36ko gerra

Jose Antonio Agirre lehendakaria gogoan, Eusko Jaurlaritzaren 90 urtemuga ospatu dute Gernikan

Jose Antonio Agirre lehendakaria gogoan, Eusko Jaurlaritzaren 90 urtemuga ospatu dute Gernikan

Eusko Jaurlaritzak 90 urte bete ditu urriaren 7an. Jose Antonio Agirre lehendakariaren legatua gogoratu dute: gobernu historiko bat osatu zuen, batasunaren gobernu bat garai ilun batean.

36ko estatu kolpea: 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran

36ko estatu kolpea: 25.000 euskal herritar hil ziren, gutxi gorabehera, gerran

90 urte bete dira uda honetan altxamendu frankistatik. Hiru urte iraun zuen gerrak, baina diktadura frankistak 36 urte iraun zuen. Francisco Francoren diktadurapean errepresioa itzela izan zen.

Beste memoria leku bat Euskal Herrian: Gasteizko San Frantzisko eliza

Beste memoria leku bat Euskal Herrian: Gasteizko San Frantzisko eliza

Gasteizko eliza memoria leku izango da aurrerantzean, Martxoaren 3ko gertakarien harira. 1976an bost lagun hil eta ehunka zauritu zituzten han. Madrilek biktimak aitortu ditu.

Garai bateko hitzen arrastotik

Garai bateko hitzen arrastotik

Jesus Alegriak Artazuko 1.581 hitz jaso ditu liburu batean, tartean leku izenak eta galzorian dauden esamoldeak. Desagertzen ari den mundu bati hitzak jarri dizkio.
Gernika: barkamen eskeak eta hutsune nabarmenak

Gernika: barkamen eskeak eta hutsune nabarmenak

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidenteak eta Felipe VI.a Espainiako erregeak Gernikara egindako bisitak gogoetarako gako asko eman ditu: Alemaniak barkamena eskatu du Gernikako bonbardaketagatik, baina Espainiako erregeak ez. Bisita hori abiapuntutzat hartuta osatu dute 'Berria Berriketan'-en podcast hau. 


Ignacia Zabalo ez zen nornahi

Ignacia Zabalo ez zen nornahi

Ignacia Zabalo Ballarin XX. mendearen hasierako artista donostiarrak 'Nor-nai' ezizenaz sinatu zituen bere artelanak. Hala, emakumea zela ezkutatzen zuen, besteak beste. Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak Zabalo omentzea erabaki dute, egindako lanagatik.

Objektuak: memoriaren subjektu

Objektuak: memoriaren subjektu

XX. mendetik gaur egunera arteko objektuak biltzeari ekin dio Olaso Dorrea fundazioak: garai baten memoria oso bat erakutsi nahi dute tresnen bidez. Monzon-Olaso museo etxeko bilduma handitu nahi dute, eta esanahi historiko handiko objektuak eskatu dituzte horretarako. Zortzi pieza eskuratu dituzte.
Francoren heriotza: mende erdi baten itzal luzea

Francoren heriotza: mende erdi baten itzal luzea

Heldu den azaroaren 20an 50 urte beteko dira Francisco Franco Espainiako diktadorea hil zela. Errepublikaren aurka matxinatu, gerra irabazi, eta 40 urteko diktadura faxista bat ezarri zuen Hego Euskal Herrian. Horrek ondorio handiak izan zituen arlo askotan. BERRIAk 'Franco hil zen, eta...' bilduma hasi du, frankismoaren erradiografia bat egiteko.

Elkarte memorialistek Jaurlaritza salatuko dute Falangearen elkarretaratzeagatik

Elkarte memorialistek Jaurlaritza salatuko dute Falangearen elkarretaratzeagatik

Frankismoaren biktimak «umiliatu eta gutxietsi» ditu Falangeak Gasteizen berriki egindako elkarretaratzean. Jaurlaritzak, gainera, baimendu egin du sinbologia frankista erakustea, eta, horrek memoria historikoari buruzko legeak urratu dituelakoan, Jaurlaritza salatuko dute hamalau elkarte memorialistak.