Maratoia, bi ordutik behera

  • 736 hitz

Duela gutxira arte gaindiezina zirudien marka bat hobetu du gizakiak, eta maratoi bat bi ordu baino gutxiagoan amaitzea lortu. Bi atletak egin berri dute, gainera, Londresko maratoian: Sebastian Sawek 1.59.30eko denboran egin zuen lasterketa, eta Yoif Kejelchak, berriz, 1.59.41ekoan. Zientziak, prestakuntzak eta oinetakoek lagundu egin dute erronka gainditzen.

Sabastian Sawe atletak kirolean mugarritzat jotzen den balentriacloseEkintza gogoangarria, handia, gogoratzekoa. lortu du Londresko maratoian: probaren 42,195 kilometroak bi ordu baino gutxiagoan egitea: 1.59.30. Yoif Kejelcha bigarren sailkatuak ere lortu zuen hori, handik hamaika segundora iritsi baitzen helmugara: 1.59.41. Hirugarrenak, Jacob Kiplimok, halaber, ez zuen aparte izan: 2.00.28. Hirurek hobetu zuten aurreko munduko marka. 2.00.35. Marka horien atzean zenbait aldagaicloseFaktore, arrazoi. daude: eguraldia, erabili zituzten oinetakoak eta, batez ere, zientziak lagunduta eta muturreraino zainduta egindako prestakuntza. Duela hamarkada batzuk ezinezkoa zirudien hori egiteko modua eman du horrek guztiak. Iraitz Arrospide eta Martin Fiz maratoilariek argi dute, gainera, hiru korrikalariek dagoeneko buruan izango dutela hurrengo marka: Elia Kipchogek erretiroa hartu eta gero, hiru horiek  eta John Korirrek —berriki Bostongo maratoia irabazi du— «arocloseGarai, aldi.  berri bat» hasiko dutela uste du Fizek: «Behin baino gehiagotan ikusiko ditugu bi ordutik beherako markak egiten».

Arrospidek «ikaragarritzat» dauka Sawek egindakoa. Ez zuen uste hark lortuko zuenik: «Kejelchari eta Kiplimori aukera gehiago ikusten nizkien, eskarmentucloseEsperientzia.  handiagoa baitute atletismoko distantzia luzeetan: 10.000 metrokoan, maratoi erdian... Gainera, denbora ikusgarriak egindakoak dira. Kiplimok, adibidez, munduko marka du maratoi erdian». Kejelchak eta Kiplimok egindakoa ere nabarmendu nahi izan du Fizek: «Hiruren arteko lehia horrek ere ekarri zuen halako balentria. Marka nork lortuko zuen kontuan hartu gabe, hirurak aritu ziren bete-betean». Marka Kiplimok lortuko zuela pentsatzen zuen Fizek. «Baina Saweren ibilbidea ere kontuan hartzeko modukoa zen. Aurretik hiru maratoi zituen korrituak: Valentziakoa, Londreskoa bera eta Berlingoa, eta guztietan irabazi zuen».

Biak bat datoz Londresko maratoia ez dela egokiena markak ezartzeko: «Eguraldiari eta ibilbideari erreparatuta, Berlingoa, Chicagokoa eta Valentziakoa egokiagoak dira», nabarmendu du Arrospidek. Ondorengoa erantsi du Fizek: «Londreskoak desnibel handiagoa dauka, eta, Tamesis ibaiaren ertzean korritzen denez, hezetasun handiagoa izaten da». Beraz, are balio handiagoa ematen diote lortutakoari.

Sawek orduko 21 kilometroko abiaduran korri egin zuen «Edozein lasterka jarri, eta ez lituzke 100-150 metro egingo abiadura horretan. Bada, pentsa zer den 42 kilometro egitea», azaldu du Arrospidek. Datuak are ikusgarriagoak dira distantzia txikiagoei begiratuta. Lehenengo bost kilometroetan 2.51 behar izan zuen kilometro bakoitza egiteko; azken biak egiteko, berriz, 2.40: Fiz: «Horrek erakusten du behetik gora egin zuela lasterketan». Maratoi osoa kontuan hartuta, kilometroa 2.49an egin zuen batez beste. 

