Txakurra ere bada familiako kidea

  • 280 hitz

Gero eta etxe gehiagotan daude txakurrak. Familiako partaide bilakatu dira animaliak, eta etxeko eta, areago, gizartearen ohiturak ere aldatzen ari dira animalien presentzia horren ondorioz.

Euskal Herriko etxeetan gero eta ohikoagoa da maskotakcloseetxeko animaliak edukitzea, txakurrak eta katuak batez ere. Eusko Jaurlaritzak BERRIAri adierazi dionez, 2024ko uztailean 284.623 txakur zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, 46.631 txakur zeuden 2023an. Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ere ugariak dira txakurra duten etxeak.

Ugaritze hori moda kontutzat jo daiteke, baina gizartean izandako aldaketen erakusgarri ere bada. Eta, halaber, aldaketak eragiten ditu hirigintzan, ekonomian, ohituretan eta beste zenbait arlotan. Adibidez, EHUko Psikologia Fakultateko irakasle Aitor Aritzeta Galanek (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 1975) uste du aldatu egin dela gizarteak animaliak ikusteko duen modua: «Garai batean, animaliak lan egiteko, zerbitzu bat emateko edo laguntzeko izaten ziren, baina orain ongizate emozional eta psikologikoa sustatzeko baliagarri ere ikusten ditugu».

Sonia Brena (Barakaldo, Bizkaia, 1976) SOS Bilbao elkartekoa da 2003tik, eta haren presidentea. Abandonatutako txakur eta katuak erreskatatu, artatu eta haientzako familiak bilatzea da elkartearen eginkizun nagusia. PandemiarencloseCOVID-19aren birusa mundu osoan zabaldu zen garaia, Osasunaren Mundu Erakundeak pandemiatzat jo zuena: 2020ko urtarriletik 2023ko maiatzera arte ostean, adopzioen gorakada handia sumatu zuten elkartean: «Orduan jende askok erabaki zuen bizitza animalia batekin partekatzea».

«Garai batean, animaliak lan egiteko, zerbitzu bat emateko edo laguntzeko izaten ziren, baina orain ongizate emozional eta psikologikoa sustatzeko baliagarri ere ikusten ditugu»

Aitor Aritzeta Galan EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea

David Restrepo (Kolonbia, 1989) eta Raul Martinez (Barakaldo, Bizkaia, 1988) txakur hezitzaileHeziketa eskaintzen duen pertsona. espezializatuak dira, eta Made of Diamond izeneko taldea osatzen dute. Haiek ere nabaritu dute azken urte hauetan gora egin duela etxean txakurra izateko joerak, eta «mentalitate aldaketa batekin» lotu dute hori: «Lehen oso ohikoa zen txakurra etxaldeko atarian ikustea kate batez loturik. Orain txakurrekin erlazionatzeko beste modu batzuk agertu dira, eta, horiekin batera, beste ohitura batzuk, eta industria oso bat ere bai».

Familia ereduak

Gizartean izandako beste aldaketa sakonago batzuen isla ere bada animaliak etxean edukitzeko joera, Aritzetak dioenez: «Familia ereduak aldatu egin dira, guraso bakarreko familiak eta bakarrik bizi diren pertsonak ugaritu egin dira, gizartea zahartu egin da, eta bakardade sentimendu horri aurre egiteko modu gisa ikusten dira animaliak, eta, aldi berean, babes emozionalerako iturri gisa».

Horrek ondorioak ditu eguneroko bizimoduaren alor askotan. Ekonomiari dagokionez, industria oso bat sortu da: animalientzako janariaz gain, gaur egun osasun arta, jostailu eta osagarriak, turismorako aukerak eta txakurrentzako produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu industria horrek.

Laura Maza txakur trebatzailea da (Laredo, Espainia, 1991), eta Akindi elkartearen zentroa zuzentzen du, Gatikan (Bizkaia): «Garai batean, jendeak etxean uzten zuen txakurra oporretara joaten zenean. Orain, txakurrak onartzen dituzten hotel eta jatetxeak daude, txakurrentzako egoitzak eta abar». Eta hiri paisaiacloseHiriko espazioa antolatzeko modua. ere aldatu du joera berriak: orain, gero eta arruntagoa da parkeetan txakurrentzako gune bereziak topatzea.

Aritzetak dioenez, txakurra edukitzeak lagundu egiten die bakarrik bizi direnei, haurrei «ardurak partekatzen» irakasten die, eta harremanak hobetzeko ere balio dezake: «Jabeen artean ere harreman sozialak sortzen dira, eta jende askok lagunak egin ditu txakurrei esker».


Jatorrizko artikuluak