bata bestearen atzetik, bata besteari loturik. Istripuak sailean izan dira autobidean.
saileko hiltzaile. Jack Tripa-ateratzailea da saileko hiltzailerik ezagunena.
sailkatu. Kiroletan, kontuan izan 'Munduko Txapelketarako sailkatu da' ez dela hori adierazteko modu bakarra: 'Munduko Txapelketan sartu da', 'Munduko Txapelketara pasatu da'...
sailordetza* e. sailburuordetza.
Saint-Etienneko Unibertsitatea, -a. 'Jean Monnet Unibertsitatea' ere deitua.
Sainte-Chapelle. Parisko kapera gotikoa, 'Kapera Saindua' ere deitua.
saio. Saialdia.
sakabanaketa (dispertsio*).
sakatu. Kiroletan, 'sakea atera'.
sakelako telefono. Eskuko telefonoa.
Sakharov, Andrei (Sajarov*). Izen osoa: Andrei Dmitrievitx Sakharov.
sakoneko estatu (estatu sakona*). 'Estatuaren barneko estatua' ere deitzen zaio.
Sakoneta. Itziarko kala.
sakrilegio (sakrilejio*).
Saladin (Saladino*). Mundu islamikoaren buruzagia, XII. mendekoa.
Salamancako Eliz Unibertsitatea,-a (Unibertsitate Pontifizioa*, Unibertsitate Pontifikala*).
Salamancako Unibertsitatea, -a.
salatari. Salatzen duena. Zentzu ezkorreko hitza da.
salatzaile. Salaketa egiten duena.
Salbeko zubia, -a (La Salveko zubia*). Bilboko zubia, Guggenheim inguruan dagoena.
salbu. Sintagmak dagokion atzizkia hartzen du. Gure lagunek ez dute halakorik egiten, salbu Jone*[e.] Gure lagunek ez dute halakorik egiten, salbu Jonek.
salbuespen egoera (salbuespenezko egoera*).
salbuespen iberiarra, -a (salbuespen iberikoa*).
Salburua, -a. Gasteizko auzoa.
Sallabente (San Lorentzo*). Zaldibarko eta Ermuko auzoa.
salmenta makina, salmakina, salmenta automatiko (vending machine*). Askotan, argigarriagoa da zer saltzen duen adieraztea. Lantokian kafe makina bat dugu, eta beste salmenta makina batzuk ere bai. Janaria salmenta automatikoko hozkailuetan jartzen dute. Edari makina hutsik dago.
salmenta masibo (sell-off*, sell off*).
salmonella. Bakterioa.
salmonellosi. Gaitza.
salmonidoen eremua, -a (eremu salmonikola*). Salmonidoen goiko eremua. Salmonidoen eremu mistoa.
saltsa (salsa*). Musika mota.
Salud por Derecho. Espainiako elkartea.
Samaras, Antonis (Andonis Samaras*). Politikari greziarra.
sami. Laponiarra. Laponia zatiturik dago Finlandiaren, Norvegiaren, Errusiaren eta Suediaren artean. 'Sami herria' da laponiarren jatorrizko izena.
Samotraziako Garaipena, -a (Samotraziako Viktoria*, Viktoria Samotraziakoa*). 'Nike Samotraziakoa' ere deitua.
sampler, sampling.
San Andreas faila (San Andres falla*).
San Antonio Unibertsitate Katolikoa, -a.
San Carlo alle Quattro Fontane eliza. Erromako eliza barrokoa, Francesco Borromini arkitektoak egina.
San Domingo Siloskoaren monasterioa, -a.
San Fermin Txiki (San Fermin Txikito*).
San Ignazio basilika. Loiolako San Ignazio basilika da, Loiolan baitago, eta San Ignazio Loiolakoaren basilika ere bada, San Ignazio Loiolakoaren adbokaziokoa baita.
San Joan Jainkoarena. [es: San Juan de Dios; fr: Saint Jean de Dieu]. San Juan de Dios ospitalea*[e.] San Joan Jainkoarena ospitalea.
San Joan Laterangoaren basilika. Erromako eliza. Laburturik, 'San Joan Laterangoa' [es: San Juan de Letrán; fr: Saint-Jean-de-Latran; it: San Giovanni in Laterano].
San Joan martxa.
San Joan sua, -a.
San Kristobal. Busturiko hondartza.
San Marko basilika (San Markos*). Veneziako eliza.
San Marko mankomunitatea, -a (San Markos*).
San Martin. Miarritzeko lurmuturra, 'Haitzarte' ere deitua.
San Miguel liga (San Migel*). Traineruen liga.
San Patrizio eguna, -a. Martxoaren 17a, Irlandaren festa nazionala.
San Paulo katedrala, -a. Londresko eliza [es: San Paulo; fr: Saint-Paul; en: Saint Paul].
San Paulo Unibertsitatea, -a (San Pablo Unibertsitatea*).
San Pietro in Montorio tenpletea, -a. Erromako eraikina, 'Done Petri Montoriokoaren tenpletea' ere deitua.
San Sebastian eguna, -a; San Sebastian bezpera (Donostia eguna*, Donostia bezpera*).
San Sebastian martxa (Donostia martxa*).
San Silvestre lasterketa (San Silbestre lasterketa*). Abenduaren 31n egin ohi den lasterketa proba.
San Tomas eguna, santomasak, santamasak (Arrasate) (Santo Tomas*, santotomasak*).
San Zernin parrokia (San Saturnino*). Iruñeko eliza.
sanba. Musika mota.
sanchismo (santxismo*). Espainiako politikaz mintzatuz, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren jarduteko modua edo jokabidea.
Sandua, -a. Sandutik Arga aldera joan ginen.
sandwich.
sanferminak (San Ferminak*, Sanferminak*). San Fermin jaiak. Orobat, 'sanjoanak', 'sanpedroak'...
