Hego Euskal Herrian 840.000 maskota daude; ehun biztanletik 29k dute baten bat
Hego Euskal Herriko etxeetan gero eta maskota gehiago dago, eta merkatu oso bat sortu da. Maskoten inguruko sektore ekonomikoa etengabe hazi da urteotan.
Dortokak, arrainak, txoriak, hamsterrak... baina, batez ere, katuak eta txakurrak. Euskal Herriko hainbat etxetara sartzean, agurtzen duen lehenengoak zaunkaclosetxakurrek egiten duten soinua edo marrakaclosekatuek egiten duten soinua egiten du. Hego Euskal Herrian lau biztanleko txakur edo katu bat dago. INE Espainiako Estatistika Institutuaren azken datuen arabera, 840.177 maskota daude; ehun biztanletik 29k dute maskotaren bat. Eta merkatuak badaki. Maskoten inguruko sektore ekonomiko oso bat garatuz joan da azken urteetan, eta etengabe hazten ari da.
Elikadurak, osasunak, zaintzak, jostailuek, aseguruek eta maskotei bideratutako teknologiek osatzen dute pet economy esaten zaion merkatua —maskoten ekonomia—. Handituz doa merkatu hori. 2025ean gehien hazi zen segmentuacloseadarra katuena izan zen: %12,2 igo zen, 1.039 milioi euroraino, hain zuzen.
Animaliek leku garrantzitsua hartu dute familiaren egituraketan. «Gero eta seme-alaba gutxiago ditugu, eta leku hori maskotek hartu dute. Maitasun hori haiei ematen diegu, familiako beste kide bat dira eta». Ricardo Herrero Barakaldo Vet Shopeko zuzendaria da, eta, haren hitzetan, sektoreak «sekulako» aldaketa izan du azken urteetan: «Aldaketa soilik ez da kopuruan etorri: espezializazioan ere urrats erraldoia egin da». Azaldu duenez, lehen «kalitate txikiko jakiak edo soberakinak» ematen zitzaizkien txakurrei jateko; orain, ordea, bereziki haientzat prestatutako pentsuak erosten dira. Elikadura osagarriak maskoten merkatura ere sartu dira: kreatina, proteina, zinka, magnesioa..: «Konturatu gara jabeek beren buruan baino diru gehiago gastatzen dutela maskotetan».
Txakurrentzako jantziak
Marta Larrazek maskotentzako arropak egiten dituen denda-tailer bat du Bilbon, Baiu izenekoa, eta batez ere txakurrentzat neurrira egindako arropa egiten du. Tailerrean gauza gehiago sortzen ditu, hala nola uhal pertsonalizatuak, uhal ortopedikoak, txakurrek ezkontzetan erabiltzeko jantziak eta kuleroak. «Bururatzen zaizun edozer egin dezaket», adierazi du sastreak.
Larrazek, hasieran, bere txakurrarentzako jantziak eta parkean ezagutzen zituen beste jabeek eskatutakoak egiten zituen soilik. Baina, horretarako merkatua zegoela ikusirik, jardun osozcloseeguneko zazpi edo zortzi orduko lanaldia maskotentzako arropak egiteari ekin zion. «Nire bi grinak closepasioak, irrikakbateratzeko aukera paregabea iruditu zitzaidan: joskintza eta txakurrak». Sastreak azaldu duenez, duela gutxi arte denda espezializatuetan soilik eskuratu ahal ziren arropak; orain, ostera, Pradan, Guccin, Inditexen eta halakoetan ere eskuratu daitezke: «Lidlek ere egiten ditu!». Argi du «beharrezkoak ez diren hainbat gauza» erosten direla gaur egun: «Ez dira beharrezkoak, baina, lepokoa jarri behar behar badiozu, gizakiak gogoko badu, hobeto».
Ikerketa eta zaintza
Janaria eta arropa ez dira maskoten merkatuan hazi diren sektore bakarrak. Animalien osasunak ez ditu soilik albaitariak barne hartzen. Jose Miguel Pelaz Laudioko (Araba) Albaitaritza Zentroko albaitaria da. Analisi klinikoak, ekografiak eta bestelakoak egiten ditu. Nabarmendu duenez, duela bi hamarkada ez zeuden hainbeste baliabide, eta, egotekotan, «prezioa ordainezina zen familia gehienentzat». Geriatria da, haren aburuz, azken urteetan gehien garatu den alderdia. «Katuekin du harremana horrek, gero eta katu gehiago baititugu, eta txakurrak baino luzeago bizi baitira. Lehen ez genien horrelako gaixotasunei erreparatzen; baina orain tratamenduak daude hipertiroidismoarentzat eta giltzurrunetako gutxiegitasunarentzat, besteak beste».
Euskal Herrian bada maskotei loturiko ikerketa farmakologikoan murgildu denik ere. Nafarroako 3P Biopharmaceuticals enpresak, esaterako, txakurren leishmaniasiaren aurkako txerto bat landu du. Gainera, ikerketa hori ez da soilik sendagaietara mugatzen.
Eta bada beste datu esanguratsu bat. Euskal Herrian dago Europako pentsu enpresarik handiena: Elmubas Petfood Group. Azpeitian du egoitza (Gipuzkoa), eta urtean 400.000 tona pentsu ekoizten ditu; 120,6 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2024an. Maskoten marka zuriko elikadura fabrikatzen aritzen da bereziki: Eroskiren, Carrefourren eta Alcamporen produktuak ekoizten ditu, besteak beste. Enpresaren balorazioa 300 milioi euro ingurukoa da.
Jatorrizko artikuluak
-
Zaunka txanpon baten truke
Mikel Garcia Martikorena |
|