Bilaketa: mugagabean

Bilaketa azalpenetan:

ortotipografia >> Zenbakiak >> Ehunekoak eta milakoak

Aurrena sinboloa idazten da (%, ‰), eta gero zifra, loturik, tartean zuriunerik gabe. Negatiboa bada, minus zeinua sinboloaren aurrean jartzen da (–%, –‰).

Mugagabean deklinatzen dira.

Herritarren %24 ados daude, eta %76 ez.

Baina aurretik gainerako edo beste badute, artikulua hartzen dute.

Herritarren %24 ados daude, baina gainerako %76ak ez.

Erreferentea plurala denean, pluralean egiten da aditzaren komunztadura; singularra bada, singularrean.

Ikasleen %75ek gainditu dute azterketa.

Aurrekontuaren %15 ez du gastatu oraindik.

Beste modu batzuk ere badaude ehunekoak adierazteko. Gainera, adierazkorragoak dira:

Hamarretik / Hamarretarik bederatzi ados daude.

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> Mugagabeak

Oso garbi bereizi behar dira mugatu plurala eta mugagabea, zehaztasuna baitago jokoan. Esaterako, bi pertsonen lana idaztean, jakina da nori buruz ari garen, pertsonen mugatu plurala baita; bi pertsonaren lana sintagman, berriz, ez dakigu nor diren bi pertsona horiek.

jakina da zein diren: plurala lehendik ez dira aipatu: mugagabea
bi artisten erakusketak bi artistaren erakusketak
bi pertsonentzako afaria bi pertsonarentzako afaria
bi arrazoiengatik bi arrazoirengatik

 Edozein, zernahihainbat eta zenbait hitzekin doana mugagabean deklinatzen da, nahitaez.

oker zuzen
hainbat lagunei hainbat laguni
hainbat pertsonei hainbat pertsonari
edozein alorreko edozein alorretako
edozein herriko edozein herritako

 

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> Amaiera -au eta -ai duten hitzak nola deklinatu

Edozein bokalez amaitutakoak bezala deklinatzen dira, salbu gau hitza eta -ai amaierako silababakarrak (gai, jai, dei, lei...).

lege orokorra: arau salbuespena: gau (kasu hauetan bakarrik)
arauz gauez
arauko gaueko
arauan gauean
arautik gauetik
araura gauera

 

lege orokorra: garai salbuespenak: gai, dei, jai, lei... (instrumentaleko mugagabean bakarrik)
garaiz gaiez, deiez, jaiez, leiez

 

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez

Nortaz, zertaz, zerez deklinabide kasuko atzizkia ez da -etaz euskara batuan. Pluralean -ez da, eta mugagabean, berriz, -z edo -ez, hitza bokalez edo kontsonantez amaitzen den.

ez  bai
jokalaritaz jokalariz [mugagabea]
jokalarietaz jokalariez [plurala]
bi artistataz bi artistaz [mugagabea]
bi artistetaz bi artistez [plurala]
bi lagunetaz bi lagunez [mugagabea]
bi lagunetaz bi lagunez [mugatu plurala]

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> Lotura soila eta deklinabide mugagabea: '-ko' eta '-tako'

Euskaltzaindiak erabakia du lau solairuko etxea eta bost urteko ardoa direla euskara baturako forma egokiak. Ez dira nahasi behar, ordea, horrelakoak eta mugagabean deklinatutako hitzak:

-ko -tako
lau solairuko etxea [lau solairu dituen etxea: nolakoa] lau solairutako bizilagunak atera behar izan dituzte [solairu batekoak, bestekoak...]
bost urteko ardoa [bost urte dituen ardoa: nolakoa] bost urtetako ardoa dut sotoan [2003koa, 2004koa...]
10 urteko txapeldunak [10 urte dituzte txapeldunek: nolakoak] Hamar urtetako txapeldunak [urte batekoa, beste batekoa...]

 Bistan denez, -ko nolakotasuna zehazteko erabiltzen da, eta -tako, berriz, nongo edo noizko adierazteko.

 Beste hainbeste gertatzen da zenbat/zenbateko galdetzen dugunean:

-ko -tako
Zenbat urteko ikasleak etorri dira? [Zenbat urte dituzte etorritako ikasleek? Nolako ikasleak] Zenbat urtetako ikasleak etorri dira? [Zenbat ikasturtetan dabiltza?]
Zenbat kilometroko bidea egin duzu? [Zenbat kilometro ditu egin duzun bideak? Nolako bidea] Zenbat kilometrotako ikusleek egin diete traba txirrindulariei? [Zenbat kilometrotan jarritako ikusleek...]

