Genero diskriminazioa
«Sorgin ehizaren biktimen %90 emakumeak ziren, bakarrik zeuden emakumeak»
Irati Zurbano historialaria eta irakaslea da, eta betidanik eman dio atentzioa sorginen munduak. Jakin-mina pizten dioten arloetako bat da, eta sorginak artean nola irudikatu dituzten ikertzen ari da orain.
Hondarribiko alardean sartzen saiatu ziren lehen emakumeak omendu ditu Jaizkibelek
Aurten 30 urte bete dira 26 emakume soto batetik ezustean atera eta alardean parte hartzen saiatu zirenetik. Indarrez bota zituzten. Jaizkibel konpainiak omenaldia egin die.
«Emakumeok goraka egiten ari gara aizkoran, baina behar adinako ikusgaitasunik gabe jarraitzen dugu»
Oihana Fernandez de Barrena Euskal Herriko aizkolari txapeldun berria da. Ametsa egia bihurtu du, baina tentsioa hobeto kontrolatzen ikasi behar du: "Oso erraz ateratzen naiz neure onetik".
Sanferminetako talde bortxaketatik hamar urte: mugarri baten kontakizuna
2016ko uztailaren 7ko erasoak agerian utzi zituen indarkeria matxistaren alderdi sozial, instituzional eta kulturalak. Bortxaketa hark sekula ikusi gabeko erreakzioa eragin zuen gizartean.
«Hainbat inkestaren bitartez ikusi dugu psikofarmakoen kontsumoa igotzen ari dela nerabeen artean»
Xabi Martinez-Mendiak antsiolitikoen kontsumoa ikertu du nerabeen artean, eta ondorioztatu du mutil baino neska gehiagok hartzen dituztela.
«Emazteak behartuak gara depilatzera, eta, ez badugu hala egiten, epaituak gara»
Lucie Francini argazkilariak emakumeen ileak agerian uzten dituzten irudiak egin ditu, haien gorputzaren gaineko kontrola salatzeko. Baionako galeria batean paratu dituzte argazkiak.
«Hilekoa ezkutatu egiten da, existitu beharko ez balu eta debekatu egin beharko balitz bezala»
Maria Reimondez idazle galiziarrak hilekoaren inguruko liburu bat idatzi du: Bárbaras. Haren hitzetan, hilekoa, gorputzaren prozesu bat ez ezik, prozesu sozial bat ere bada.
«Gure letretan ikusgaitasuna hartu dute literatur kanonetik at egon diren emakumeek»
Berria FM Podcastean literatur kanona hartu dute hizpide. Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du esklusibotasuna, baina aldatzen ari da hori: emakumeek, arrazializatuek eta genero disidentziek bere lekua hartu dute.
«Bertsolaritzan begirada feminista hurrengo belaunaldiek ekarri dute»
Amaia Agirre, Haizea Arana eta Ainhoa Larretxeak arauak apurtu, eszenatoki berriak iradoki eta lehiatik haragoko bertsolaritza proposatzen dute. Señora sariketako lekukoa hartu dute.