43 parke eoliko egiteko eskariak aztertzen ari dira

  • 144 hitz
  • Albistea entzun

44 parke daude orain, eta haien potentzia 1.520 megawattekoa da denera; proiektu guztiak eginez gero, oraingoa halako bi litzateke potentzia. Hamarkada batez, geldi egon da sektorea, baina, 2021etik, berpiztu egin da Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik.

Gaur egun 44 parke eoliko ari dira lanean Euskal Herrian. 1.400 errota inguru dira, lurrekoak guztiak, eta mendietan eta landa eremuetan daude. 1.520 megawatteko potentzia dute guztien artean. Baina administrazioa beste 43 parke eoliko instalatzeko eskariak tramitatzen ari da orain; 1.450 megawatt gehiago erantsiko lituzkete parke berriek, eta, beraz, Euskal Herriko indar eolikoa orain halako bi litzateke aurki, eskari berriko parke guztiak eraikiko balira.

Euskal Herriko indar eolikoa orain halako bi litzateke aurki, eskari berriko parke guztiak eraikiko balira.

Nafarroako Gobernua 27 proiektu tramitatzen ari da; Eusko Jaurlaritza, beste hamar; eta Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioan badira beste hiru, gutxienez  —50 megawattetik gorako instalazioak han tramitatzen dituzte—; Statkraft enpresak iragarritako biak gehitu behar zaizkie horiei. Baina izango dira proiektu berri gehiago, energia eolikoaren sektorea indarra hartzen ari baita 2021etik.


Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik; 2016an, zortzi errota jartzeko proiektu bat izan zen Oztibarren (Nafarroa Beherea), baina bertan behera utzi zuten.

Jatorrizko artikuluak