Dieta eta prestakuntza

Argi dute eguraldiaren baldintzek lagundu egin ziotela. «Hezetasuna ohi baino txikiagoa izan zen, eta batez ere haizea alde izan zuten», gogoratu du Fizek. Arrospidek, berriz, Saweren korritzeko moduari erreparatu dio. «Gorputza jartzeko duen modua eta oinkada ikusita, esan dezakegu korritzeko oso modu eraginkorra duela». Pisuz beste biak baino arinagoa da, eta altueraz txikiagoa. Horrek ere lagundu egiten dio». Buruz ere «oso bizkorra» dela uste du Fizek. «Erritmoari eusten jakin zuen bigarren erditik aurrera, eta hori oso garrantzitsua da, zeren halako markak ez dira lortzen maratoiaren lehen partean, baizik eta bigarrenean». Bestalde, nabarmendu du atletak lehenago hasten direla maratoietan korrika egiten: «Horrek ere laguntzen du».

Prestakuntzari dagokionez, gaur egungo maratoilariek gauzarik txikiena ere zaintzen dute. Horien artean, bada eragina izan duen arlo bat: elikadura. Zientzialari talde batek Saweren metabolismoa ikertu zuen urtebetez. Sei egonaldi egin zituzten Kenyako Rift haranean. Bertan, haren energia gastua aztertu zuten, laktato probak egin zizkioten, eta karbohidratoak xurgatzeko zuen ahalmena ikertu. Gainera, haren digestio sistemaren tolerantziacloseOnarpen gaitasuna. landu zuten. Horren helburua zera zen: haren gorputzak glukogenoa pilatzeko eta karbohidratoak barneratzeko zuen ahalmena hobetzea. Glukogenoarekin, nekea atzeratu eta erritmo bizian korrika egiteko ahala hobetzen da. Karbohidratoak barneratzeko ahalmena hobetuz, berriz, urdaileko arazoak izateko arriskua gutxitzen da.

Lasterketa aurretik zera gosaldu zuen: bi ogi xerra eztiarekin eta te infusio bat. Gainera, hidrogelcloseKarbohidrato asko dituen eta erresistentziako kiroletan asko erabiltzen den gelezko edari antzeko bat da. bat hartu zuen. Edari horrek karbohidratoak kapsulatzen ditu, hala urdaileko arazorik ez izateko. Litro erdi bat hartu zuen lasterka hasi aurretik. Lehian ari zen bitartean ere hartu zuen: bost kilometroan behin, hain zuzen. Gainera, lasterketa hasi aurretik, karbohidratoak dituen 25 gramoko gel bat ere hartu zuen, eta, maratoi erdira iritsi zenean, beste gel bat kafeinarekincloseOrganismoa aktibatzeko eta nekea gutxitzeko erabiltzen den sustantzia bat da, tean, kafean eta guaranan egon ohi dena.

Erabili zituen oinetakoek ere izan zuten zerikusia markan. «Azken urteetan eman den aurrerapausorik nabarmenena da. Zapatilak askoz arinagoak dira, eta, karbono plakari esker, korrikalariak higaduracloseUrradura. txikiagoa izaten du asfalto gainean korrika egitean. Horri esker, neke gutxiago pilatzen du giharretan». Bat dator horrekin Arrospide: «Zapatilei esker, lasterkari batek 2-3 minutu hobetu dezake bere denbora». Sawek erabilitako zapatilak Adidas markakoak dira, eta 500 euro balio dute. Kirol marka horrek inoiz egindako arinenak dira: 97,27 gramo pisatzen dute, eta karbonoarekin, gomarekin eta aparrarekin eginda daude. Lehen aldia da 100 gramo baino gutxiago pisatzen duten zapatilak egiten dituztela. 

Jatorrizko artikuluak