Nekazaritza
Nafarroa iparraldean, baserriz baserri, arto hazi zaharrak identifikatu ahal izan dituzte
Baztango, Bortzirietako, Basaburu Txikiko eta Malerrekako artoari buruzko lan bat egin dute Edorta A. Muruak eta Marc Badal Pijoanek. Orotara 26 arto barietate identifikatu dituzte.
Laborarien borroka Mercosurren aurka
Europako Batasasunak Mercosurrekin sinatutako merkataritza itunaren ondorioz, laborariek galzorian ikusten dute laborantza. Lehiatu ezinak kezkatzen ditu laborariak, eta horregatik ekin diote errepideak, portuak eta bestelako azpiegiturak blokeatzeari.
Joaldunak taupaka, hots bakarrez
Joseba Attard: «Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez»
Ofizioa da ardi moztaileena, eta lehiaketa ere bai. Euskal selekzioak ofizialtasuna lortu du. Joseba Attardek (Cheltenham, Ingalaterra, 1979) konbentzitu zuen Mundu Kontseilua: «Nazioen arteko kontua bada, gu ere nazio bat gara».
Saguzarrak: buruz behera, eta hankaz gora
Uste okerren eta mito faltsuen jomugan egon diren animaliak dira saguzarrak, eta galzorian daude asko. 'Euskal Herriko saguzarren gida'-n jasota daude bertako 27 espezieak, eta beste hainbat argibide.
Munduan ia 1.500 saguzar espezie daude deskribatuta.
Europako Parlamentuak onartu du ekosistemen %20 leheneratzea 2030erako
Europarlamentuak bide eman dio Natura Leheneratzeko Araudiari. Alderdi Popularrak kontrako botoa eskatu du, nekazarientzat kaltegarria izango dela argudiatuta.
Estatu bakoitzak ekosistemak leheneratzeko plan bat ondu beharko du.
Traktoreak
Europako hainbat tokitan bezala, traktoreak errepideetara atera dituzte nekazariek Euskal Herrian. Protesta egiteko arrazoi asko dituztela uste du Andoni Egaña bertsolariak.
Ainhoa Luz Ardanza: «Herriak herriarentzat egina da Gau Beltza»
Gero eta herri gehiagotan antolatzen dute Gau Beltza urriaren 31n. Euskaltzaleen Topaguneak urteak daramatza ospakizun horretarako baliabideak eskaintzen.
Webgune bat ere sortu dute: gaubeltza.eus. Bertan eskaini du prestakuntza saio bat Topaguneko kultura teknikari Ainhoa Luz Ardanzak (Ermua, Bizkaia, 1981).
Jaten dugun ura
Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko; %15 inguru, industrian; eta gainerakoa, etxeko beharretan.
Klima larrialdiaren ondorioz, hainbat ekoizle hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.