Sanfilipporen sindromea. Laburturik, 'Sanfilippo gaitza'.
sanjoanak (San Joanak*, Sanjoanak*). San Joan jaiak. Orobat, 'sanferminak', 'sanpedroak'...
Sant Jordi eguna, -a. Katalunian San Jurgi egunean ospatzen duten jaia.
Santa Ageda bezpera.
Santa Ana (Pointe Sainte-Anne*). Hendaiako lurmuturra.
Santa Barbara (Pointe de Sainte-Barbe*). Donibane Lohizuneko lurmuturra.
Santa Claus*, Santa Klaus* e. Bizarzuri.
Santa Kriz (Santa Criz*). Eslabako aztarnategia.
Santa Luzia eguna.
Santa Sofia basilika (Hagia Sophia*). Istanbulgo tenplua. Testuinguru historikoetan, 'Konstantinoplako Santa Sofia'.
santamasak, santomasak. Arrasaten, santamasak dituzte; Azpeitian, santomasak.
Santiago. Debako hondartza.
Santiago. Zumaiako hondartza.
Santiagoko Unibertsitatea, -a.
santo 1* e. san. Santo Tomas*[e.] San Tomas. // Santo Domingo*[e.] San Domingo.
santo 2* e. santu. Oso santo maitea zen harentzat*[e.] Oso santu maitea zen harentzat.
Santo Domingo de la Calzada (Ozkabarte*). Errioxako herria.
Santo Domingo Siloskoaren monasterioa, -a.
Santu Guztien Eguna, -a. Omiasaindu, Domu Santu, Domu Santuru. Santu Guztien biharamunean.
santuen izenak. Molde honi segika izendatuko ditugu. Antonio Paduakoa, -a; Benedikto Nursiakoa, -a; Filipe Nerikoa, -a; Frantzisko Asiskoa, -a; Frantzisko Saleskoa, -a; Frantzisko Xabierkoa, -a; Ignazio Loiolakoa, -a; Joana Arc-ekoa, -a; Teresa Kalkutakoa, -a; Tomas Akinokoa, -a.
Santurtziko portua, -a.
santutegi. Ez erabili 'babesleku' adierazteko. Baleen santutegia*[e.] Baleen babeslekua.
Santxo* e. Antso. Nafarroako erregeez mintzatuz. Antso VI.a Jakitunaren semea ere Antso izan zen: Antso VII.a Azkarra.
santzio* e. zigor.
sapai* e. sabai.
sarbidea izan. Askotan, aski da 'ikusi', 'eskuratu', 'hartu... Erasotzaileek datu pertsonal batzuetara izan dute sarbidea, baina autentifikazio zenbakietara eta pasahitzetara ez*[e.] Erasotzaileek datu pertsonal batzuk eskuratu dituzte, baina autentifikazio zenbakiak eta pasahitzak ez.
sardina ehorzte, sardina erretze, sardina ehorzketa. Inauterietako azken eguneko erritua.
sardinak, -a. Italiako mugimendu antifaxista bateko kideak. Horretan dabil 'sardinen' mugimendua.
sardinzar (sardinzahar*).
sare. Kiroletan, singularrean erabili. Palaciosen hutsaz baliatu, eta baloia sareetan sartu zuen*[e.] Palaciosen hutsaz baliatu, eta baloia sarean sartu zuen.
Sargsian, Serzh (Sargsyan*, Sarkissian*).
sari nagusi, lehen sari (sari potolo*, sari lodi*, gordo*).
saria edo ziria. (en: trick or treat; es: truco o trato; fr: un bonbon ou un sort).
sariak. Ikus 'Onomastika' atala.
sarjentu.
sarrerak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
sasi-. Ihartuetan, dagokion hitzari loturik idazten da. Bestela, marratxoz. Sasibide, sasieskola, sasiezkontza, sasijainko, sasijakintsu, sasijakitun, sasikume, sasiletradu, sasimediku, sasiprofeta. Sasi-erlijio, sasi-interpretazio, sasi-literatura, sasi-ordain, sasi-zientzia.
sasi-enpresa (enpresa pantaila*, sozietate pantaila*). Partikular baten edo enpresa baten etekinak desbideratzeko sortzen den sozietatea.
sasian bizi izan, sasian ibili. Legez kanpo edo ihes eginik bizi izan.
sasienpresa (enpresa pantaila*, pantaila enpresa*).
sasiordeka (ordeka faltsua*).
sasitar. Legez kanpo bizi dena.
saskibaloi taldeak. Saskibaloi taldeen izenetan, euskarazko eran idazten dira toponimoak. Bartzelona, Pamesa Valentzia, Real Madril, Paue-Ortheze, Estrasburgo.
sasoi puntu* e. sasoi. Ez nago oso sasoi puntu onean*[e.] Ez nago oso sasoi onean.
sasoikako (estazional*). Gripe estazionala*[e.] Sasoikako gripea.
sasoilari. Sasoikako langilea.
sastada. Sast, zazt.
satan. Pastoraletako pertsonaia.
sataneria. Pastoraletan, satanen multzoa.
satanizatu* e. deabrutu. Islama satanizatzea leporatu dio Malaysiako lehen ministroak Mendebaldeari*[e.] Islama deabrutzea leporatu dio Malaysiako lehen ministroak Mendebaldeari.
satelite galileotarrak, -ak (satelite galilearrak*). Galileok 1610ean deskubritu zituen Jupiterren lau sateliteak. Hauek dira: Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto.
satorra. Siu-siu.
Satorralaia (Sator Alaia*). Satorralaiako kidea.
Saturraran (Saturran*). Mutrikuko hondartza.
saudi (saudita*).
saxofonista. Saxofoi jotzailea.
scam. Iruzur egiteko posta elektronikoa, itxuraz dirua irabazteko modua ematen duena.
scanner* e. eskaner.
scat. Jazzean garaturiko kantaera berezia, inprobisazioan oinarritua eta silabaka zentzurik gabeko onomatopeiak darabiltzana.
