Espainia desegiten ari zen garaia

  • Albistea entzun

Duela ehun urte, Espainiako armadak estatu kolpea eman zuen eta diktadura ezarri zuen, Primo de Riveraren gidaritzapean, Espainia «hondamendira» zihoala iritzita.

Besteak beste, «separatismoaren mehatxuari» aurre egin nahi izan zioten, eta euskara galarazi zuten alor ofizialetan.

Kataluniako kapitain jenerala zen Primo de Rivera, 1923ko irailaren 13an estatu kolpeacloseMatxinatu talde bat estatu baten aginteaz indarrez jabetzea.
jo zuenean. Gerra egoera ezarri zuen, eta soldaduak bidali zituen Bartzelonako gune estrategikocloseHelburu bat lortzeko garrantzi berezia duena.
ak kontrolatzera. Hurrengo egunean, Espainiako gobernuburu Manuel Garcia Prietok eskatu zion Alfontso XII.a erregeari Primo de Rivera eta gainerako militar matxinocloseAginpidea duenaren aurka altxatu dena.
ak kargugabetzeko eta Gorteen bilkura egiteko, baina, erregeak kolpea babestu, eta boterea militarren esku utzi zuen.

Konstituzioa bertan behera utzi zuten, Gorteak eta diputazioak desegin zituzten, eta irailaren 18an «separatismoaren» kontrako dekretu bat onartu zuten, gaztelania ez beste hizkuntza guztiak jarduera ofizialetatik egozten zituena eta Espainiaren menpeko nazioen ikurrak debekatzen zituena.

Aitor Pescador Medrano historialariak (Bilbo, 1970) hainbat liburu eta ikerketa argitaratu ditu. Hark dioenez, «Espainia desegitearen kontra altxatzea» izan zen militarrek emandako argudioa kolpea justifikatzeko. Aldi berean, krisi ugarik zeharkatzen zuten Espainia 1923an. Ekonomikoa zen horietako bat: «I. Mundu Gerran Espainia neutrala izan zen, eta, horri esker, zenbait enpresarik irabazi handiak lortu zituzten, baina horiek ez ziren langileengana iritsi. Alderantziz: Espainiak oinarrizko produktuak saldu zizkien gerran zeuden herrialdeei, eta horrek ekarri zuen barnean produktu horien eskasia eta prezioen igoera». Ondorioz, tentsio sozialak gora egin zuen eta, adibidez, Katalunian ugaldu ziren errepresioa eta anarkisten eta indar paramilitarcloseArmada baten antzeko antolamendua eta ezaugarriak dituena.
ren arteko liskar bortitzak.

Gerra odoltsua Afrikako iparraldean

Afrikako iparraldean Espainia 1909tik ari zen kolonialismoaren kontra altxatutako Rifeko herritarren matxinada zapaldu nahian. Gerra luze eta odoltsua izan zen, Hego Euskal Herrian ere eragin handia izan zuena: 1876an foruak galdu zirenetik, soldadutza egiteko adinean zeuden euskal mutilak behartuta zeuden gerrara joatera Espainiako armadan. Zenbait iturriren arabera, 2.000 gazte euskaldun inguru hil ziren gatazka hartan.

1876an foruak galdu zirenetik, soldadutza egiteko adinean zeuden euskal mutilak behartuta zeuden Rifeko gerrara joatera Espainiako armadan.

Gerraren pasarterik latzenetako bat Annualgo gudua izan zen: gaizki antolaturiko operazio batean Espainiako armadako 10.000 soldadu hil ziren 1921eko udan. Oposizioaren presioak behartuta, ikerketa bat abiarazi zuten Espainian, gertatutakoa argitzeko: «Txostena 1922ko abenduan iritsi zen Gorteetara, eta, horren arabera, goi mailako militarren eta erregearen erantzukizuna oso handia izan zen. Estatu kolpearen beste arrazoietako bat izan zen ikerketaren ondorioak oharkabean pasa zitezela ahalegintzea».

Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako abertzaleen agiria

Militarren ustez, Espainia hondamendira eramaten ari ziren faktoreen artean, haren menpeko nazioen abertzaletasunaren gorakada ez zen muntacloseGarrantzi.
txikienekoa, eta hala aitortu zuen Primo de Riverak, kolpea jotzeko adierazpenean, «propaganda separatista lotsagabea» aipatu baitzuen arrazoi gisa. Eta hor garrantzi handia hartu zuen Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako indar abertzaleek Diadaren karietara plazaratutako agiriak, Aliantza Hirukoitza izenez ezagutzen denak. «Abertzaleen arteko aliantzaren adierazpena ez zen estatu kolpearen eragilea, lehenagotik beste faktore batzuk ere bazeudelako, baina prozesua azkartu zuen», azaldu du Xose Estevez historialariak (Quiroga, Galizia, 1943) eta EHUko zein Deustuko Unibertsitateko irakaslea izanak.

Agiria oso erradikala da: zuzenean independentzia aldarrikatzen zuen, autonomiatik edo federalismotik pasatu gabe. Gainera, bazuen militar espainiarrak bereziki aztoratu closeAsaldatu.
zituen esaldi bat: «Adierazten dugu gure asmoa dela ahotsak elkartzea justiziaren aldarrian, eskuak lotzea propagandan, indarrak batzea borrokan eta, beharrezkoa balitz, odolak nahastea sakrifizioan».