 Hona hemen -ko eskatzen duten adibide batzuk:

[bai] bi kiloko tomatea [nolako tomatea]

[bai] lau hankako mahaia [nolako mahaia]  

[bai] Zenbat denborako hitzaldia egin duzu? [nolako hitzaldia]

Eta -tako erabiliz osatzen diren beste batzuk.

[bai] hamar herritako alkateak [nongoak]

[bai] bost urtetako hilketak [noizkoak]  

[bai] bi motatako altzariak: zurezkoak eta plastikozkoak [batekoak eta bestekoak]

[bai] bi neurritako iltzeak [batekoak eta bestekoak]

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> Enumerazioen deklinabideko arazoak: 'iraila eta urrian'*, 'gobernua eta herritarren artean'*...

Bi aukera nagusi ditugu eta-rekin lotutako izenak deklinatzeko: denak berdin-berdin deklinatu, edo azkena bakarrik, besteak mugagabean utzita (inolako atzizkirik gabe). Ez da zuzena erdizka deklinatzea, artikulua jarrita baina atzizkirik gabe:

oker zuzen
iraila eta urrian irailean eta urrian
ministroa eta sindikatuaren bilera ministroaren eta sindikatuaren bilera
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako

 Enumerazioko azkena bakarrik deklinatzea, nolanahi ere, bi izenak pluraltzat hartu behar direnean da normala:

[bai] Gay eta lesbianen aldarrikapenak

Ez da hain normala biak singularrak direnean:

[no] Homosexualitate eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

[bai] Homosexualitatea eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

Lotzen diren elementuetan bat singularra eta bestea plurala badira, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion atzizkia jartzea:

oker zuzen
gobernua eta herritarren artean gobernuaren eta herritarren artean
Hirigintza Saila eta herritarren arteko elkarlana Hirigintza Sailaren eta herritarren arteko elkarlana
alkatea eta zinegotzien parte hartzea alkatearen eta zinegotzien parte hartzea

 Guztiak pluralak badira, bietara egin daiteke, baina normalena denak deklinatzea da:

[bai] alkate eta zinegotzien parte hartzea [= alkateen eta zinegotzien parte hartzea]

[bai] alkateen eta zinegotzien parte hartzea

Bi parteak behar den bezala ez deklinatzearen ondorioak larriak dira zenbaitetan.

[no] Elkarrizketa eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

[bai] Elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

ikus-entzunezkoak >> Esatekoak eta aditzekoak >> Ahozko testuak sortzeko kontuan hartzekoak >> Ikus-entzuleekin solasean >> Ikus-entzuleak aipatzeko moduak

Ikus-entzuleei mintzatzean, ikus-entzuleikus-entzuleok edo ikus-entzuleak erabiliko da, mugagabean nahiz pluralean.

Bilaketa azalpenetan:

ehunka, milaka (ehundaka*). Izen bati dagokionean, mugagabean deklinatzen da izen hori, salbu distantzia, iraupena edo nolakotasuna adierazten denean. Milaka pertsonak ikusi dute. Handik milaka kilometrora. Milaka orduko lana. Milaka izarreko zerua.

gai. Instrumentalean, forma bera du mugagabean eta pluralean: 'gaiez'.

hainbat. Ez da 'zenbait'-en sinonimo: 'asko' adierazten du. Mugagabean jarri behar da 'hainbat'-i dagokion izena, eta haren ondotik. Epaimahaiak irabazlea aukeratu behar zuen hainbat hautagaien artean*[e.] Epaimahaiak irabazlea aukeratu behar zuen hainbat hautagairen artean. // Langile hainbat*[e.] Hainbat langile.

hiru. Mugagabean jokaturik: 'Hiruk ezetz esan zuten, eta bik baietz. Hirutan jo nion txirrina'. Singularrean: 'Bosta eta hirua oso ondo marraztu ditu, baina bia ez hain ondo'. Pluralean (orduetan, esaterako): 'Arratsaldeko hirurak dira, eta goizeko hiruretan elkartuko gara'.

