Parisko Ituna betetzeko leihoa, ixtear

  • 178 hitz

Munduari denbora agortzen ari zaio. Parisko Itunean aipatzen den 1,5 graduko tenperatura igoeraren helburua lortzeko aukera gero eta txikiagoa da. Ituna sinatu zenetik %10 handitu dira CO2 isurketak, eta iaz ere handitu egin ziren aurreko urtekoen aldean.

2015eko abenduaren 12an, XXI. mendeko itun multilateral garrantzitsuenetako bat adostu zuten Nazio Batuen Klima Aldaketari Buruzko Esparru Hitzarmenaren konferentzian: Parisko Hitzarmena. Hamar urte zeramatzan indarrean orduan Kyotoko Protokoloak, baina helburuak ez zituela bete ikusita, Parisen beste akordio multilateral bat sinatu zuten, herrialde guztientzat lotesleacloseBete beharrekoa izango zena. 

Ikusmin handia sortu zuen itunak, klima aldaketari benetako balazta ezarriko ziolakoan. Hamar urte geroago, Nazio Batuen Ingurumen Programaren txostenek diote «helburua lortzeko bidetik kanpo» dagoela mundua.

1- Lurraren tenperatura

Industria Iraultzaren aurreko erregistroekin alderatuta planeta bi gradu zentigradu baino gehiago ez berotzea adostu zuten, eta, ahal zela, berotze horrek 1,5 graduko langa ez gainditzea. Meteorologiaren ikuspuntutik 1,5 graduko berotzea ia ez da nabaritzen, baina mundu osoko airearen tenperatura batez beste 1,5 gradu igotzeak asalduracloseNahasmendu eta kalte handiak sor ditzake. Munduko tenperaturak erregistratzen dituzten sei agentziak egindako neurketen batezbestekoari begiratuta, azken hamar urteetan tenperaturek gora egin dute gutxinaka, eta 2024an tenperatura anomalia 1,55ºC-koa izan zen, 1850etik 1900era arteko garaiarekin alderatuta. Aurreko urtea ere oso beroa izan zen, 1,45ºC-ko anomaliarekin. Europako Batzordearen Copernicus zerbitzuak azken urteetako joerak aztertu ditu, eta ondorioztatu du bide horretan jarraituz gero 2029ko apirilean iritsiko dela Lurra 1,5ºC-ko berotze horretara. Gaur egun, zerbitzu berak zehaztu du 2025eko urrian 1,41ºC-koa zela berotzea.


2- Berotegi gasen isuriak

Berotegi gasencloseLurra berotzea eragiten duten gasak. Honako hauek dira nagusiak: CO2 (karbono dioxidoa), CH4 (metanoa) eta N2O (Oxido nitrosoa).  isurketagatik berotzen da bereziki airearen tenperatura, eta isuri horiek murriztea ezinbestekotzat jotzen dute adituek berotzea maila katastrofiko batera ez iristeko. Isuriak gizakiak eragindakoakcloseErregai fosilak errez sortutakoak, batez ere ikatza, petrolioa eta gasa errez. edo naturalak izan daitezke, baina gizakiak eragindakoak ari dira berotzea gehien azkartzen.

Kyotoko Protokoloa aitzindaria izan zen, herrialde garatuenek isuriak murrizteko helburua ezarri baitzuten: 2012rako munduko karbono isuriak %5 murriztu behar zituzten 1990eko datuekin alderatuta. Hala ere, askok ez zuten bete, AEBek, esaterako. Murriztu ordez, gora egin zuten mundu osoko isuriek 1990etik 2012ra, eta asko, gainera: %47,07.


Parisko Hitzarmenak, baina, ez du isurien murrizketa jakinik jasotzen, eta ez die herrialdeei eskaera zehatzik egiten. Kontrara, herrialde bakoitzak NDC nazio mailako ekarpen zehatzak aurkeztu behar ditu bost urtean behin, eta bakoitzak aurrekoak baino anbiziotsuagoa izan behar du. EDGAR datu basearen arabera, Parisko Hitzarmena onartu zen urtetik hona %9,81 egin dute gora karbono isuriek munduan, lurraren erabileraren isuriak kontuan hartu gabe. Nazioarteko Energia Agentziak kalkulatu du 2030a baino lehen joko duela goia erregai fosilen kontsumoak.

Orokorrean, garatuen dauden eta trantsizio energetiko bat egiteko erraztasun handiagoak dituzten herrialdeetan egin dute behera isuriek, Iparralde Globalean, baina historikoki karbono aztarnacloseGiza jardueraren ondorioz gizarte batek sortzen dituen berotegi gas guztien osotasuna neurtzen duen adierazlea da. handiena duten herrialdeak dira. Horrez gain, biztanleko karbono gehiago isurtzen jarraitzen dute gehienek, kontuan hartuta, gainera, herrialde inportatzaileak direla; hau da, erregai fosil asko erabiltzea eskatzen duten industria asko garabidean diren herrialdeetara kanporatu dituzte azken hamarkadetan, eta hala isuri propioak murriztu, baina ez, ordea, karbono aztarna.


Txina da munduan atmosferara karbono gehien isurtzen duen herrialdea, baina munduko biztanleen %17 baino gehiago ditu. India da populatuena, munduko biztanleen ia %18 baititu, eta kutsatzaile handienetan hirugarrena da, baina, biztanleka begiratuz gero, indiar batek —urtean hiru tona CO2 kutsatzen du, batez beste— estatubatuar batek baino ia sei aldiz gutxiago kutsatzen du —urtean 17,3 tona CO2—; AEBak dira bigarren isuri absolutuen zerrendan. Biztanleko gehien kutsatzen duten herrialde gehienak petroestatuak eta uharte txikiak dira —Qatar, Bahrain, Kuwait, Saudi Arabia, Palau...—, eta zerrendaren beste puntan daude Afrikako herrialde gehienak. Aldea ikusteko: Qatarko biztanle batek Kongoko Errepublika Demokratikoko batek baino 90 bider karbono gehiago isurtzen du.


3-Energia berriztagarriak

Klima aldaketari aurre egiteko ezinbestekoa ikusten dute NBEn energia berriztagarriak bultzatzea erregai fosilen erabilera murrizteko. Parisko Hitzarmenak ez die aipamen zuzenik egiten ez erregai fosilei ez berriztagarriei, baina 2023ko COP28an, Dubain (Arabiar Emirerri Batuak), herrialdeek adostu zuten erregai fosilik gabeko etorkizun bat beharrezkoa dela. Hala ere, egin berri den COP30 batzarrean, Belemen (Brasil), huts egin dute helburu hori lortzeko bide orri bat garatzeari buruzko negoziazioek.

Hala ere, isuriak murrizteko «teknologiaren garapenari eta transferentziari» garrantzi handia ematen dio hitzarmenak. Parisko Itunetik hona, izugarri handitu da munduan energia berriztagarria ekoizteko instalatuta dagoen potentzia: IEA Energiaren Nazioarteko Agentziaren arabera, 2019an 200 gigawattcloseMila milioi watten pareko unitatea. Energia elektrikoa kantitate handietan neurtzeko erabiltzen den adierazlea izaten da. hazi zen berriztagarrien ahalmena munduan; 2021ean, 300 gigawatt; 2023an, 550 gigawatt baino gehiago, eta aurten aurreikusten dute 750 eta 840 gigawatten bueltan ibiliko dela ahalmenaren gehikuntza. Hala, 5.000 gigawatteko potentzia berriztagarria gaindituko du aurten munduak, eta aurreikusi dute 2030erako ahalmena bikoiztu egingo dela.

Txina da, alde handiz, berriztagarrietan lidergoa duen herrialdea. Ez soilik inor baino gehiago ari delako instalatzen bere lurretan, baita teknologia gehien esportatzen duelako ere. 



Jatorrizko artikuluak