Schengengo Ituna, -a. Baina 'Schengen eremua'.
scherzo. Musika lan arina.
Schroeder, Gerhard (Schröder*).
scooter* e. eskuter. Hirian ibiltzeko motoa.
scout* e. eskaut.
script 1. Gidoia.
script 2. Gidoia bete dadin lan egiten duen teknikaria.
scudetto. Italiako futbol ligako titulua. Hutsa falta izan zuen 'scudetto'-a irabazteko.
scull. Arraunean, ontzi mota. Bateko sculla, biko sculla, lauko sculla, biko scull arina. Bateko sculleko A eta B taldeak, laukoetako B taldea.
Seaska. Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea.
Seballo (Ceballos*, Punta Ceballos*). Zierbenako punta.
seduzitu, seduktore.
sefardi (sefardita*).
sega-poto. Lagunarteko hizkeran, 'sakelako telefonoa'.
segidismo* Liberalek kontserbadoreen segidismoa egiten dute*[e.] Kontserbadoreek zer egin, huraxe egiten dute liberalek ere.
segun (eta). Neurrian erabili. Izan ere, esaldia ondo josteko, gehienetan aski izaten da 'segun' kentzea. Segun eta jaialdia non den, jende gehiago edo gutxiago biltzen da*[e.] Jaialdia non den, jende gehiago edo gutxiago biltzen da.
segundo (segundu*).
segundoero (segundoro*). Zenbakiak eta '-ero' ezin dira ezkondu. Hamar segundoero*[e.] Hamar segundotik / segundoan / segundoz behin.
segur aski, seguru asko, ziur asko.
Segur erreforma. Frantziako osasun sistemaren erreforma.
segurola. Seguru jokatu zalea.
segurtasun distantzia. Gaitzik ez kutsatzeko pertsonen artean behar den tartea.
segurtasun gerriko* e. segurtasun uhal.
segway. Bi gurpileko ibilgailu pertsonal arina. 'Segway'-an ibiltzea ez da zaila.
sehaska. Haurtxoen ohe txikia.
sehaska. Klun-klan, kun-kun.
Sei Nazioen Torneoa, -a. Eskozia, Frantzia, Gales, Ingalaterra, Irlanda eta Italiak jokatzen duten errugbi txapelketa.
seiehun, seietan (seirehun*, seiretan*).
seinalatu 1. Seinale bat jarri, markatu, erakutsi.
seinalatu 2* e. adierazi, nabarmendu... Ez da esatezko aditza. Gero, seinalatu zuen ez zegoela ados gai batzuetan*[e.] Gero, nabarmendu zuen ez zegoela ados gai batzuetan.
seinale. Kontuz esaldia jostean. Arazoa konponduko denaren seinale*. Arazoa konponduko delaren seinale*[e.] Arazoa konponduko den seinale. Arazoa konponduko delako seinale.
seinaletika* e. seinaleak.
seinalizatu* e. seinaleak jarri, seinalatu.
seismo. Geologiaz mintzatuz, lurrikara.
SEK Nazioarteko Unibertsitatea, -a.
sekretismo* e. isilkeria.
sektore 1. Ekonomian, 'alorra', 'arloa'.
sektore 2* e. zati. Txirrindularitzan eta automobilismoan, zenbait lasterketaren parteak. Etaparen bigarren sektorean erori da*[e.] Etaparen bigarren zatian erori da.
sektorial. Batzuetan, aski da 'arloko', 'arloz arloko'.
sekuela 1 (secuela*). Aurreko obra baten segida den zinema edo literatura lana, ondorengo gertaerak kontatzen dituena.
sekuela 2. Medikuntzan, ondorioa.
sekuentzia. Zineman, plano multzoa.
sekula (sekulan*).
selektibitatea, -a. Espainian, unibertsitatean sartzeko hautaproba. 2017az geroztik, 'unibertsitatean sartzeko ebaluazioa' deritzo ofizialki.
selektibo. Batzuetan, egokiagoa da 'gaika'. Zabor bilketa selektiboa*[e.] Zaborra gaika biltzea. Zaborren gaikako bilketa.
selekzio. Kirol taldea. Bihar jokatuko dute bi selekzioek elkarren kontra.
selekzionatzaile* e. hautatzaile.
self-service. Janaria norberak hartzen duen jatetxe mota.
selfie. Nork bere buruari eginiko argazkia, autoargazkia, autofotoa.
seme. Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen. Esaterako, jakin behar du 'children', 'enfants' edo 'hijos' zer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak. Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, 'seme-alabak' idatziko du, eta txikiak badira, 'haur' eta 'ume' ere erabil ditzake. Uzta bakarra jasotzen dugu urtean, eta gosea pasatzen dugu, bai guk eta bai gure semeek*[e.] Uzta bakarra jasotzen dugu urtean, eta gosea pasatzen dugu, bai guk eta bai gure seme-alabek.
seme-alabak. Singularra ezin da izan. Bosgarren seme-alabaren zain dagoen emakume bat*[e.] Bosgarren haurraren zain dagoen emakume bat. // Aurreneko seme-alaba izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak*[e.] Aurreneko semea edo alaba izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak. Aurreneko haurra izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak.
seminario. Apaizgaitegia.
Sena (Seine*). Frantziako ibaia.
senadore*, senatore* e. senatari.
senar-emazte bat* e. senar-emazteak, senar-emazte batzuk. Singularra ezin da izan. Orain dela 30 urte elkar ikusi ez duen senar-emazte bat da protagonista*[e.] Orain dela 30 urte elkar ikusi ez duten senar-emazte batzuk dira protagonista.
senatari (senadore*, senatore*).
sendagiri (senda-agiri*).
senderismo* e. trekking. Mendi ibilaldiak egin.
