Txinarekiko menpekotasuna arindu nahi du Europak

  • Albistea entzun

Europak, 27 lehengai kritikoetatik hamalautan, %100eko menpekotasuna du, eta lur arraroen %98 Txinatik datoz. Lur arraroen multzoko mineralak ekonomia berdearen eta komunikazio teknologia berrien garapenaren lehengai nagusiak dira.

Pandemia garaitik sektore ugaritan izandako hornikuntza katecloseLehengaien fluxu.en hausturek agerian utzi dute Europako Batasunak beste lurralde batzuekiko eta bereziki Txinako ekonomiarekiko duen mendekotasuna. Maskarekin gertatu zen, baina baita industriarako lehengaicloseIndustriak lantzen eta eraldatzen dituen gaiak.
ekin ere. Horrek «burujabetza estrategikoaren» ideia indartu du Europako agintarien artean. Horrekin, hornidura arrisku gero eta handiagoak murriztu nahi ditu Bruselak, eta EBcloseEuropako Batasuna.
ren gaitasunak indartu lehengaien balio katearen etapa guztietan: erauzketacloseZerbait dagoen lekutik ateratzea.
n, prozesatzean eta birziklatzean.


Zer dira lehengai kritikoak?

Industriarentzat ezinbestekoak diren 27 lehengai. EBk dio arreta berezia behar dutela, hornidura arazoek ekarriko luketen arrisku ekonomikoagatik. Material horiek funtsezkoak dira tradizio handiko industrian batzuetan, metalgintzan esaterako. Eta funtsezkoak dira teknologia berrietan. Zerrenda horretan daude 26 lehengai: adibidez, litioa, kobaltoa, nikela eta titanioa. Baita lur arraroak deiturikoak ere. 

Zer dira lur arraroak?

Lur arraroena hamazazpi elementu kimikoz osatutako talde bat da: eskandioa, itrioa, eta lantanidoen taldeko hamabostak. Ez dira lurrak, baina hala deitzen zaie lurrazalean beste elementu batzuekin nahastuta agertzen direlako, ezohikoak diren mineraletan, eta bereizteko edo prozesatzeko oso zailak direlako.

Ez dira lurrak [lur arraroak], baina hala deitzen zaie lurrazalean beste elementu batzuekin nahastuta agertzen direlako, ezohikoak diren mineraletan.

Zertarako erabiltzen dira lur arraroak?

Aplikazio aukera zabala dute metalgintzan —aleaziocloseElementu kimiko baten edo gehiagoren disoluzio solidoa metal batean.
bereziak egiteko—, industria kimikoan, autogintzan, elektronikan... Funtsezkoak dira teknologia berrietan. Itrioa LED pantailak eta laserrak fabrikatzeko erabiltzen dute; lantanoa, baterietan, katalizatzaileetan eta beira optikoetan. Neodimioa da motor elektrikoetarako eta turbina eolikoetarako imanen elementurik garrantzitsuena. Gainera, praseodimioa, europioa, gadolinioa, disprosioa eta gisa horretako beste elementu batzuk ere oinarrizkoak dira hainbat aplikazio teknologikotan.

Non daude erreserbarik handienak?

Erreserbak eta produkzioa bereizi behar dira. Bruselak zehaztutako 27 lehengai kritikoetatik hemeretzitan, Txina da munduko ekoizlerik handiena. Lurralde askotatik lortzen ditu lehengai horiek, eta hark prozesatzen ditu gero, Europan eta beste leku askotan saltzeko. Lur arraroei dagokienez, adibidez, hark du munduko produkzioaren %86. Gainera, erreserba handia ere badu: munduko %44.

Bruselak zehaztutako 27 lehengai kritikoetatik hemeretzitan, Txina da munduko ekoizlerik handiena.

Erreserba garrantzitsuak dituzten beste herrialde batzuk daude: Vietnam, Brasil, Errusia, AEBak, Australia eta India. Europako Batzordeak kalkulatu du lehengai kritikoen erreserba ugari daudela esplotatu gabe, Afrikan bereziki, eta Europan ere horien bilaketa bultzatu behar dela dio. Adibidez, Europan, uste da Suediak izan dezakeela lur arraroen erreserba handiena, herrialdearen iparraldean.

Europan, uste da Suediak izan dezakeela lur arraroen erreserbarik handiena, herrialdearen iparraldean.

EBk zenbateko menpekotasuna du inportazioekiko?

27 lehengai kritikoetatik hamalautan, %100eko menpekotasuna du, eta beste bostetan, %80tik gorakoa. Metaletan, %75 eta %100 artekoa da. Lur arraroen %98 Txinatik datoz. Behar duen boratoaren %98 Turkiatik ekartzen du —beiraren industrian funtsezkoa da boratoa, eta nekazaritzako ongarrietarako—. Hegoafrikatik dator platinoaren eta platinoaren taldeko metalen %70 eta %90 artean: iridioa, rodioa eta errutenioa —bereziki katalizatzailecloseKatalisia egiten duen gaia.
kimikoak egitekoa erabiltzen dira—. Metalezko aleazioetan funtsezkoak diren litioa eta niobioa Txiletik eta Brasildik ekartzen ditu, %78 eta %85 hurrenez hurren. Fosforoaren %71 Kazakhstandik lortzen du —industria kimikorako eta armagintzarako—. Aldiz, Europatik bertatik eskuratzen du siderurgian erabiltzen den hafnio eta estrontzio ia guztia.

Jatorrizko artikuluak