Goizetan

Oihana Arana |
  • 145 hitz

Oihana Arana bertsolari eta idazleak hirien inguruko hausnarketa egiten du iritzi artikulu honetan. Globalizazioaren, abiaduraren eta kapitalismoaren paradigma direla uste du, baina, hirietan ere, tarteka, irudi ederrak topatzen dira, pertsonek elkar topatzen dutenean, esaterako.

Hiriek nazkatu egiten naute. Azkarregi ohitu gara abiadura jasanezinetara. Jendeari begietara begiratu gabe bizitzera. Berdin-berdin funtzionatzen du denak Valentzian, Bordelen, Donostian edo Gasteizen. Txakurrak jendea paseatzen. Umeak asfaltoaren gainean jolasten. Sekula ordaindu ezingo ditugun orubeakcloseetxebizitzak egiteko lur sailak iragartzen dituzten etxe agentzietako eskaparateen bestaldean jendea bizi da, kalean.

Sekula ordaindu ezingo ditugun orubeak iragartzen dituzten etxe agentzietako eskaparateen bestaldean jendea bizi da, kalean.

Donostiako zentrora etorri naiz gaur, merkatura, aspaldiko partez. Loreak ikusi eta barazkiak erostera. Dena da ederragoa goizetan; hiriak ere bai. Itsasoa usaintzeko geldialditxoa ere egin dudan arren, Bretxako eskailera mekanikoetan gora nindoala ikusi dut goizeko irudirik ederrena. Aspaldi elkar ikusi gabeko lagun batzuk elkarrekin berbetan closehizketan, solaseankalearen erdian. Bi bikote ziren, 60 urtekoak edo. Supermerkatutik atera berri batzuk, paseoan besteak. Lurrean utzitako erosketa poltsan zeukan patata paketea ireki du bikote erosleko batek. Horiek dira gustatzen zaizkidan eszenak. Hiriak hiri bat ez dirudien momentuak.

Jatorrizko artikuluak

  • Goizetan Oihana Arana | BerriaIkasgela |