Sexu indarkeriaren biktima diren hamar adingabetatik zortzi neskak dira

  • 627 hitz
  • Albistea entzun

Save the Children erakundeak umeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu. Prozesu judiziala luzatu egin dela ondorioztatu du; EAEn, adibidez, bi eta hiru urte bitarte irauten du.

Biktimaren profila nahiko zehatza da: neska eta 10-14 urte bitartekoa. Erasotzaileei dagokionez, %80 inguru ezagunak izan ohi dira umearentzat.

AdingabecloseAdin nagusitasunera heldu ez den pertsona.
en kontrako hamar sexu erasotatik zortzitan, erasotzailea familiako kide bat edo umearen ezagun bat izan ohi da. Hala dio Save the Children erakundeak argitaratu berri duen txosten batek: Por una justicia a la altura de la infancia (Haurrek merezi duten justizia baten alde). Dokumentua egiteko, adingabeen kontrako sexu erasoei buruzko laurehun sententzia inguru aztertu dituzte, eta lurralde jakin batzuetako datuak soilik egin dituzte publiko. Euskal Herriaren kasuan, Arabakoak, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak. Zehazki, 46 kasu.

Ikerketa aurrera eraman badute ere, datuak lortzea zaila izan dela aitortu du erakundeak. Izan ere, sexu indarkeria «haurren kontrako indarkeria motarik larrienetako bat» dela diote, baina oharkabeancloseEzkutuan.
pasatzen dela. Hala baieztatu du Catalina Perazzo Save the Childreneko eragin sozial eta politikoko buruak: «Datu horiek icebergaren punta besterik ez dira, sexu-abusu kasuen %15 bakarrik salatu ohi baitira. Uste da halakorik ez dagoela, eta gure inguruko ume bati erasotzen badiote nabarituko genukeela, baina datuek ez dute hori adierazten».

«Datu horiek icebergaren punta besterik ez dira, sexu-abusu kasuen %15 bakarrik salatu ohi baitira».

Catalina Perazzo (Save the Children)

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kasuak aztertuta, biktimaren profilacloseSoslaia.
nahiko zehatza da: neska eta 10-14 urte bitartekoa; biktimen %80 eta %63, hurrenez hurren. Erasotzaileei dagokionez, gehienak —%80 inguru— ezagunak izan ohi dira umearentzat, familiakoa izan ala ez. Eraso horiek salatzeko prozesua, berriz, biktimak berak eta haren amak aktibatu ohi dute.

Prozesu judizialaren iraupena nabarmen luzatu dela azpimarratu du erakundeak, horrek dakarren guztiarekin. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, erraterako, prozesuak bi eta hiru urte bitarte iraun zuen aztertutako kasuen ia %24an. Bide horretan, biktimak deklaratu egin behar du, hori baita ebidentziacloseNabarmena den gauza.
rik garrantzitsuenetako bat. Froga hori jasotzeko moduaz hausnartu du Perazzok: «Garrantzitsua da baliabide egokiak izatea deklarazio hori jasotzeko eta epaiketan erabili ahal izateko. Ez da bidezkoa ume batek gertatutakoa behin baino gehiagotan kontatu behar izatea, baina gaur egun ohikoa da».

«Ez da bidezkoa ume batek gertatutakoa behin baino gehiagotan kontatu behar izatea, baina gaur egun ohikoa da».

Catalina Perazzo (Save the Children)

Prozesua luzea izanda ere, elkarteak dio gehienetan erasotzailea zigortzea ebaztenErabakitzen.
dela —Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, adibidez, kasuen %90etan—, eta absoluzio gehienak froga faltagatik izan ohi direla. Hala ere, erakundeak deitoratuZerbaitek eragindako atsekabea adierazi.
du arlo juridikoan adingabeak indarkeriaz babesten dituen arau espezifikorik garatu ez izana.

Aurretiazko froga

Umeak behin bakarrik deklara dezan, aurretiazko froga delakoa eraman behar da epaiketara. Hau da, biktimaren deklarazioa aditu batzuek hartzen dute behin, prozesuaren hasieran, eta grabatu egiten da, eta, hala, adingabeak ez du behin eta berriz hitz egin behar jasandakoaz. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kasuen ia %80tan ez da froga horri buruzko aipamenik egiten. Hala ere, biktimaren deklarazioa epaiketen ia %70tan erabili zen.

Horrekin lotuta, Save the Childrenek proposatu du Barnahus eredua ezartzea: adingabe batek sexu eraso bat pairatzencloseJasaten.
duenean erantzuteko eredu bat da, arreta integralekoa; esku hartu behar duten eragile guztiak koordinatu egiten dira, eta leku berean egiten dute lan, haurra ez birbiktimizatzeko. Euskal Herrian, Gasteizen abiatuko dute lehena, urte amaieran.

Barnahus eredua
  1. Helburuak. Sexu indarkeria jasan duten adingabeei arreta integralacloseOsoa.
    ematea eta haien birbiktimizazioa eragoztea du xede.
  2. Eredua. Haur eta nerabeen aurkako bortizkeria kasuetan esku hartzen duten profesionalak gune berean biltzen ditu, eta, hala, espezializazioa eta haien arteko koordinazioa hobetzen ditu.
  3. Umeen etxea. Eremu atsegina. Umeei eta nerabeei egokitutako guneak dira; adingabeek ez dute polizia etxeetara edo epaitegietara joan behar.
  4. Arreta. Adingabeei eta haien senideei laguntza psikologikoa emango zaie hasieratik; familia guztietara hedatuko da hori, orain arte babesgabetasun inguruetatik iritsitakoei soilik eman izan baitzaie. Gainera, Barnahusen jasoko da haurraren testigantza, gerora aurretiazko froga osatuko duena.
  5. Bi lantalde. Save the Childrenek instituzioei eginiko proposamenaren arabera, bi lantalde izango lituzke etxeak. Lehena beti bertan egongo litzateke; koordinatzaile batek, gizarte langile batek eta psikologo batek osatuko lukete, eta adingabeen harreraz, aholkularitzaz eta arretaz arduratuko lirateke. Bigarren lantaldea Barnahusera joango litzateke frogak egiteko edo hartzeko: instrukzio epailea, fiskala, abokatua, auzitegi medikua eta psikologoa, polizia...

Jatorrizko artikuluak