Datuek frogatzen dute zonifikazioak galgatu duela euskararen garapena Nafarroan

  • Albistea entzun

Euskaldunen kopurua gutxi handitu da 2011tik, euskararen ezagutzari buruz Nafarroako Estatistika Institutuak egin duen ikerketa berri baten arabera. Ondorioztatu dute jaioterriak baldintzatzen duela errealitate linguistikoa. Izan ere, muga administratiboek mugatuta dago euskararen egoera. 

Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak argitara eman duen euskararen ezagutzaren gaineko txostenaren arabera, herritarren %26,5 dira euskaldunak edo euskaldun hartzaileak: duela hamar urte baino 1,6 puntu gehiago, alegia. Horien artean, herritarren %14,9 euskaldunak dira, eta %11,6, berriz, euskaldun hartzaileclosePasibo.
ak. Bi multzo horietan ere nabari da igoera, baina oso apala: %0,8koa. Herritarren ia hiru laurdenek (%73,5ek) ez dute inongo harremanik euskararekin.

Herritarren ia hiru laurdenek (%73,5ek) ez dute inongo harremanik euskararekin.