Alvaro Campos-Celador: «Energia berriztagarriak ez dira ondo moldatzen egungo egiturarekin»

Energia berriztagarriak —eta bereziki fotovoltaikoa— gaur egungo goi tentsioko sare zentralizatuan modu masiboan txertatzeak arazoak sor ditzake. Hala uste du Alvaro Campos-Celadorrek. EHUko Ingeniaritza Eskolan irakaslea eta ikertzailea da, Ingeniaritza Energetikoko Sailean.

Itzalaldia energia ekoizpenaren eta eskaintzaren arteko desoreka batek sortu zuela uste du irakasleak.

Zer pentsatu zenuen itzalaldia gertatu zenean?

Bilbon nengoen, eta hasieran pentsatu nuen tokiko arazoa zela; baina orokorra zela jakin nuenean, egia esan, harrituta geratu nintzen. Uste nuen bazeudela bermeak sare elektrikoan gertatutako arazo bat herrialde batera edo gehiagora ez zabaltzeko. Sare elektrikoa sareen sarea da, eta normalean, arazo bat dagoenean, zati hori isolatu egiten da, eta ez du besteetan eraginik. Nire irudipena izan zen katean hedatutako arazo bat egon zela, eta ezin izan zutela isolatu. Gauera arte ez genuen jakin 15 gigawatt closePotentzia unitatea. Mila milioi watt.desagertu zirela, eta horrek utzi zuela Iberiar penintsula osoa eta Frantziaren parte bat argindarrik gabe. Dena dela, zergatik gertatu den ez dakigu. Inoiz ez zen gertatua halakorik.

Zer iritzi duzu Espainiako Gobernuak eta Red Electrica Españolak (REE) emandako azalpenez?

Zerk eragin zuen ere ez dute argitu. Sareak une oro bermatu behar du kontsumitzen den eta ekoizten den energiaren arteko oreka izatea, eta huts egin zuten horretan. Aipatzekoa da energia berriztagarrien presentzia handiko momentu batean gertatu zela itzalaldia.

FotovoltaikocloseArgi energia zuzenean energia elektriko bihurtzen duena.en eskaintza handia zela aipatu duzu. Zergatik da hori arriskutsua?

Zentral klasiko guztiek —termikoak, hidraulikoak, nuklearrak...— ardatz baten inguruan biratzen dute, eta horrek inertzia ematen dio sistemari. Frekuentzia edo hertz closeMaiztasun unitatea, ziklo bat segundoko adierazten duena.kopurua areagotzen denean, inertziak closeMateriaren ezaugarria, gorputz batek bere higidura egoeraren aldaketei kontra egitean datzana.orekatu egiten du. Hori ez da horrela fotovoltaikoarekin. Energia mota horrek etengabe behar du sarea. Sare horretan huts bat baldin badago, energia emateko gehiegizko gaitasuna sor daiteke. Nire hipotesia da energia fotovoltaikoaren eskaintza oso handia egoteak zerikusia izango zuela huts horretan; kontrol mekanismoak motelagoak izan ziren, eta, osagai horiek guztiak batuta, itzalaldia gertatu zen.

«Nire hipotesia da energia fotovoltaikoaren eskaintza oso handia egoteak zerikusia izango zuela itzalaldiko huts horretan».

Alvaro Campos-Celador (EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea)

Itzalaldia leku gehienetan ordu gutxi batzuetakoa izanik ere, izua eta anabasa zabaldu ziren gizartean. Zer hausnarketa egiten duzu?

Argindarrak gure bizitzaren arlo guztiak baldintzatzen ditu, eta haren etenak zein zaurgarri bihurtzen gaituen konturatu ginen.

Sare guztien interkonexioa konponbide moduan aurkezten dute, baina itzalaldiak erakutsi du akats batek kinka larrian jar dezakeela herrialde eta kontinente oso baten hornikuntza. 

Hala da. Energia berriztagarriak deskarbonizaziorako closeKarbono dioxidoa erabiltzen uzteko.gure aliatuak dira, baina funtzionamendu desberdina dute energia fosilen aldean. Hori ez badugu kontuan hartzen, eta energia berriztagarriak sustatzen ari bagara, baina sareen antolakuntza zaharrarekin, arazo bat daukagu. Gaur egungo sarea handia da, dena lotuta dago, eta berriztagarriak ez dira ondo moldatzen egungo egiturarekin.