Sendero Luminoso. Peruko talde armatua. Kideak 'senderistak' dira.
senditu* e. sentitu, sendi izan.
Senen indizea, -a (Sen indizea*). Pobrezia neurtzeko indizea.
Senideak, -ak. Euskal preso politikoen aldeko taldea, 2001ean desegina. Hitz arruntak bezala deklinatzen da. Presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten Senideek.
senior. Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.
Senoko zuloa, -a (Senoko kala*). Pasai San Pedroko punta.
Señora sariketa.
Senper, Borja (Semper*). Gipuzkoar politikaria.
sententzia. Epaia.
sentimen 1. Sentimendua.
sentimen 2 (sintientzia*, sintienzia*). Sentitzeko gaitasuna.
sentimendu (sentimentu*).
sentsazio. Askotan, egokiagoak dira 'irudipen' eta 'sentipen'. Ezer gutxi eginda ere, asko egin duen sentsazioa izango dugu*[e.] Ezer gutxi eginda ere, asko egin duen irudipena izango dugu. // Irribarrearen eta negarraren arteko mugan dagoen sentsazioa*[e.] Irribarrearen eta negarraren arteko mugan dagoen sentipena. // Sentsazio onak izan ditut lasterketan* [e.] Ondo sentitu naiz lasterketan.
sentsazio onak izan* e. ondo sentitu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Entrenamenduetan sentsazio onak izan ditu*[e.] Entrenamenduetan ondo sentitu da.
sentsazioa izan* e. zirrara egin, zirrara eragin, zirrara eman... Pandemia garaiko sentsazioetako bat izaten ari da Sara Alonso gaztea*[e.] Pandemia garaian zirrara eragin dutenetako bat da Sara Alonso gaztea.
sentsazionalismo, sentsazionalista.
seny. Katalanez, neurrian, egoki eta zuhur jokatzeko sena.
senyera. Bandera katalana.
septizemia, sepsi (sepsis*). Odolean bakterio patogenoak garatzean gorputz guztiari erasaten dion infekzio larria.
serieko hiltzaile* e. saileko hiltzaile.
seringueiro. Brasilgo kautxu biltzailea.
serio. 'Garrantzitsu' edo 'larri' adierazteko, hobe ez erabiltzea. Sinetsita geunden PPk enbrioien duintasuna aipatzen zuenean gai serio bat zuela gogoan*[e.] Sinetsita geunden PPk enbrioien duintasuna aipatzen zuenean gai garrantzitsu bat zuela gogoan. // Gaixotasun serioa*[e.] Gaixotasun larria.
sero-. serodiagnostiko, seronegatibo, seropositibo, seroprebalentzia, seroterapia, serotipo.
seropositibo. GIBduna, giza immunoeskasiaren birusa duena.
sesio 1. Liskarra.
sesio 2* e. saio, bilera.
sesio 3* e. emanaldi. Gaueko sesioan ikusi nuen filma*[e.] Gaueko emanaldian ikusi nuen filma.
set 1. Tenis partiden atala.
set 2* e. plato. Zineman eta telebistan, filmatzeko edo grabatzeko agertokia.
setio egoera.
Setmana Catalana. Kataluniako txirrindulari lasterketa.
Sevillako bizargina. Gioachino Rossiniren opera.
Sevillako Unibertsitatea, -a.
sevillana. Andaluziako musika eta dantza mota.
sex shop. Sexu denda.
sex symbol. Sinbolo sexuala.
sex-appeal. Sexu erakarmena.
sexilio. Heteroarauaren presiotik ihes egiteko sorterritik alde egitea.
sexismoa. Ikus 'Deontologia' atala.
sexting. Gailu elektroniko baten bidez mezu, irudi edo bideo sexualak bidali, jaso edo zabaltzea.
sexu. Biologikoa. Ez nahasi generoarekin. Generoa eta aspirina: Bayer etxearen pilula ezagunak ez die berdin eragiten gizonei eta emakumeei*[e.] Sexua eta aspirina: Bayer etxearen pilula ezagunak ez die berdin eragiten gizonei eta emakumeei.
sexu abusu, sexu eraso, sexu jazarpen. Sexu askatasunaren kontrako delituak. Ez nahasi sexu erasoak eta genero indarkeria: 'genero indarkeria' terminoa zabalagoa da, eta, sexu erasoak ez ezik, bestelako tratu txarrak ere izendatzen ditu.
Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa, -a (Sexu Askatasunaren Berme Osoaren Lege Organikoa*). Espainiako legea.
sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delitua, -a. (es: delito contra la libertad e indemnidad sexual).
sexu berekoen harreman, sexu berekoen ezkontza (sexu berdinekoen harreman*, sexu berdinekoen ezkontza*).
sexy (sexi*).
sezesio. Politikan, banaketa, banakuntza. Estatu Batuetako Sezesio Gerra.
sezesionismo, sezesionista. Sezesioaren aldeko joera; horren aldekoa.
sha*, shah* e. xah.
shampoo*, shampooing* e. xanpu.
share* e. ikusle kuota. Ikusleen ehunekoa, ordu jakin batean telebista ikusten ari direnak kontuan harturik kalkulatua.
sharenting. Gurasoek seme-alaba adingabeen argazkiak, bideoak edo bestelako informazioa sare sozialetan partekatzea.
sheriff. Zenbait herrialde anglosaxoitan, ordena zaindu eta legea betearazten duen agintaria.
Sherpa Ai (Sherpa.ai*).
Shigaren baziloa, -a; Shigaren toxina (Shiga baziloa, Shiga toxina*).
shii*, shiita* e. xiita.
shintoismo* e. xintoismo.