Internet. Mugagabean deklinatzen da. 'Sarea' eta 'amarauna' ere deitzen zaio. Sekulako tresna da Interneta*[e.] Sekulako tresna da Internet. // Internetean aurkitu dut artikulua*[e.] Interneten aurkitu dut artikulua.

izendatu. Dagokion izena, beti mugagabean. Erredundantzia da 'kide / idazkari / presidente... berri izendatu' idaztea. 1962an, euskaltzain osoa izendatu zuten*[e.] 1962an, euskaltzain oso izendatu zuten. // Etxeberria izendatu dute presidente berri*[e.] Etxeberria izendatu dute presidente.

labanaz hil (labanez hil*). 'Labana' hitzak a itsatsia du. Beraz, 'zerez' adierazi nahi denean, mugagabean aski da zeta eranstea. Labanez hil zuen*[e.] Labanaz hil zuen. // Laban bat*[e.] Labana bat.

lau. Mugagabean, honela idazten da: 'Lauk ezetz esan zuten, eta bik baietz. Lautan jo nion txirrina'. Singularrean, honela: 'Bosta eta laua oso ondo marraztu ditu, baina bia ez hain ondo'. Plurala bada, 'r' letra hartzen du (orduetan, esaterako): 'Arratsaldeko laurak dira, eta goizeko lauretan elkartuko gara'.

pertsona 1. Gogoan izan '-a' itsatsia duela eta, beraz, desberdin deklinatzen dela mugagabean eta pluralean. Bi pertsonentzako afari bat irabazi du zozketa batean*[e.] Bi pertsonarentzako afari bat irabazi du zozketa batean. // Bi pertsonekin etorri da, baina ez dakit nor diren*[e.] Bi pertsonarekin etorri da, baina ez dakit nor diren.

Ryder Cup. Golf torneoa, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako taldeek jokatzen dutena. Mugagabean deklinatzen da. Europak astindu ederra eman die AEBei Ryder Cupen.

zenbait. Ez da 'hainbat'-en sinonimo: 'batzuk' esan nahi du. Mugagabean jarri behar da 'zenbait'-i dagokion izena. Zenbait lanpostuetan*[e.] Zenbait lanpostutan. // Zenbait kideen iritzia*[e.] Zenbait kideren iritzia.

zerbait. Izenondo batek lagundurik dagoenean, izenondo hori mugagabean erabiltzen da. Zerbait atsegina esan nahi zion*[e.] Zerbait atsegin esan nahi zion.

Telekomunikazioak

Hauteskundeak

Liburua

ortotipografia >> Zenbakiak >> Ehunekoak eta milakoak

Aurrena sinboloa idazten da (%, ‰), eta gero zifra, loturik, tartean zuriunerik gabe. Negatiboa bada, minus zeinua sinboloaren aurrean jartzen da (–%, –‰).

Mugagabean deklinatzen dira.

Herritarren %24 ados daude, eta %76 ez.

Baina aurretik gainerako edo beste badute, artikulua hartzen dute.

Herritarren %24 ados daude, baina gainerako %76ak ez.

Erreferentea plurala denean, pluralean egiten da aditzaren komunztadura; singularra bada, singularrean.

Ikasleen %75ek gainditu dute azterketa.

Aurrekontuaren %15 ez du gastatu oraindik.

Beste modu batzuk ere badaude ehunekoak adierazteko. Gainera, adierazkorragoak dira:

Hamarretik / Hamarretarik bederatzi ados daude.

2015-01-21 22:23:59
>
Euskaltzaindiak EGLU-I eta Euskal gramatika laburra lanetan dioenez, singularrean bi forma hauek onartu dira baturako:

etxearengatik, etxeagatik

Mugagabean, beste hainbeste:

etxerengatik, etxegatik

Eta izen bereziei ere badagokie hori:

Koldorengatik, Koldogatik

Pluralean, bi modu hauetan deklina daiteke:

etxeengatik, etxeakatik
2014-10-21 16:42:36
>
Bai zenbait eta bai hainbat ondoan duten hitzak mugagabean egon ohi dira. Beraz, bi adibide horietan zertaz kasuko mugagabea erabili behar da.

Hona hemen nola osatzen den:

alaba > alabaz
seme > semez
ilun > ilunez

Ikusten den bezala, aski da hitzari -z eranstea bokalez bukatua bada, eta -ez eranstea kontsonantez bukatua bada. Nolanahi ere, bada salbuespenik: gau hitza eta diptongoz bukaturiko hitz silababakarrak.

gau > gauez
gai > gaiez
dei > deiez

Hori guztia kontuan harturik, honela idazten da estandarrean:

Hainbat gauzaz hitz egiten dugu.
Edozein gaiez hitz egitea.



© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa