Gau Beltzaren loraldia

  • 253 hitz
00:00 /

Gau Beltzak indar handia hartu du azken urteotan Euskal Herrian, kasik ahanzturatik berreskuratua izan ostean. Askotan Halloween-ekin nahasten bada ere, ezberdintasun handiak daude bi jaien artean, nahiz egun berean ospatu.

Kalabaza bat hustu, begien eta sudurraren zuloak ireki, kandela piztu bat barruan jarri eta bide ertz batean utzi. Hori egitea ez zen ezohiko kontua garai batean Euskal Herrian, eta hala jasota dago adineko batzuen testigantzetan. Gau Beltzaren eta Arimen Gauaren errituakcloseErlijio kutsuko ohitura . garai batean Euskal Herrian bizi-bizirik egon zirela erakusten dute zantzu horiek. Gero, hainbat urtez, isildu edo ezkutatu egin ziren erritu horiek nolabait, eta azken urteotan berriro piztu dira, Ameriketako Estatu Batuetako Halloween jaiaren bultzadaz edo harekin nahasian. Ez dira guztiz gauza bera, baina. Hala argitu du Josu Ozaita Azpiroz antropologo eta Itzalitako kalabazen berpiztea liburuaren egileak.

Ozaita Azpirozek Iker Tubia kazetariaren galderei erantzun die Berria berriketan podcastaren saio honetan, eta festaren atzean dauden hainbat kontu interesgarri agerian utzi: besteak beste, ez hain aspaldi azaroaren lehenaren bueltan heriotzari buruz gogoetatzeko errituak edo festak egiten zirelako froga ugari daudela gurean ere. Halloween, berez, Ingalaterran eta Irlandan ospatzen zen Samhain festaren aldaera bat da. Alegia, Europatik heldu zen Ameriketara. Gero hasi zen zabaltzen, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) festa nazional izendatu ostean, eta, bereziki, globalizazioarenKapitalismoak merkatuak zabaltzeko beharra duela-eta abiarazitako prozesu ekonomiko, politiko eta kulturala, munduko herrialdeen arteko integrazioa eta harremanak handitu dituena. ondorioz hedatu da munduko bazter askotara.

Ozaita Azpirozek argitu du Euskal Herriko Arimen Gaua eta Halloween ez direla gauza bera. Besteak beste, bat hemengoa delako, eta bestea, aldiz, kanpokoa. Jantziak, mozorroa eta iruditeria ere ezberdinak dira. Gizarte guztiek hartu izan dituzte tarteak heriotzari buruz gogoetatzeko, eta horiek erritu bihurtu. Hortik heldu da Arimen Gaua ere, baina gaur egungo egoerara egokitzen asmatu duelakoan da Ozaita. «Gaur egun ospatzen dena ez da guztiz berreskurapen bat, berrasmatze edo berrinterpretazio bat baizik, eta ikuspegi horren bitartez asmatu du nola konektatu gaur egungo gizartearekin», azaldu du.

Ozaita Azpirozek Jaime Altuna Ramirez antropologoarekin batera idatzi du Itzalitako kalabazen berpiztea liburua, eta lana osatzeko egindako ikerketan ohartu dira garai bateko Arimen Gauaren aztarnak oraindik bizirik daudela hainbat herritako ospakizunetan. Besteak beste, Etxauri inguruan (Nafarroa) egiten den inaurri festan eta Debarrenean egiten diren gaztaina erre egunetan.

Euskal Herrian Gau Beltzak lortu duen arrakastaren erakusgarri, Taupa Mugimenduak haren inguruko informazioa biltzeko sortutako webguneak 30.000 bisita baino gehiago ditu urtean. 

Jatorrizko artikuluak