Shoah (Shoa*). Hebreeraz, hondamendia. Juduei Bigarren Mundu Gerran eginiko genozidioa izendatzeko erabiltzen da.
shock 1. Medikuntzan eta psikologian. Shock terapia.
shock 2* e. kolpe. Bagenekien noizbait gertatuko zela, baina ez genekien zein gogorra izango zen. Hau shock handia izan da guretzat*[e.] Bagenekien noizbait gertatuko zela, baina ez genekien zein gogorra izango zen. Hau kolpe handia izan da guretzat.
show. h. ikuskizun, ikuskari, ikusgarri.
sidekar.
siderazio.
Siegfried. Richard Wagnerren opera, 'Sigfrido' ere deitua.
Sierra de Cantabria* e. Toloño (mendilerroa).
sievert. Beretutako erradiazio ionizatzailearen dosi baliokidea neurtzen duen unitatea. Sinboloa 'Sv' da.
sifilis (sifili*).
siglak. Ikus 'Idazkuntza', 'Ortotipografia' eta 'Onomastika' atalak.
sikhismo, sikh (sijismo*, sij*). Indiako erlijio nagusietako bat, Punjaben indar handia duena; haren jarraitzailea.
sikiatria*, sikiatra* e. psikiatria, psikiatra.
sikologia*, sikologo* e. psikologia, psikologo.
simaur (ximaur*).
simulakro. Gertakari edo egoera bat itxuratzea.
simulatu, simulazio. Itxuratu, itxuratzea. Istripu bat simulatu zuten zentral nuklearrean.
sinadura. Izenpea. Gutun eta artikuluen sinatzaileak zerrendatzen dira, ez sinadurak. Maria Agirre eta beste 10 sinadura*[e.] Maria Agirre eta beste 10 sinatzaile.
sinadura ekitaldi* e. sinatze(ko) ekitaldi. Hitzarmenaren sinadura ekitaldia*[e.] Hitzarmena sinatzeko ekitaldia.
sinboloak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
sindic de greuges* e. (Kataluniako) ararteko.
sindikalgintza* e. sindikalismo. Sindikalgintzaren munduan*[e.] Sindikalismoaren munduan.
sine die* e. eguna jarri gabe. Latinezkoa esapidea da.
sine qua non* e. ezinbesteko.
sinesbera, sinesgabe, sinesgaitz, sinesgarri, sinesgogor, sineskera, sineskor, sinesmen, sinestezin, sinestun, sinetsarazi (sinestarazi*).
sinetsi. Pertsona bati dagokionean, bi erregimen ditu, bata Hegoaldean ('dio) eta bestea Iparraldean ('du'). Sinesten dizut. Sinesten zaitut.
sinetsi, sinestatu, sinistu (sinestu*).
single. Disko mota.
Sinn Fein. Irlandako alderdi politikoa.
sinofobia. Txinaren, Txinako kulturaren edo txinatarren kontrako arbuioa eta gorrotoa.
sinopsi. Laburpena.
sinozentrismo, sinozentrista (txinozentrismo*). Munduaren ardatza Txina dela dioen pentsaera.
sinposio (sinposium*, symposium*).
sintoismo* e. xintoismo.
sionismo, sionista. Palestinan estatu judua eratzeko sorturiko mugimendua; mugimendu horretako kidea. Ez nahasi 'judu' eta 'israeldar' kontzeptuekin.
sir. Letra xehez idazten da.
siriako (syriac*, siriaco*). Ekialde Hurbileko eskualde bateko gizarte taldea. Arabiarrak, siriakoak eta turkmenak.
sistema eragile (sistema operatibo*, esplotazio sistema*).
sistema inmune* e. immunitate sistema.
sit-com* e. komedia. Telebistan, umorezko telesail mota.
sitcom. Komedia mota.
Siziliako itsasartea, -a (Siziliako kanala*).
skate, skating edo skateboarding, skater. Irristailu mota; irristailu horrekin egiten den kirola; kirol horretan aritzen dena.
skeet. Tiro modalitatea.
skeleton. Neguko olinpiar kirola, leraz egiten dena, banakakoa. Gidaria etzanda doa, ahoz behera eta burua aurrealdean jarrita, izotzezko zirkuitu batean.
sketch* e. esketx.
skin, skinhead, kaskamotz.
Sky Showtime (SkyShowtime*). Streaming plataforma, zerbitzua Europan ematen duena.
slackline. Funanbulismoaren antzeko kirola.
slalom* e. eslalom.
slam. Literaturaz mintzatuz, poesia mota bat. 'Slam' poesia.
slogan. Eslogana. Euskaltzaindiaren Hiztegian bi formak ageri dira. BERRIAk 'eslogan' erabiliko du.
slope estiloa, -a (Slopestyle*). Elurretako surfean, estilo askeko jaitsiera.
slow fashion, fast fashion. 'Moda lasai' eta 'moda laster' ere erabiltzekoak dira.
Slow Food. Nazioarteko erakundea, janari lasaiaren aldekoa. Mugimendu bat ere bada.
slow food* e. janari lasai.
smartphone. Ordenagailuen funtzio batzuk dituen sakelako telefonoa, hala nola posta elektronikoa eta Interneterako sarbidea.
smartwatch* e. erloju adimendun.
smog. h. ke laino. Kutsadurak hirietan sorturiko laino modukoa.
smoking. Esmokina. Euskaltzaindiaren Hiztegian bi formak ageri dira. BERRIAk 'esmokin' erabiliko du.
snob*, snobismo* e. esnob, esnobismo.
snooker. Billar modalitatea.
snowboard kros (snowboard cross*).
snowboard, snowboarder. Elurretako surfa; elurretako surflaria.
snuff movie. Zinemako azpigeneroa, egiazko krimenen irudiak erabiltzen dituena.
soberania. Gehiegia, soberakina.
soberanista* e. subiranista.
sobiet, sobietar (soviet*).
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, -a (SESB). Laburrago, 'Sobietar Batasuna'.
sobirano* e. subirano.
sobran egon (soberan egon*). Hitz horiek soberan daude*[e.] Hitz horiek sobran daude.
sobredosi* e. gaindosi. Batzuetan, 'droga gehiegi hartu' ere erabil daiteke.
