Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua

  • Albistea entzun

1937ko ekainaren 12an hautsi zuten faxistek Burdin Hesia, Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroa. Bilbo erortzea lortzeko gakotzat aurkeztu da Alejandro Goikoetxea ingeniari jeltzale desertorea. Baina, ordurako, hegazkin aleman eta italiarrek behatuak zituzten eraikuntza lanak. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatutako azpiegitura zen Burdin Hesia.

Porlanez, lurrez eta burdin harriz osatutako defentsa sarea baino gehiago zen Burdin Hesia errepublikanoentzat 36ko gerran. Herritarren esperantzak gorde zituen Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroaren azpiegiturak. ArrakalacloseEbakidura, zirrikitu. bat baino gehiago izan zituen defentsa lerroak, ordea. Eta bada uste duenik eraikuntza bera izan zela eraikuntzaren arerio nagusia.