Josefina Lamberto hil da

  • 331 hitz
  • Albistea entzun

Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoaren alde eginiko lanagatik zen ezaguna. Ekainaren 7an hil zen, 93 urte zituela.

Vicente Lambertoren alaba eta Maravillas Lambertoren ahizpa izateagatik bihurtu zen ezaguna Lamberto: falangistek bai aita eta bai ahizpa eraman, eta hil egin zituzten, 1936ko gerra betean. Geroztik, familiaren historia bere egin, eta errepresioaren aurkako borrokaren irudi izan da Lamberto-Yoldi sendiko ahizparik gazteena.

Larragan jaio zen (Nafarroa), 1929. urtean. Ama, Paulina, Alloko (Nafarroa) etxekoandre bat zen, eta aita, Vicente, herriko nekazari sozialista bat. Zazpi urte besterik ez zuela hil zizkioten aita eta ahizpa, baina, hala eta guztiz ere, memorian ongi iltzatutacloseSartuta.ko egun bat izan da harentzat: «Etxeko atea jo zuten goizeko ordu bietan. Ama koitaduakcloseGajoak. ez zuen atea ireki beste erremediorik izan».

«Etxeko atea jo zuten goizeko ordu bietan. Ama koitaduak ez zuen atea ireki beste erremediorik izan».

Josefina Lamberto

2014. urtean, Josefina Lambertok BERRIAko orrietan kontatu zuen falangistek zer egin zieten aitari eta ahizpari: «Maravillasek 14 urte zituen, eta bazekien herrian ordurako pertsona asko desagertuak zirela. Hori zela eta, falangistei eskatu zien haiekin eramateko, gure aitari zer egiten zioten jakiteko, eta haren arrastoa ez galtzeko. Eraman bai, baina bueltan ekarri ez. Ez genuen besterik jakin haietaz».

«Maravillasek 14 urte zituen, falangistei eskatu zien haiekin eramateko, gure aitari zer egiten zioten jakiteko, eta haren arrastoa ez galtzeko».

Josefina Lamberto

Bilatu eta bilatu, baina Josefinak ezin izan ditu aurkitu Vicente eta Maravillas Lambertoren gorpuzkiak. «Antza denez, aita Ibirikura eraman zuten. Ingurune guztia induskatucloseAztertu,  lur azpian arakatu. zuten, baina ezer ere ez. Ahizpari dagokionez, herritar batek esan zigun behin animaliak bazkatzera eraman zituela, eta, gauean haien bila joan zenean, hilotz usaina sumatu zuela. Hara hurbildu, eta gorpu bat ikusi omen zuen, guztiz desitxuratua; txakurrek janda. Gainera, erabat usteldua zegoen ordurako, eta erre egin ei zuten».

Bilatu eta bilatu, baina Josefinak ezin izan ditu aurkitu Vicente eta Maravillas Lambertoren gorpuzkiak.

Kontakizun latz hori irudien bitartez kontatzen du Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal zinemagileen Florecica ikus-entzunezkoak (Loretxoa). 2020an aurkeztu zuten. Dokumentalaren eta beste hainbat kanturen antzera, Vicente Lambertori eta batez ere haren alaba Maravillas Lambertori gertatu zitzaiena azaltzen du  Berri Txarrak taldearen Maravillas kantuak ere:


Jatorrizko artikuluak