Sofia Erregina ospitalea, -a. Tuterako erietxea.
software. Informatikan, programak.
software jabedun. Librea ez dena.
soia* e. soja.
soilik baietz da baietz. Sexu indarkeriaren aurkako leloa. Laburtu behar izanez gero, 'soilik bai da bai' erabiliko dugu. Azkenean, 'soilik baietz da baietz' legea aldatzekoak dira.
soinu banda. Film baten musika. Zoragarria da filmeko soinu banda. Zoragarria da filmeko musika.
soja (soia*).
soka. Musika tresnek ez dute sokarik: hariak dituzte. Hari instrumentuak.
sokalagun. Mendian eta eskaladan, soka berari loturik doazenak.
sokaldi (kordada*, sokada*). Eskaladan eta alpinismoan.
Sokaren Etxea, -a (Gordoi Etxea*, Kordoi Etxea*, Cordon Etxea*).
sokaren mugimendua. Firrinda.
sokatira, sokatiralari (soka-tira*).
Sokolov, Grigori (Grigory Solokov*).
solastatu (solastu*).
Soldadu Ezezagunaren Hilobia, -a. Parisko monumentua.
soldaduska (soldaduxka*).
Soleimani, Qasem (Qassem Soleimani*).
Solidarnosc (Solidarnosk*). Poloniako sindikatuen batasuna, 1980an sortua.
solista. Musikan, 'bakarlaria'.
solo. Musikan, bakarkako saioa.
Solondota (Solondotas*, Solandote*, Solandota*, Solondoeta*). Sopelako punta, Barinatxe ondokoa.
Soltxateko industrialdea, -a (Agustinoak*, Agustindarrak*). Iruñeko industrialdea.
Solutre aldia, -a (solutrense*).
soluziobide* e. konponbide, irtenbide.
Solzhenitsin, Aleksandr (Solzhenitsyn*).
sommelier (sumiller*). Jatetxeko ardo zerbitzuaz arduratzen dena.
somnanbulismo, somnanbulu (sonanbulismo*, sonanbulu*, sonanbulo*, somnanbulo*).
sonda*, sondeo*, sondeatu*, sondaketa*, sondatzaile* e. zunda, zundatu, zundaketa, zundatzaile.
sonoritate. Musikaz mintzatuz, soinuaren nolakotasuna.
sopranista (falsetista*, faltsetista*). Soprano ahotsaren antzeko batez kantatzen duen gizona.
sor-marka (jatorrizko izendapen*, sormarka*). Jatorri izena.
Sorbona Unibertsitatea, -a (Sorbonne*). 'Sorbona' ere deitua.
sorgin dantza. Inauterietako dantza.
sormen, sorkuntza. Ez dira sinonimoak: sormena sortzeko gaitasuna da; sorkuntza, berriz, sortzea bera, edo sortzearen ondorioa.
sorpasso. Nagusi izan ohi den alderdi politikoari beste bat gailentzea.
sorrarazi (sortarazi*). 'Sortu' aski denean, ez erabili 'sorrarazi'. Horrek tentsioa sorrarazi du langileen artean*[e.] Horrek tentsioa sortu du langileen artean.
sortarazi* e. sorrarazi.
sorte* e. zorte.
sortu. Kontuz erredundantziarekin, batez ere 'berri' hitza tartean denean. Lurralde lehorretan euria eragiteko sistema berri bat sortu dute Israelgo ikertzaileek*[e.] Lurralde lehorretan euria eragiteko sistema bat sortu dute Israelgo ikertzaileek.
Sortzen. Lehen, 'Sortzen Ikasbatuaz' .
SOS Balkanak (SOS Balkanes*).
SOS Bikoizketa Euskaraz.
SOS Iruña-Veleia (SOS Veleia*).
SOS Presoak COVID-19 (SOSPresoakCOVID-19*). Laburturik, 'SOS Presoak'.
sostengu agintaritza. (es: mando de apoyo).
sostengu, sostengatu (sustengu*, sustengatu*). Euskaltzaindiaren Hiztegian, 'u' duten formak ere onartzen dira, baina BERRIAk ez ditu erabiliko.
sostenidu*, sostenitu* e. diese. Musikan, nota mota; hura adierazten duen ikurra.
Southamptongo Unibertsitatea, -a (Southampton Unibertsitate*).
souvenir* e. oroigarri.
soviet* e. sobiet, sobietar.
sozialdemokrata, sozialdemokrazia.
sozializatu, sozializazio 1. Kultura baten arauak eta jokabideak ikasiz, gizarte horretara moldatu. Sexuen araberako sozializazioak generoa sortzen du.
sozializatu, sozializazio 2. Gizarte harremanak izan. Kirola egitea sozializatzeko modu bat da guretzat.
sozietate. Elkarte mota. Kapital aldakorreko sozietatea, lan sozietatea, merkataritza sozietatea, sozietate anonimoa, sozietate kolektiboa, sozietate kooperatiboa, sozietate mugatua, sozietate zibila.
sozioekonomiko, soziokultural, soziolinguistiko, soziopolitiko (sozio-ekonomiko*, sozio-kultural*, sozio-linguistiko*, sozio-politiko*).
soziolaboral (sozio-laboral*).
soziosanitario (sozio-sanitario*). Zerbitzu soziosanitarioa. Soziosanitarioen lana.
spa. Hidroterapia etxea.
spaghetti* e. espageti.
spaghetti western. Zinema generoa.
spam. Mezu elektronikoa, erabiltzaileak eskatu gabeko propaganda edo informazioa ematen duena.
sparring.
