'Krimena eta zigorra' euskaraz, 160 urteren ondoren

Fiodor Dostoievskik jatorrizkoa idatzi eta 160 urtera, euskarara itzuli du 'Krimena eta zigorra' eleberria Aroa Uhartek. Literatura unibertsaleko libururik nabarmenenetako bat izanda, aurrerantzean ez da erdarara jo beharko lan hori irakurtzeko.

Erdaretara jotzea beste aukerarik ez zen, gaur arte. 1866an Errusiar mezularia izeneko literatur aldizkarian eleberria aleka argitaratzen hasi zirenetik hona, soilik erdaraz mintzatu dira, han eta hemen, Fiodor Dostoievskiren (Mosku, 1821 - San Petersburgo, Errusia, 1881) Krimena eta zigorra obra sonatuko askotariko pertsonaiak. Ez Rodion Raskolnikov gazteak, ez eta San Petersburgoko kale ilunetan hari bidera azaltzen zaizkion dozenaka lagunek ez dute euskarazko hitzik esan 160 urtean. Baina bestela da orain. Aroa Uharte itzultzailearen lanari esker, euskararainoko bidea egin du errusierazko literaturaren erreferentziazko nobelak. Nafarreraz zipriztinduta ekarri ditu pertsonaien miseriak, zalantzak eta damuak. 

Literatura Unibertsala bilduman jaso dute itzulpena. Bildumako 195. zenbakia da, zehazki, eta Igela eta Erein argitaletxeek plazaratu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen laguntzarekin oraingoan ere. Hain zuzen, itzultzaileak ez ezik, erakunde horietako ordezkariek ere hitza hartu dute liburuaren aurkezpenean. Eta guztien ahotsetan sumatu da poz izpi bat. 

Argitalpena ez baita nolanahikoa. Igela eta Erein argitaletxeen izenean mintzatu da Inazio Mujika editorea, eta grinaz azpimarratu du itzulpenaren balioa. Izatez, azken urteotan euskaratu diren beste obra esanguratsu batzuen aldamenean —hala nola Moby Dick eta Ulises— kokatu du Krimena eta zigorra, eta zera esan: «Euskaldunok ja ezin dugu irakurri liburu horiek itzulita ez baleude bezala, eta idazleek ezin dute idatzi liburu horiek itzulita ez baleude bezala».

Rodion Raskolnikov gaztea da protagonista. Miseria da nagusi haren bizitzan, ez du bizitzeko baliabide ekonomiko askirik, eta eginen duen krimen batek ematen dio abiapuntua istorioari: adineko andre dirudun bat hilko du, haren ondasunak eskuratzeko. Ondoren, protagonistaren kontzientzian eta barne kontraesanetan jartzen du arreta nobelak. Are, gizakiaren barne psikologian arakatzeko gaitasuna da lanari gehien aitortu zaizkion bertuteetakocloseDohain, ahalmen, indargune. bat.

Uhartek unibertsitate garaian irakurri zuen lehenbiziko aldiz eleberria. «Txunditua», «guztiz harrapatua» utzi zuen lanak, oroitu duenez. «Zirrara handia eragin zidan». Itzultzaileak aitortu duenez, uzkur da nobela katalogatzekocloseDefinitzeko edo kategoria batean sailkatzeko.  —«Izan baitaiteke nobela poliziakoa, tragedia formakoa, nobela psikologikoa...»—, eta hain justu zera nabarmendu du nobelak irakurle bakoitzari transmititzen ahal dionaz: «Aukera ematen du bakoitzak bere irakurketa egin eta bakoitzak bere modura goza dezan lanaz». 

Zuzenean errusieratik itzuli du lana Uhartek. Ezinbestean aztertu du, xeheki, Dostoievskiren idaztankera. Itzultzailearen esanetan, idazleak muturreraino eraman zituen errusieraren berezko «gramatika desordenatu» eta «menpekoz betea», eta erabiltzen zuen lexikoacloseHizkuntza baten hiztegi edo hitzen multzoa. ere biziki konplexua zen. «Etorri bizia du Dostoievskik, ia histerikoacloseUrduria, norbere onetik aterea. . Esango nuke besteak beste horrek duela haren literaturan harrapatzeko gaitasuna». 

Estilo hori euskaraz nola erreproduzitu asmatzea izan du erronka handietako bat Uhartek, hain zuzen ere. Hori, eta baita nobelan ageri diren ahots askotarikoak euskaraz islatzea ere. Polifonikoa baita lana, oroitu dutenez. 

Pertsonaia mordoa ageri da liburuko 600 orrialdeetan barrena. Hainbeste dira, ezen, Mujikaren esanetan, «nahasgarria» ere gerta bailiteke zenbaitetan. Ordea, Uhartek helduleku bat eman die irakurleei: pertsonaia guztien izen-abizenen zerrenda bat jaso du liburuaren hondarreancloseAmaieran.. 

Balio sinbolikoa

Krimena eta zigorra euskaraz argitaratu izanak eta, orobat, hura irakurri ahal izateak berez daukan «balio sinbolikoa» ere azpimarratu du EIZIEko lehendakari Isabel Etxeberriak. «Gure eguneroko honetan, non dena den arina, iragankorra eta azalekoa, non arretak huskeriatik huskeriara ihes egiten digun, eta non dena jasotzen dugun eta egiten dugun ia automatizaturik eta errazturik, uste dut liburu hau ezin hobea dela gelditzeko».

Sakonago ere eraman du gogoeta EIZIEko lehendakariak. Zorrotz, nabarmendu du Dostoievskik «giza begirada batek eta giza adimen batek soilik kontatu dezakeen moduan» jaso zituela idatziz giza arimaren askotariko tolesclosePlegu, izur.  eta zirrikituak. Eta preseski Uhartek eginiko lanari egin dio aitortza. «Begirada zorrotzez eta mimozcloseArretaz eta gozotasunez., idazlearen asmoetan eta testuaren ezkutuko esanahi ezkutuetan arakatuz, eta giza sentiberatasun batek eta giza adimen batek soilik egin dezakeen moduan itzuli du».


Erantzun galderei: 

  1. Krimena eta zigorra eleberria 1866an argitaratzen hasi ziren Errusiako garai hartako literatur aldizkari batean. Zer izen zuen aldizkari horrek?
  2. Eleberriko protagonista nagusiak eleberriaren tramaren abiapuntutzat jo litekeen zer egiten du?
  3. Gizakiaren barne psikologian arakatzeko duen gaitasuna da Krimena eta zigorra-ri goraipatu zaizkion bertuteetako bat. Zergatik?
  4. Esan egia edo gezurra den: oso pertsonaia gutxi ditu eleberriak.
  5. Eleberri honen aurkezpenean literatura unibertsalekoak diren eta euskaratu berri diren beste bi lan aipatu dira. Zeintzuk dira?
  6. Irakurleek pertsonaien arrastoari errazago jarraitzeko eta ez nahasteko, zer egitea erabaki du itzultzaileak?

Solas egin gaiari buruz. 

  • Fiodor Dostoievski idazle errusiarra ezagutzen zenuen? Ezagutzen al duzu Errusiako literatur klasikoko beste egile ezagunen bat? Literatur unibertsaleko libururen bat irakurri duzu azken urte honetan? Zure ustez, garrantzitsua da literatura unibertsaleko liburuak euskaraz argitaratzea? Zergatik iruditzen zaizu garrantzitsua? Euskal literaturako egileren bat ezagutzen duzu? Gustuko al duzu liburuak irakurtzea? Nolako liburuak dituzu gustuko?