Elkarte memorialistek Jaurlaritza salatuko dute Falangearen elkarretaratzeagatik

  • 443 hitz

Frankismoaren biktimak «umiliatu eta gutxietsi» ditu Falangeak Gasteizen berriki egindako elkarretaratzean. Jaurlaritzak, gainera, baimendu egin du sinbologia frankista erakustea, eta, horrek memoria historikoari buruzko legeak urratu dituelakoan, Jaurlaritza salatuko dute hamalau elkarte memorialistak.

Urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, elkarretaratzea egin zuen Espainiako eskuin muturreko Falangeaclose1933an sortutako alderdi faxista, Italiako Benito Mussolini diktadorearen jarraitzaile zuzena. Francisco Franco jeneralak emandako kolpearen eta ondorengo errepresioaren ezinbesteko euskarria izan zen. alderdiak, eta istilu larriak gertatu ziren Ertzaintzaren eta elkarretaratze hori salatzera hurbildu zirenen artean.

Horren harira, frankismoaren biktimak elkartzen dituen hamalau elkarte memorialistak jakinarazi dute salaketa bat aurkeztuko dutela Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren aurka. Uste dute memoria historikoari buruzko bi lege urratu dituela: EAEko Memoria Historiko eta Demokratikoari Buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legea eta Memoria Demokratikoari Buruzko 20/2022 Espainiako Legea.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzari dei egin diote Espainiako Gobernuari eska diezaion Falange Espainola alderdia legez kanpo uzteko, memoria historikoari buruzko legeak ez betetzeagatik.

Elkarte memorialistek adierazi dutenez, Falangearen ekitaldia baimendu zuten arduradun politikoen aurkako salaketa hori aurkeztuko dute Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzan. Elkarte horien ustez, «sinbologia frankista eta diktadura frankistaclose1939tik 1975era Espainian eta Hego Euskal Herrian ezarri zuten erregimen politiko diktatoriala, Francisco Franco buruzagia hil arte iraun zuena. goraipatzen duten elementuak» erakutsi zituzten, eta «faxismoaren ekintza, keinu eta diskurtso apologetikoak» egin. Elkarteen ustez, hori dena egin zuten «diktadura frankistaren biktimengan gutxiespena eta umiliazioa eragiteko asmoz».

Falangearekin ez ezik, EAEko arduradunekin eta segurtasun indarrekin ere suminduta daude frankismoaren biktimak. «Beren esku zeukaten manifestatzeko baimena bertan behera uztea», baina, horren ordez, «Poliziaren arduradunek haiek babestu zituzten». Uste dute elkarretaratzea baimendu zuten arduradunak eta han zeuden poliziak ere badirela gertaeren erantzule, memoria legeen aurkako jokabideak eragozteko neurriak hartu ez zituztelako.

Eskuin muturreko alderdiak antolatutako elkarretaratzea izan eta hurrengo egunean, ostera, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak argudiatu zuen Falangearen ekitaldia «legezkoa» izan zela, «gustatu ala ez gustatu», eta bera ez dela nor manifestazioak edo alderdi politikoak debekatzeko.

Gogorarazi dutenez, «berrogei urtez izututa bizi izan ginen, Falangeko matoien beldurrez, isiltasunera kondenatuta». Erantsi dutenez, «frankismoaren biktima garen aldetik, Gasteizen Cara al solcloseEspainiako Falangearen ereserkia, eskuin besoa eta eskua gora altxatuta abestu ohi dutena. besoa goratuta abesten ikusitako irudiek berriro biktimizatzen gaituzte». Iritzi diote beren duintasuna gutxiesten dutela «han egin ziren apologiacloseNorbait goraipatzea. frankistako ekintza horiek». «Falangea Ertzaintzak babestuta mobilizatzea eta azken 50 urteetan izan duten eta duten zigorgabetasuna gogoraraztea jasan behar izan dugu», ohartarazi dute.

Hona hemen adierazpen hori sinatu duten hamalau elkarteak: Goldatu elkartea, Intxorta 1937 kultur elkartea, San Fermines 78, Martxoak 3 elkartea, Gernika Batzordea, Juan Gabriel Rodrigo Knaforenclose1975ko martxoak 3ko sarraskiak salatzeko protestetako batean hil zen, Tarragonan, Poliziarengandik babesten ari zela, teilatu batetik erorita. Aldeko Martxoaren 6a elkartea, Arabako Ateneo Errepublikanoa, Gogoan Sestao elkartea, Euskadiko CNTko Memoria Historikoaren Batzordea, Irungo Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikanoa, Kepa Ordoki MHB, Bidasoaldeko elkarte memorialista, Oroituz Andoainen, Tolosako Errepublikanoak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia —GEBehatokia—.

Gertaera horiek aztertu dituzte Iker Tubia eta Gurutze Izagirre kazetariek BERRIAko Berriketan podcast saioan.


Jatorrizko artikuluak