«Abertzaleen arteko aliantzaren adierazpena ez zen estatu kolpearen eragilea (...), baina prozesua azkartu zuen»

Xose Estevez (historialaria eta EHUko zein Deustuko Unibertsitateko irakasle izana)

Euskara debekatuta

Militarrek boterea eskuratu eta berehala hasi ziren horren ondorioak agertzen. Pescadorrek dioenez, errepresioa «oso azkar eta eraginkorra» izan zen. Zenbait alderdi eta sindikatutako buruzagiak atxilotu zituzten, eta beste batzuek erbesteratucloseAtzerriratu.
behar izan zuten. Hori izan zen, esaterako, Aberri taldeko Eli Gallastegiren kasua. Prentsan zentsura ezarri zen; agerkari batzuk desagerrarazi zituzten zuzenean, adibidez Aberri astekaria, eta Comunion taldeak argitaratzen zuen Euzkadi agerkariari dagokionez, jarraitu zuten hura ateratzen, baina testuak zentsuratuta eta euskaraz artikulurik argitaratzeko debekuarekin.

Agerkari batzuk desagerrarazi zituzten, adibidez Aberri astekaria. Euzkadi agerkaria testuak zentsuratuta eta euskaraz artikulurik argitaratzeko debekua zuela atera zen.

Baina, oro har, estatu kolpea odolik isuri gabe gauzatu zen. «Joera izaten da Primo de Riveraren errepresioa frankismoarenarekin alderatzeko eta, ondorioz, hura hain bortitza ez zela izan ondorioztatzeko», azaldu du Pescadorrek. Baina kontuan hartu behar da Primo de Riverak ezarri nahi zuen erregimenaren ezaugarriak eta hamarkada bat geroago altxamendua egin zuten militarren jiteacloseIzaera.
oso desberdinak zirela: «Primo de Riveraren asmoa zen galbidean zeuden espainiarrak berreskuratzea, Espainia handi eta indartsua sortzeko. Horregatik, bere errepresioa ez zen hain bortitza, herritarrak bere proiektura erakarri nahi zituelako. Francok, aldiz, etsaia fisikoki suntsitu nahi zuen».

«Primo de Riveraren errepresioa ez zen hain bortitza, herritarrak bere proiektura erakarri nahi zituelako. Francok, aldiz, etsaia fisikoki suntsitu nahi zuen».

Aitor Pescador (historialaria)

Italiako faxismoa eredu

Hilabete batzuk lehenago, 1922ko urrian, Benito Mussolinik boterea eskuratu zuen Italian. Primo de Riverak Mussolini miresten zuen, eta eredutzat hartu zuen Espainian ezarri nahi zuen erregimenerako: «Mussolinik alderdi bat sortu zuen, horren bidez alkandora beltzen mugimendua antolatu zuen sozialisten, komunisten eta anarkisten kontra jotzeko, estatuaren gainean estatu egitura batzuk eraiki zituen eta, azkenean, estatua bereganatu zuen. Primo de Riverak eskema horri jarraitu nahi zion, baina etxea teilatutik hasita: lehenbizi estatu kolpea eman zuen, eta gero Mussolinik sortutako egiturak sortu behar izan zituen».

Somaten izeneko milizicloseArmada baten ordezko edo osagarri gisa ari den taldea, soldadu ez direnek osatua.
ek ere badute antzekotasunik Mussolinik Italian antolatutakoekin. Pescadorrek ongi aztertu du gai hori Nafarroan: «Somaten indar paramilitarrak dira, armez hornituriko zibilak, nork bere herrian ordena zaintzeko eginkizuna dutenak. Guardia Zibilarekin eta militarrekin elkarlanean aritzen ziren, herritarrak salatuz eta atxilotuz. Ez zuten bakarrik ezkertiarren kontra egiten: homosexualak edo ohitura txarreko emakumetzat jotzen zituztenak ere salatzen zituzten. Ordena moralaren zaindariak ere baziren».

Primo de Riveraren diktaduraren praxicloseOndorio bat lortzera zuzentzen den jarduera.
ak eta oinarri ideologikoek bazituzten faxismoaren ezaugarri ugari: autoritarismoa, demokrazia liberalaren eta alderdien sistemaren arbuioa, nazionalismoa eta abar. Hala ere, zenbait historialarik arazoak dituzte hura faxismoarekin homologatzekocloseZerbait arau edo ezaugarri jakin batzuetara egokitzen dela ofizialki onartzeko.
, eta «erregimen paternalista» bezala definitzen dute diktadura. Pescador ez dago ados ikuspegi horrekin: «Primo de Riverak Mussoliniren ereduari jarraitu zion, argi eta garbi. Ez zuen errepresio bortitzik erabili, haren kontrako erresistentzia bortitzik ez zuelako topatu. Baina gobernu paternalista izan zela esatea errealitatea faltsutzea da. Haren eredua faxista da, baina Espainiara egokitua».

«Primo de Riverak Mussoliniren ereduari jarraitu zion, argi eta garbi. Ez zuen errepresio bortitzik erabili, haren kontrako erresistentzia bortitzik ez zuelako topatu».

Aitor Pescador (historialaria)

Primo de Riverak sistema egonkortzeko egindako ahalegin guztiek, adibidez konstituzio bat egiteko proiektuak, porrot egin zuten. Erregearen eta gainerako militarren konfiantza galduta, dimisioa eman zuen 1930eko urtarrilean, eta erbesterako bidea hartu zuen.

Jatorrizko artikuluak