Spaski, Boris (Boris Spassky*).
speaker* e. hizlari, esatari. Ameriketako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko legebiltzarrez mintzatzean, 'presidente' edo 'buru' erabili. Lorden Ganberako speakerra*[e.] Lorden Ganberako presidentea. // AEBetako Ordezkarien Ganberako speakerra*[e.] AEBetako Ordezkarien Ganberako burua.
speech* e. hitzaldi, mintzaldi.
speed. Droga mota.
speed metal. Musika mota.
spin (espin*). Partikula subatomikoen propietate bat.
spin doctor. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Hobe 'komunikazio aholkulari' edo 'komunikazio politikorako aholkulari'.
spin-off. Telesail edo film mota, aurreko batetik sortua, pertsonaiaren baten arrakastaz baliatu eta hura protagonista bihurturik.
spinning. Bizikleta finkoan egiten den ariketa, musikaz lagundua.
spiztenkandidat. Alemanez, hautagai nagusia. Europako Batzordeko presidentea aukeratzeko sistema izendatzen du. Neurriz erabiltzekoa da.
spoiler. Ikus-entzunezkoez mintzatuz, filma edo dena delakoa ikusi gabe duenari istorioaren parte garrantzitsu bat kontatzea, nahita ala nahi gabe.
sponsor* e. babesle.
spot. Telebistako iragarkia. Askotan, aski da 'iragarki'.
spray* e. esprai.
sprint*, sprinter* e. esprint, esprinter.
Sputnik V. Txerto baten izena. Honela irakurtzen da: /sputnik uve/.
spyware. Software gaiztoa, erabiltzailearen gustuak eta bestelako informazioa jakiteko erabiltzen dena.
squash. Kirol mota.
squatter* e. eskuater, etxe okupatzaile.
Stade de France. Frantziako estadio entzutetsua, Saint-Denisen dagoena.
stadium* e. estadio.
staff* e. langile talde. Ez erabili 'zuzendaritza' adierazteko.
Stalin, Iosiv.
Stalingrad (Estalingrado*, Stalingrado*). Volgogradek 1925 eta 1961 bitartean izandako izena. Garai hartaz mintzatzean erabiltzekoa. Stalingradeko gudua.
stand. h. erakusmahai, erakusleku.
stand-up. h. bakarrizketa komiko, umorezko bakarrizketa.
Stanford Unibertsitatea, -a (Stanfordeko Unibertsitatea*).
star* e. izar.
START Berria, -a (New START*).
start-up (start up*, startup*). Enpresa hasiberria baina bizkor handitzen ari dena, informazio eta komunikazio teknologien inguruan sortua.
statu quo (status quo*). Oraingo egoera.
status* e. estatus.
Stendhalen sindromea, -a (Stendhal sindromea*).
stock. Biltegian dagoena.
stock option (stock options*). Akzioak erosteko aukera.
Stockholmgo sindromea, -a (Stockholm sindromea*).
stop. Autoa ez zen gelditu stopean.
Stop COVID; Stop COVID-19. Zenbait aplikazio informatikoren izena.
stop motion.
Stormont galga. Ipar Irlandako Asanbleari beto eskubidea ematen dion mekanismo bat da. Horren bitartez, uko egin diezaiokete Europako Batasunaren arauen aldaketak Ipar Irlandan ezartzeari.
Strauss-Khan, Dominique (Strauss Khan*).
Stravinski, Igor (Stravinsky*).
streamer. Streaming bidez ikus-entzunezkoak egiten dituena.
streaming. Interneteko ikus-entzunezko fitxategiak ikusteko modua ematen duen teknika, aldez aurretik deskargatu gabe.
stress* e. estres.
stricto sensu* e. zentzu hertsi. Latinezko esapidea da. Hitzaren esanahia hori da, stricto sensu*[e.] Hitzaren esanahia hori da, zentzu hertsian.
striptease, striper, streaking.
stroke play. Golfeko terminoa da. 'Kolpe joko' ere erabil daiteke.
Students For Gaza. Traola aipatu behar denerako utziko dugu '#Students For Gaza'.
su arma (suzko arma*).
su artifizial. h. su festa.
su bonba (bonba su eragile*, bonba su-eragile*, puxika lehergarri*, puxika su eragile*). (es: bomba incendiaria; fr: ballon incendiaire; en: incendiary balloon). Etxean egindakoei 'su puxika' ere esaten zaie, puxikak erabiliz osatuak direlako.
su eten (sueten*). Menia, tregoa.
su gutun (gutun su eragile*, gutun su-eragile*).
Su Ta Gar (Su ta Gar*).
sub iudice. Ebazteko, ebatzi zain. Latinezko esapidea da.
subakutu (azpiakutu*).
subdesarroilatu*, subdesarroilo* e. azpigaratu, azpigarapen, garatu gabe.
subentzio* e. (diru) laguntza.
subertsio, subertsibo.
Subflubialari Ez plataforma. Bizkaiko Aldundiak Bilbo itsasadarraren azpian egin nahi duen autobidearen kontrako taldea. Gainerakoan, 'ibai azpiko' eta 'itsasadar azpiko' erabiliko ditugu.
subirano, subiranotasun, subiranismo, subiranista (subirautza*).
subiranotasun. Burujabetza.
subjektibo, subjektibotasun (subjetibo*, subjektibitate*).
subjektu (subjetu*).
subjektu segidak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
submarinismo* e. urpekaritza, urpeko arrantza, urpeko kirolak, itsaspekaritza, itsaspeko arrantza, itsaspeko kirolak.
submarinista* e. urpekari, itsaspekari.
submarino 1* e. urpeko, itsaspeko. Urpean dabilen ontzia. Jules Verneren eleberrietan agertu zen lehen aldiz urpekoen antzeko zerbait.
submarino 2* e. ur azpiko, urpeko, itsasoko. Hodi submarinoa*[e.] Ur azpiko hodia. // Animalia submarinoak*[e.] Itsasoko animaliak.
subprime. Arrisku handiko mailegu hipotekaduna.
subsidio. Administrazioak edo erakunderen batek ematen duen oinarrizko laguntza.
subsistema* e. azpisistema.
substantzia (sustantzia*).
sudoku. Japonian sorturiko jokoa.
suertatu. Neurrian erabili. Bi lagun zauriturik suertatu dira*[e.] Bi lagun zauritu dira.
suerte. h. zorte.
sufragio, sufragista.
sugea. Txistu.
