Euskara
Amona Enkarna
Iñaki Iurrebaso Biteri soziolinguista euskaltzaletasunean transmisioak duen garrantziaz mintzatu da iritzi artikulu honetan. Haurtzarotik bidaia bat egiten du, amona gogoratuz.
Nafarroako ikastolen ustez, euskararen kontrako erasoa da itunpeko gelak gutxitzea
Nafarroako Gobernuak eskola publikoei eutsiko die, baina itunpekoak gutxituko ditu. Gimeno kontseilariak esan du demografiaren beheranzkoa dela-eta hartu duela erabakia, baina ikastolek arbitrariotasunez jokatzea leporatu diote.
Sei urte gehiago ereserki nazionalik gabe
'Gernikako Arbola' ereserki nazionala izatea aldarrikatu dute kultur munduko hainbat pertsonak, iritzi artikulu baten bidez. Euskal Herriak elementu unitarioak behar dituela uste dute.
Begoña Pedrosa, eraldaketa betean den gizarte baten hezkuntza beharrez gogoetan
Hezkuntzak modu berriak bilatu behar ditu gauzak egiteko, gizartearen errealitatea aldatzen ari delako. Hori uste du Begoña Pedrosa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. 2-3 urtekoen geletan matrikulatu diren atzerriko jatorriko ikasleen portzentajea ia %25era iritsi dela gogoratu du baieztapen hori egiteko.
Zazpi gaztek irakurritako mezu ozen batekin amaitu da Korrika: «Euskara gara eta hemen gaude»
Bilbon amaitu da 24. Korrika, emozioz betea. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako zazpi gaztek idatzitako mezua zeraman lekukoak. Udaletxearen aurreko plazan irakurri dute mezua.
Irratian euskara hutsez egun eta gau oso batez aritu zireneko lehen aldi gogoangarri hura
Loiolako eta Donostiako Herri Irratietan 24 orduz euskaraz aritu ziren lehen aldiz 1976ko martxoaren 27an. Eguna amaitzeko, jaialdi bat egin zuten Belodromoan.
«Oraintxe bertan gehien gustatzen zaigun rapa apur bat ilunera jotzen duena da»
Mateo Zikuta rap kantaria da. 'Mur mur' podcastean elkarrizketatu dute, bere estreinako diskoaren harira. Egungo gizartearen kritika zorrotza egiten du, errima biziekin.
Korrika: 11 egun eta gau, 2.175 kilometro eta euskararen aldeko lekukoa eskuz esku
Aurki abiatuko da Korrika. Atharratzen hasiko da, martxoaren 19an, eta Bilbon amaituko, hilaren 29an. Hona hemen euskararen aldeko lasterketaren gakoak, galderen eta erantzunen bidez emanak.
Irakurketa
Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak astero idazten du BERRIAn. Azken iritzi artikuluan irakurketaz aritu da; irakurtzeko zailtasunez eta irakurritakoa ulertzeko gaitasunez.