oihana arana

Goizetan

2025eko irailaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hiriek nazkatu egiten naute. Azkarregi ohitu gara abiadura jasanezinetara. Jendeari begietara begiratu gabe bizitzera. Berdin-berdin funtzionatzen du denak Valentzian, Bordelen, Donostian edo Gasteizen. Txakurrak jendea paseatzen. Umeak asfaltoaren gainean jolasten. Sekula ordaindu ezingo ditugun orubeak iragartzen dituzten etxe agentzietako eskaparateen bestaldean jendea bizi da, kalean.

Donostiako zentrora etorri naiz gaur, merkatura, aspaldiko partez. Loreak ikusi eta barazkiak erostera. Dena da ederragoa goizetan; hiriak ere bai. Itsasoa usaintzeko geldialditxoa ere egin dudan arren, Bretxako eskailera mekanikoetan gora nindoala ikusi dut goizeko irudirik ederrena. Aspaldi elkar ikusi gabeko lagun batzuk elkarrekin berbetan kalearen erdian. Bi bikote ziren, 60 urtekoak edo. Supermerkatutik atera berri batzuk, paseoan besteak. Lurrean utzitako erosketa poltsan zeukan patata paketea ireki du bikote erosleko batek. Horiek dira gustatzen zaizkidan eszenak. Hiriak hiri bat ez dirudien momentuak.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.