Sugeen uhartea, -a (Zmiinyi*). Itsaso Beltzeko uharte txikia, 'Zmini' ere deitua. Gaur egun, Ukrainaren administrazioaren pean dago.
sugetzar* e. folletoi.
suhiltzaile etxe (suhiltzaile parke*).
sui generis* e. bere gisako, berezi. Kultura sui generis samarra*[e.] Kultura berezi samarra.
suin* e. suhi.
suite 1. Musika konposizioa, barrokoan oso erabilia.
suite 2. Hoteletako gela mota.
Suitzako Teknologia Institutu Federala, -a. 'Zuricheko Eskola Politeknikoa' edo 'Zuricheko Politeknikoa' ere deitua.
suizidatu* e. bere burua hil, bere buruaz beste egin.
suizidio lagundua, -a (lagundutako suizidio*, lagunduriko suizidio*).
suizidio, suizida.
sujeritu*, sujerente*, sujerentzia* e. iradoki, iradokitzaile, iradokizun.
sujet. Bertso, pastoral, tobera eta besteren gaia.
sukaldari laguntzaile (sukalde laguntzaile*).
sukaldatu* e. (janaria) prestatu / egin, kozinatu.
sukar aftoso* e. ahoeri. Hausnarkarien eta txerrien eritasuna.
Sukarrieta, Sukarrietako hondartza.
sukre* e. azukre.
sukurtsal. Bankuen bulegoa.
Suleiman I.a Bikaina (Suleyman*, Soliman*).
sulkanozol (sulcanozol*, sulcanozole*).
sumario. Zuzenbidean, prozesuaren atal bat.
sumarisimo. Prozedura sumarisimoa.
sumatu (somatu*).
sumertar (sumeriar*). Sumerkoa.
suna (sunnah*). Mahomaren esanak eta eginak.
sunita, sunismo (suni*, sunni*).
suntsipen handiko arma (suntsipen masiboko arma*).
super. Gasolina superra.
Super Bowl. Futbol amerikarreko finala, Ameriketako Estatu Batuetakoa.
super-. Neurrian erabili. Superarin (boxeoa), superego, supereroale, superestratu, superetxadi (es: supermanzana; fr: super-îlot); supergizaki, superheroi, superilargi, superintendente, superizar, superlur, supermerkatu, superni, supernoba, superordena (biologia), superpotentzia, superprodukzio (zinema), supersoniko.
superabit.
superetxadi. Nolabaiteko batasuna duen etxe multzoa, ibilgailu motordunik onartzen ez duena edo zirkulazioa neurri batean debekatua duena. 'Oinezkoen uharte' ere esaten zaio.
superkutsatzaile (super spreader*). Birusen bat kutsatzeko batez besteko gaitasuna baino handiagoa duen pertsona.
supermasibo. Masa oso-oso handia duena. Zulo beltz supermasibo bat.
supernova* e. supernoba.
Supersur. h. Bilboko hegoaldeko saihesbidea.
suplikatorio. Zuzenbidean, parlamentari bat atxilotzeko edo auzipetzeko epaileak edo auzitegiak parlamentuari eskatzen dion baimena.
suposatu 1. h. uste izan, pentsatu. Suposatzen dut pozik egongo dela*[e.] Uste dut pozik egongo dela. Pentsatzen dut pozik egongo dela.
suposatu 2* e. eman, jo. Suposatu dezagun oker zaudela*[e.] Eman dezagun oker zaudela. Jo dezagun oker zaudela.
suposatu 3* e. ekarri, eskatu. Ordura arte idatzitakoa iraultzea suposatu zuen belaunaldi berriak*[e.] Ordura arte idatzitakoa iraultzea ekarri zuen belaunaldi berriak. // Ahalegin handia egitea suposatzen du horrek*[e.] Ahalegin handia egitea eskatzen du horrek.
suposatu 4* e. adierazi, esan nahi izan. Finala jokatzeak zer suposatzen du zuretzat?*[e.] Finala jokatzeak zer esan nahi du zuretzat?.
supporter* e. zale, jarraitzaile.
suprefet, suprefetura. Frantziako administrazioko kargu bat da 'suprefeta', eta hari dagokion egitura da 'suprefetura'.
supremazismo, supremazista. Supremazista zurien arrazakeria.
sureño* e. hegotar. XIX. mendeko AEBetan, hegoaldeko estatuen aldekoa.
surf, surf egin, surf ohol, surflari (surfer*).
susmo. Kontuz esaldia jostean. Zuk bazenuen haserre nagoenaren susmoa*. Zuk bazenuen haserre nagoelaren susmoa*[e.] Zuk bazenuen haserre nagoen susmoa. Zuk bazenuen haserre nagoelako susmoa.
suspenditu* e. eten, geldiarazi, bertan behera utzi, bertan behera geratu.
suspense (suspentse*).
suspertu (zuzpertu*).
suspertze funts (berreskuratze funts*). Ekonomiaz mintzatzeko erabiltzen da.
sustantzia. Ganora.
sustantzia 2* e. substantzia.
sustatzaile (promotora*).
sustengatu* e. sostengatu.
suzko zezen* e. zezensuzko.
svastika (esbastika*).
swap. Ekonomian, finantza eragiketak trukatzeko akordioa.
swing 1. Musika mota.
swing 2. Golfeko eta boxeoko kolpe mota.
swing state* e. estatu aldakor. Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeez mintzatuz, orain demokraten alde eta orain errepublikanoen alde bozkatzen duen estatua.