Lehen Mundu Gerra, Gerla Handia, min handia

Gerra Handiak arrasto sakona utzi zuen Euskal Herrian: 6.000 hildako eta milaka zauriturekin ordaindu zen, odolez. Iparraldeko euskal herritarrak hegoaldekoengandik gehiago bereizi ziren, eta Frantziara sendo lotu.
1914ko uztailaren azken asterako abian zen gerraren makineria, propaganda tarteko. Eta egun gutxitan iritsi ziren gerra hotsak Ipar Euskal Herrira. «Behin Frantziak Alemaniari gerra deklaratzen dionean, lehentasuna nazioak hartzen du, Batasun Sakratuak», dio Eneko Bidegainek, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria liburuaren egileak. «Ezker-eskuin zatiketa apaldu egin zen; errepublikazale eta monarkikoen eta baita erlijioso eta laikoen arteko banaketak ere desegin egin ziren; denek bat egin zuten Alemaniaren kontra».
Gerra laburra izango zen ustean, milaka gizonek batu behar izan zuten armadara. 18-49 urte bitarteko gizon guztiak deitu zituzten, eta euskal herritar gehienak Baionako 49. infanteria erregimentuan —eta hari lotutako beste erregimentuetan— eta Paueko 18. erregimentuan —eta hari lotutakoetan— sartu zituzten. Hala, 1914ko abuztuaren 7an, Baionako kaleak zeharkatu zituzten geltokira zihoazen lehen ehunka soldaduek, jendetzak bide bazterretatik eta leihoetatik agurtzen zituela. Hiru egunen buruan, 25.000 bat soldadu abiatu ziren Baionatik gerrara. Pirinio Beheretik 45.000 bat joan omen ziren orotara. Euskal herritarrak, zenbat? Ez dago argi.
1914ko abuztuaren 7an, Baionako kaleak zeharkatu zituzten geltokira zihoazen lehen ehunka soldaduek, jendetzak bide bazterretatik eta leihoetatik agurtzen zituela.
Egia da, halaber, Ipar Euskal Herriak alde horretatik bazuela berezitasunik, gerra hasieratik intsumisocloseLege jakin bat betetzeari edo nahitaezko soldadutza egiteari uko egiten diona.
en arazoa agertu baitzen. Asko ziren, beste toki batzuen aldean. «Baina hori aurretik zetorren; ezin da lotu zuzenean gerrarekin», baieztatu du Bidegainek. Izan ere, egun haietan intsumiso agertu zirenetatik asko lehendik ziren halako, gehienbat Ameriketara emigratu zutelako.
Abiatu ziren soldaduak, bada, Belgikara, abenturara, gutxi iraungo zuen gerra heroikora. Haien uste onak ezerezean geldituko ziren egun gutxian. Frantziako eta Britainiar Inperioko armadek Belgikan barneratutako alemaniarren erasoa eten nahi zuten, eta Charleroi hirira heldu. Bataila abuztuaren 21ean hasi zen, eta, bi egun geroago, Gozee hiriaren defentsaren ardura zuen 49. erregimentuak sekulako artilleria erasoa jasan zuen. «Euskal herritar asko hil zen hartan», dio Bidegainek, eta hala erakusten dute erregimentuen hildakoen zerrendek. Biharamunean argia zen aliatuen porrota, eta erretira sarraskia izan zen; «abuztu eta irail horretan izan ziren hildako gehienak gerra osoan».
Gozee hiriaren defentsaren ardura zuen 49. erregimentuak sekulako artilleria erasoa jasan zuen. Euskal herritar asko hil zen bertan.