Inoiz baino kontsulta gehiago izan du adingabeei arreta emateko telefonoak

Zeuk Esan zerbitzuak 2.197 kontsulta jaso zituen iaz, aurreko urtean baino 572 gehiago. Ondoez psikologikoa eta jazarpena izan ziren kontsultetako gai nagusiak. Geroz eta jende gazteagoak erabiltzen du zerbitzua.
16 urteko neska batek harremana izan du adin bertsukocloseIa bereko.mutil batekin, eta harreman hori bukatzea erabaki du. Baina, orduan, mutilak haserre erreakzionatu du, neskaren ibilaldi eta jarduerak kontrolatzen ahalegindu da, eta hari tratu txar psikologikoak ere eman dizkio. Hori ikusita, laguntza bilatu du neskak, eta 116111 telefonora deitu.
Ez da asmatutako zerbait. Zeuk Esan zerbitzuaren 2024ko txostenak jaso du kasu hori, eta haren moduko beste asko: hiru urteko neska baten kontrako tratu txarrak salatzeko pertsona anonimo batek egindako deia, edo 13 urteko mutil batek egindakoa, triste eta baztertuta sentitzen delako, ohiko lagunekin harremanetan jartzeko arazoak dituela ikusita. Orotara, 2.197 kontsulta jaso zituen zerbitzuak iaz, aurreko urtean baino 572 gehiago.
Eusko Jaurlaritzaren Ongizateko, Erronka Demografikoko eta Gazteriako Sailak sustatutako zerbitzua da Zeuk Esan. 2010eko urrian jarri zuten abian, eta hiru teknikari closeLangile.aritu ziren. Iazko maiatzean, berriz, lau teknikari gehiago jarri zituzten, eta, geroztik, zerbitzuak 24 orduz eskaintzen du arreta, urteko egun guztietan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erabil daiteke.
«Zerbitzua telefono bidezkoa denez, ez da beharrezkoa aldez aurretik ordua eskatzea, eta publikoa, doakoa eta anonimoa da»
«Aholkularitza eskaintzen duen zerbitzu bat da Zeuk Esan», azaldu du Kepa Torrealdea teknikari arduradunak. «Telefono bidezkoa denez, ez da beharrezkoa aldez aurretik ordua eskatzea, eta publikoa, doakoa eta anonimoa da». Esan duenez, iristen zaien kontsulta bakoitzari «irtenbide egokitua» ematen ahalegintzen dira: «Askotan, deitzen duten adingabeek hitz egitea baino ez dute behar, zer duten kontatu eta horri hitzak jarri ahal izatea». Beste zenbaitetan, ordea, beharrezkoa da beste aditu batzuen parte hartzea: horrelakoetan, beste zerbitzu publiko batzuetara bideratzen dute deitzailea, eta aurrez aurreko elkarrizketa bat izatea eskaini.
Erabiltzaileak
Haur eta nerabeek dei dezakete Zeuk Esan zerbitzura, baina gurasoek, hezitzaileek, irakasleek, medikuek, begiraleek, eta, oro har, edozein helduk ere erabil dezake, adingabeekin zerikusia duen arazo baten berri izanez gero. Edonola ere, adingabeek erabiltzen dute zerbitzua gehien: iaz jasotako 2.197 kontsulta horietatik, 1.290 adingabeek egin zituzten, eta 907, berriz, helduek.
Zerbitzura deitu duten adingabeen %62k 16 edo 17 urte zituzten; %30, berriz, 12 eta 15 urte bitartekoak ziren, eta %8, 12 urte baino gutxiagokoak. Gutxi izanagatik ere, deigarria da 12 urte baino gutxiagokoen kopurua zenbat handitu den: 2023an 17 izan ziren, eta iaz, berriz, 68.
Deigarria da 12 urte baino gutxiagokoen kopurua zenbat handitu den: 2023an 17 izan ziren, eta iaz, berriz, 68.
Torrealdeak bi arrazoi eman ditu gorakada hori azaltzeko: batetik, gaur egungo gaztetxoek errazago dute telefonoa edo komunikatzeko beste gailu elektroniko batzuk erabiltzea; eta, bestetik, Jaurlaritzak hainbat kanpaina, hitzaldi eta abar egin ditu zerbitzua gaztetxoen artean ezagutarazteko, eta, horren ondorioz, adingabe gehiagok dute haren berri.
Sexuari dagokionez, Zeuk Esan zerbitzuarekin harremanetan jarri ziren adingabeetatik %59 neskak ziren, eta %40, mutilak. %1ek ez zuen bere burua banaketa binarioan sailkatu. Kontsulta gehien maiatzean eta ekainean egin zituzten.
Kezka nagusiak
Adingabeek egindako kontsulten arrazoi nagusia ondoezcloseEzinegon. psikologikoa izan zen: antsietatea, depresioa, hitz egiteko beharra, tristura eta abar. Kontsulten %30 arrazoi horien ondorioz izan ziren. %14, berriz, beste adingabe batzuek egindako jazarpenak eragin zituen: irainak jasotzea, indarkeria fisikoa pairatzea edo ingurukoek baztertzea. 145 kontsulta familia harremanen ingurukoak izan ziren: gurasoek maite ez dutela sentitzea, komunikazio falta, gurasoen banaketa prozesuak eta antzekoak. 81 kontsulta sexualitateari buruzko zalantzak eta kezkak izan ziren, eta 12 kontsultatan indarkeria matxista salatu zuten.
«Adingabeen eta nerabeen aurkako indarkeria giza eskubideen aurkako indarkeria da»
«Adingabeen eta nerabeen aurkako indarkeria giza eskubideen aurkako indarkeria da», azaldu du Eusko Jaurlaritzako Ongizateko, Erronka Demografikoko eta Gazteriako sailburu Nerea Melgosak. «Gure gizarteko talderik babesgabeenetako baten aurkako eraso zuzena da. Indarkeria mota horrek, gainera, pertsona errugabeen bizi proiektuak higatucloseHondatu., arindu eta hausten ditu». Melgosak gogorarazi du iaz Haurren Legea onartu zutela, eta haurrei «eskubideen subjektu aktibo» izatea aitortzen zaiela hartan.
Jatorrizko artikuluak
-
Inoiz baino kontsulta gehiago izan du adingabeei arreta emateko telefonoak
Gotzon Hermosilla |
|