Eolikoak hartzeko gaitasuna handitu dute

Behin-behinean onartu duten plan batean, eolikoak hartzeko ahalmena handitu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 86.000 hektareatan. Halaber, atea zabalik utzi diote lurra bestela sailkatzeari ingurumen kalteberatasunari dagokionez.
Imanol Pradales buru duen Eusko Jaurlaritzak urtebete egingo du laster, eta oraindik ez du onartu energia berriztagarriak ekoizteko azpiegiturak non eraiki ahal izango diren arautuko duen energia berriztagarrien lurralde plan sektoriala (LPS). Duela bi urte baino gehiago onartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak LPSaren lehen zirriborroa, baina azkenean ezin izan zuen Iñigo Urkullu lehendakari ohiaren gobernuak onartu, bidea luzatu egin baitzitzaion planari, besteak beste 4.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dizkiotelako hainbat herritarrek eta ingurumen eragilek. Bada, behin-behinean onartu duten planean, instalazio eolikoak closeHaizearen bidez energia lortzeahartzeko gaitasuna handitu dute 86.000 hektareatan baino gehiagotan, alegazio zaparrada jaso zuen hasierako bertsioarekin alderatuta. Hau da, LPSaren eraginpeko eremuen laurdenetan azpiegitura eolikoak hartzeko gaitasun handiagoa dute orain; zehazki, eremuen %24,7tan. Gutxiago izan dira, berriz, hasierako planean ezarritako gaitasuna apaldu dutenak: eremu guztien %9,48.
Beheko mapan ikusten denez, batez ere Araban handitu dute eremuen ahalmena, eta, aldiz, Gipuzkoan apaldu. Parke eolikoak hartzeko ahalmena handitu dutenen artean bada alde kualitatiborik, ordea: eremuen %40ri gaitasun oso txikia edo txikia onartu zaie; erdiei baino gehiagori (%54,2), tarteko gaitasuna, eta %5i, gaitasun handia. Bada, mapan ikus daiteke gaitasun handiko eremu bilakatu diren horietako asko Bizkaiko kostaldean daudela; Uribe Kosta eskualdean, hain zuzen. Badira multzo bereko beste eremu batzuk Arabako Errioxan ere.
Espero da Jaurlaritzak urtea amaitu aurretik onartzea plan sektoriala. Iazko abenduan onartu zuen behin-behinekoa, alegazioak aztertu ondoren eta, hainbat ingurumen eragilek salatu dutenez, horiei entzungor egin eta gero. Planari azken onarpena emateko, aurretik, Jaurlaritzak aintzat hartu beharko du Lurralde Plangintzarako EAEko Batzordeak LPSari buruz egitekoa duen txostena.
Prozesu luze horretan, aldaketak izan dira planean. Berriztagarrien lurralde plan sektorialak gizartearen sektore batzuetan piztu duen haserrearen jakitun, eta planak gabeziak dituela iritzita, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikerlarik Gorbeialdeko Herri Unibertsitatea sortu zuten. Martxoan, diziplinarteko ikerketa bat egin ostean, planaren gabeziak eta arriskuak zerrendatu zituzten. Ana Saenz de Olazagoitia EHUko Geografia irakaslea da, eta ikerketa horren aurkezpenean azaldu zuen zer arazo sortu diren berriztagarrien LPSak egin duen lurraldearen banaketarekin; arazo horien artean dira 2023ko zirriborrotik onartzear diren bertsio gaurkotura egon diren aldaketak.
Haize errotak edo eguzki panelak jarri ahal izateko lurrak duen «ingurumen kalteberatasuna» aztertzen da, besteak beste.
Lurraldeko zenbait eremuk gaitasun jakin bat izango dute energia berriztagarriak ekoizteko azpiegiturak hartzeko. Plan sektorialak bi aldagai hartzen ditu kontuan lur eremu bakoitzaren ahalmena ezartzeko orduan. Batetik, kontuan hartzen dute baliabide naturalak —haizea eta eguzkia— dituen edo ez —haizeari dagokionez, 100 metro segundoko edo urtean 2.900 ordu funtzionamendu, eta, eguzkiari dagokionez, %15eko pendiza closeAldapabaino gutxiago eta hegoalderanzko orientazioa izatea—, eta, bestetik, haize errotak edo eguzki panelak jarri ahal izateko lurrak duen «ingurumen kalteberatasunacloseKaltea izateko arriskua izatearen ezaugarria» ezartzen da. Horien arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako azalera osoari ahalmen jakin bat ezartzen zaio —handia, ertaina, txikia edo oso txikia—, lur urbanizagarria eta esklusio eremuak kontuan hartu gabe —Urdaibai, esaterako—.
Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak martxoan egin zuen aurkezpenean, Saenz de Olazagoitiak azaldu zuen lur eremu handi batean haize errotetarako ahalmena aldatu egin dela hasierako bertsiotik. Eta, gehienetan, ahalmen hori handitu egin dutela, haize errotak instalatu ahal izateko. Zehazki, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 86.542 hektareatan hobetu dute maila, eta soilik 33.793 hektareatan gutxitu dute ahalmena. Gainera, deigarria da Gipuzkoako erdialdean eta Bizkaiko mendebaldean apaldu dutela gehienbat berriztagarrietarako ahalmena, baina Araban, berriz, ia ez dute inon apaldu zentral eolikoak hartzeko gaitasuna. Plaka fotovoltaikoen kasuan, ikertzaileak nabarmendu du ia ez dela aldatu ere egin.
Muga aldakorrak
Saenz de Olazagoitiak ez du garbi zergatik dagoen horrenbesteko aldea plan sektorialen artean. Izan ere, aldaketak ez dira txikiak: 86.542 hektarea Bizkaiko azaleraren heren bat baino gehiago da. Gutxi gorabehera, Busturialdea-Urdaibai, Durangaldea eta Bilbo Handia eskualdeen azaleraren baturaren pareko. EHUko adituak uste du energia berriztagarrien plan sektorialean kontu asko «abstraktuegiak» direla, baita «aldakorrak» ere, bi urtean asko aldatu baita egoera. Izan ere, azaldu moduan, bi aldagairen arabera ezartzen da ahalmenaren norainokoa: baliabide naturalik dagoen ala ez, eta ingurumen kalteberatasunaren arabera. Eta aldagai horiek moldatuz gero, gaitasuna hobetu daiteke, nahiz eta, Saenz de Olazagoitiak dioen bezala, ingurumen kalteberatasunak «argazki finko» bat izan beharko zukeen.
86.542 hektareatan handitu dute plan sektoriala: Bizkaiaren herena adinakoa da eremu hori.
LPSak, baina, bi aldagai horiek are gehiago aldatzeko mekanismoak ditu. Hala dio 2024ko abenduko behin-behineko planak: «Hala ere, gaitasun ertaineko eremuak gaitasun handiko eremutzat hartu ahal izango dira, baldin eta, sentikortasun ertaineko edo txikiko eremuetan egonda, justifikatuta badago eremu horietan aldeko baliabidea dagoela». Eta arrazoi berarengatik, «gaitasun txikiko eremuak gaitasun ertaineko eremutzat hartu ahal izango dira».
Ingurumen kalteberatasunari dagokionez ere, aldaketak egon daitezke. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Ekilur enpresarekin batera banatu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eremua lurraren ingurumen kalteberatasunaren arabera, eta bost mailatan egin dute sailkapena: maila txikia, ertaina, handia eta gehienezkoa. Hala ere, Saenz de Olazagoitiak azaldu bezala, azpiegitura berriztagarri bat egin nahi duen enpresa edo elkarte batek justifikatzen badu sailkapen horrek ez duela nahikoa funtsik, aldatzeko aukera dago.
Hala diote plan sektorialean: «Gerta liteke eremu jakin bati ingurumen kalteberatasunari dagokionez eman zaion kategoria bat ez etortzea benetako ezaugarriekin, halako moldez non, lurrera jaitsita, eremu jakin batean ez dagoen elementurik emandako kalteberatasun kategoria onartzeko modukorik. Halakoetan, jasota dago aukera badagoela justifikatzeko eremu jakin batek ez dituela betetzen lurralde plan sektorialean ingurumen kalteberatasunaren aldetik aitortu zaion kategoriaren barruan sartzeko aurrekontuak». Hala ere, nabarmentzen du salbuespenezko aukera dela hori, eta halako kasuetan erakunde publikoek ere txosten bat egin beharko dutela, ez soilik enpresak.