'Dark romance' literatura: irakurleen plazer errudunak

'Dark romance' literatura generoak emakumeak ditu idazle, protagonista eta irakurle nagusi. Milioika jarraitzaile ditu munduan, baina euskal literaturara ez da iritsi olatua. Erein aurten da kaleratzekoa lehen nobela erromantikoa.

Literatura erromantikoaren barruan kokatzen da dark romance-a, baina maitasuna ez du begirada arrosaz eta goxoaz erakusten. Eleberriek maitasun harreman sutsuak eta toxikoak arakatzen dituzte, eta ez dituzte eszena erotikoak edo bortitzak saihesten. Harreman heterosexualak dira ohikoenak, eta idazle, protagonista eta irakurle gehienak emakumeak dira. Fenomenoak beste berezitasun bat du: sarritan sare sozialetan abiatutako liburuak dira, eta plataforma horietan milioika kideko komunitateak sortzen dituzte. 

Baina zerk eragiten du erakarpen hori? Hamaika erantzun ditu galderak. Josune Muñoz Skolastika Literatura Zerbitzuak erakundearen sortzailea da, eta urteak daramatza egungo bestsellercloseArrakasta handia lortzen duen lan artistikoa. erromantikoen eragina eta jatorria ikertzen. Muñozen hitzetan, emakumeek literaturarekin duten harremana «estua, sakona, oparoa eta fidela» da, liburuak andreen lagun onak izan baitira mendeetan zehar. Genero erromantikoek, gainera, andreak protagonista bihurtzen dituztela azaldu du: «Kulturan, oso zaila da emakumeok subjektu izatea; baina literaturan gu subjektu eta pertsona gara, gu gara idazleak». 

Uxue Razkin Erein argitaletxeko editorearen esanetan, dark romance liburuen helburua adiktiboakcloseKontsumitzeko gogoa edo beharra sortzen duena. eta erritmo azkarrekoak izatea da. Beraz, literatura estiloari dagokionez, «merkatuaren nahia» betetzen dute.

Eragiten duten zirrara azaltzeko gakoa, ordea, beste bat dela uste du Razkinek. Egungo gizartean emakumeen kontrako indarkeria sexuala «itzela» denez, esperimentazioa «seguruagoa» da liburuetan. «Emakume batek bondagecloseSexu praktika bat da, zeinetan, parte hartzaileen adostasunez, parte hartzaile bat edo batzuk lotzen diren, soka, zapi edo beste zerbaitekin, plazera handitzeko helburuz.-an interesa badu, liburuen bitartez jakin dezake horri buruz. Jakin-mina asetzeko aukerak arriskutsuak dira benetako bizitzan». 

Genero horretan, hain zuzen ere, ohikoak dira BDSM praktikak (bondage-a; diziplina eta dominazioa; sumisioa eta sadismoa; masokismoacloseBeste pertsona batek umiliatuta edo gaizki tratatuta, plazera lortzea ahalbidetzen duen praktika sexuala.). Horren adibide nagusia da Erika Mitchell (E. L. James) idazlearen Fifty Shades of Grey liburu bilduma ezaguna.

XXI. mendetik hona

Euskal Herriko liburutegietara ere ailegatu zen Jamesen sagaren arrakasta. Liburuzainek «kezkatuta» jo zuten Muñozen atea. Fenomenoak izan zezakeen eraginaren beldur zirenez, hitzaldi bat antolatzeko eskatu zioten. «Begirada feminista oinarri hartuta liburuak aztertu eta desmuntatzea nahi zuten», azaldu du.  

Eleberrien ikerketaren hariari tiraka iritsi zen XIX. mendera. Garai hartan literatura liburuak ziren emakumeak sozializatzeko tresna nagusia, baita heziketa «sentimentala, ekonomikoa, morala eta sexuala» bideratzeko modua ere. Muñozen hitzetan, autonomiaz eta askatasun ekonomikoaz gabetuta, ezkontza zen bizitza duina bermatzeko modu bakarra. Nobela sentimentaletako protagonistak ezkondu egiten ziren; maitasunaren alde «argia» eta «zoriontasuna» adierazten ziren eleberriotan, Muñozen arabera. Erromantiko deitutakoetan, ordea, neska gazteek baiezkoa ematen zieten ganorazko bizitza ez zuten eta alferrak, bortitzak edo emakumezaleak ziren gizonei. Kontakizun horietan amaiera zoritxarrekoa zen. 

XIX. mendean literatura gotikoa ere bazegoela gogorarazi du Muñozek. Genero horren barruan sartzen ziren emakumeen kontrako indarkeria, intzestuacloseOdol bidezko ahaidetasuna duten pertsonen arteko sexu harremana.  eta sexu abusuak kontatzen zituzten istorioak, besteak beste.

Skolastikaren fundatzailearen aburuz, hiru genero horietan oinarritzen da dark romance-a. Gaur egunera, ordea, hiru generoak «nahastuta, idealizatuta eta desitxuratuta» ailegatu direla salatu du, erromantikoa izeneko genero bakar batean txertatuta. «XIX. mendean argi zegoen hautagai txarra zein zen. Egungo liburu erromantikoetan, gizonezkoa gaizkilea da printzipioz, ez da hautagai zuzena, baina hura aldarazteko gaitasuna du emakume on, leial eta zintzo baten amodioak. Hori gezur hutsa da». Dena den, protagonistaren izaera iruditzen zaio gauzarik kezkagarriena: emakume gazte eta birjinak izateaz gain, gizonak egiten duen oro pairatzen dute. 

Fenomeno horren uhina, baina, ez da heldu euskal literaturara. Euskaldunek gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez irakurtzen dituzte dark romance liburuak. Irakurle horietako bat da Janire Atxurra. Eduki sortzailea da, eta liburuen inguruko iruzkinak egiten hasi zen Tiktoken. Gero irratira egin zuen saltoa, eta orain Euskadi Irratiko Amarauna saioan aritzen da. Aitortu du euskaraz asko irakurtzen duen arren, «guztiz deskonektatzeko» erdaraz dauden liburu horietara jotzen duela: «Gazteleraz mamarracheoKalitate eskaseko idazlanak.liburuak daude, erraz irakurtzekoak; eta euskaraz, berriz, nobela gehienek mezu sakon bat dute edo kritika soziala egiten dute. Euskaraz dark romance generoko liburuak idatzi beharko lirateke, eta kito». 

Baina dark romance-a ez da euskal literaturan dagoen «hutsune» bakarra, Razkinen arabera; orokorrean, ez baitago euskaraz idatzitako amodio libururik. Azaldu duenez, eleberri erromantikoak edo entretenitzeko liburuak «mespretxatu eta gutxietsi» egiten dira. Ereineko editoreak, ordea, argi du beharrezkoa dela euskal literatura askotarikoa izatea.

Literatura erromantikoaren gabeziari dagokionez, euskal liburugintza mundu osoko salbuespena dela dio Muñozek. Salatu du Euskal Herriko literatura sistema «misoginoacloseEmakumeak gorrotatu eta mespretxatzen dituena. eta matxista» izan dela: «Liburu erromantikoak emakumeek eginak, emakumeei buruz eta emakumeentzat izaten dira gehienetan, eta andreak garen idazleok badakigu: literatura mota hori idatziz gero, akabo gure ospea eta izen ona!». 

Badirudi, ordea, argitaletxeak aurrerapausoak ematen ari direla. Ereinek aurten kaleratuko du bere lehen nobela erromantikoa, Razkinek iragarri duenez.

Jatorrizko artikuluak