Gazteekin aldatuz doan euskara

  • 160 hitz
  • Albistea entzun

Duela 30 urte, Euskal Herriko gazte gehienak erdal elebakarrak ziren, baina, egun, gutxiengoa dira. Euskararen ezagutza unibertsalizatzen ari da apurka, baina horrek ondorio batzuk ekarri ditu: gaitasunak askotarikoak dira; erabilera ez da nahi beste handitzen ari; eta aldaketak izan dira hizkuntzari zaion atxikimenduan.

Ezagutza. EAEn, duela lau urteko neurketa soziolinguistikoan, 16-24 urte bitarteko hamar gaztetik bakarra zen erdaldun elebakarra, eta, 25-34 urte bitartekoen artean, hamarretik bi besterik ez. 

Nafarroan oraindik ez dago halako daturik, baina gazte erdaldun elebakarren kopurua txikitzen ari da duela 30 urteko egoerarekin alderatuz gero: hogei puntu egin du behera proportzioak 16-24 urte bitarteko gazteetan —%62 dira—, eta hamasei puntu 25-34koen adin tartean —%72 dira—. 

Iparraldeko datuek, kontrara, bestelako errealitate bat erakusten dute. Izan ere, 1991ko egoerarekin alderatuz gero, 2016. urtera arte emendatucloseGehitu. egin zen elebakarren proportzioa bi adin talde horietan: puntu bat 16 urtetik 24rainokoetan, eta bederatzi puntu 25etik 34rainokoetan.  

Lehen hizkuntza. EAEn, 1991n, 29 urtetik beherako gazteen %21,6k erabiltzen zuten gehienbat euskara etxean, eta duela lau urte, %32,1ek.  Baina horien %67,9k eskolatik jasotzen dute euskara.

Erabilera. Haurrak eta gazteak aintzat hartuz gero, 1989tik  2016ra egindako kale neurketek diote Euskal Herrian hiru puntu handitu dela euskararen kaleko erabilera haurren artean, eta lau gazteen artean; hiztunen kopurua, berriz, 33 eta hemeretzi puntu handitu da, hurrenez hurren.

Jatorrizko artikuluak