Tokiko sare autonomoek modua emango lukete halako gertakari orokorrik ez izateko?

Bai. Deszentralizazioa da, nire ustez, sarearen egonkortasuna bermatzeko bidea. Sare zentral horretatik deskonektatu daitezkeen eta autonomia duten behe tentsioko sareak izatea. Energia berriztagarriak sustatzearekin batera, haien funtzionamenduari egokitzen zaion eredua bilatu beharko genuke. Eredu egokia izan zitekeen behe tentsioko sareetan ere garatzea egun sare handiek dituzten kontrol eta kudeaketa mekanismoak.

Erakunde publikoen politikak bide horretan al doaz?

Inondik inora ere ez. Politika publikoen apustua da linea handien eta transformazio gune handien alde egitea. Horren ondorioz, goitik zuzentzen den sare bat dugu. Eta sare zentralizatu batean akats bat baldin badago, bazter guztietara zabaltzen da. Interes ekonomiko handiak daude goi tentsioko sarea indartzeko. Izan ere, sare hori REErena da, eta, enpresa hori publikoa bazen ere, 1997tik eragile pribatuen esku dago, eta Ibex-35 indizean kotizatzen du. Estatuak partaidetza bat du, baina akziodun nagusien artean enpresa indartsuak daude, eta petrolioarekin lotura duten zenbait funts ere bai.

«Interes ekonomiko handiak daude goi tentsioko sarea indartzeko. Izan ere, sare hori REErena da, eta, enpresa hori publikoa bazen ere, 1997tik eragile pribatuen esku dago, eta Ibex-35 indizean kotizatzen du».

Alvaro Campos-Celador (EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea)

Tokiko komunitate energetikoak ugaritzen ari dira gure inguruan. Hori izan daiteke bide egokia?

Gaur egun pentsatuta dauden bezala, ez dute konpontzen arazoa. Komunitateek behe tentsioko sareak erabiltzen dituzte, baina halakoek ere badituzte mugak. Hego Euskal Herrian, esaterako, Iberdrolaren jabetzakoak dira, eta haren menpe gaude halakoak garatzeko. Eta, noski, Iberdrolari ez zaio komeni horretan inbertitzea, irabazi handiak energiaren sorkuntzan dituelako. Goi tentsioko lineak eta sistema zentralizatua onuragarriagoak dira Iberdrolarentzat, sistema horretan energia sortzaile handiek soilik joka baitezakete. Horretaz gain, tokiko komunitate horietan sortzen den energia goi tentsioko sareetara baldin badoa, ez dago energia burujabetzacloseBere buruaren jabe izatea.rik.

Energia berriztagarriek, beraz, aurpegi iluna ere badute.

Araban sustatzen ari diren makroproiektu fotovoltaikoen eredua da adibide garbi bat. Solaria enpresak mahai gainean jarri du Araban ia 30 proiektu fotovoltaiko egitea, lurralde osoan planta mordoxka instalatzeko, eta ehun kilometroko linea elektriko baten bidez Bilboko portuarekin lotzea. Hori denbora bonba bat da. Energia berriztagarriak sare zentralizatuan eskala handian sartu ahala, handiagoa izango da itzalaldia berriz gertatzeko arriskua.

«Aramaiok [Araba] eta Tolosak [Gipuzkoa], adibidez, udal sare propioak dituzte; horiek dira jarraitu beharreko bideak».

Alvaro Campos-Celador (EHUko Ingeniaritza Eskolako irakaslea)

Nola lor daiteke, orduan, energia burujabetza?

Energia berriztagarrien trantsizioak bide ematen digu sistema energetikoa birpentsatzeko, baina, interes ekonomikoak direla eta, eskaintzen diguten energia trantsizioaren joko arauak erabakita daude. Hori oker larria da. Subiranotasuna lortzeak izan behar du erronka, eta sare nagusitik autonomia izatea da modu bakarra. Hori ez da egun batetik bestera lortuko, noski. Muga teknikoak egon badaude, baina benetan aldatu beharrekoak politika publikoak dira, beste eredu bat eraiki behar dugu, behintzat. Aramaiok [Araba] eta Tolosak [Gipuzkoa], adibidez, udal sare propioak dituzte; horiek dira jarraitu beharreko bideak.