Trantsizio energetikoa klima aldaketa gelditzeko

  • 365 hitz
  • Albistea entzun

Energiaren prezioa asko garestitu da azken hilabeteetan. Besteak beste, egungo ereduak eragin du hori; hau da, erabili ohi dugun energia motak. Klima larrialdiaren eragile nagusia ere bada eredu hori, eta, klima aldaketa gelditzeko, pertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea ari dira eskatzen adituak. Hots, trantsizio energetikoa. 

Zer da energia?
Lana egiteko materiak daukan ahalmena da energia: beroa sortzeko, argia sortzeko edo mugimendua eragiteko gaitasuna, hain zuzen. Eguneroko bizitzan, pertsonen bero eta hotz beharrak asetzeko, etxe tresnak martxan jartzeko, komunikatzeko eta argia eta mugikortasuna lortzeko erabiltzen da.

Zergatik garestitu da?
Azken hilabeteetan, nabarmen garestitu da energiaren prezioa. Ukrainako gerraren eraginez izan dela zabaldu den arren, arrazoi gehiago daude, Olatz Azurza EHUko Ekopol ikerketa taldeko kidearen arabera: «Ukrainako gerrak bizkortu edo areagotu egin ditu lehenagotik zetozen prozesu batzuk. Garestitu beharra zeukan, nahitaez».

«Ukrainako gerrak bizkortu edo areagotu egin ditu lehenagotik zetozen prozesu batzuk. Garestitu beharra zeukan, nahitaez».

Olatz Azurza (EHU)

Hiru arrazoi aipatu ditu ikerlariak:

1-Merkatuaren legea: Zerbait asko dagoenean, merkea da, eta gutxi dagoenean, garestitu egiten da. Orain arte, gizartea ohituta zegoen energia merke asko izatera (ikatza, petrolioa edo gasa, adibidez). Mota horretako energia geroz eta gutxiago dago, ordea, eta, beraz, geroz eta gehiago kostatzen da lurrazaletik erauzteacloseAteratzea.
; hortaz, geroz eta garestiagoa da.

2-Klima aldaketa: Energia fosilak erabiltzean berotegi efektuacloseAtmosferaren beheko geruzetan dauden gasek lurrean eragiten duten berotze naturala da. Karbono dioxidoak eta beste hainbat gasek areagotu egiten dute prozesu hori, eta, horren ondorioz, ingurumenean hainbat aldaketa gertatzen ari dira.
eragiten duten gasak isurtzen dira, eta, hori ez gertatzeko, edo gutxiago isurtzeko, teknologia berriztagarriak lantzen eta erabiltzen dira. Baina horiek garatzea garestia da. Teknologia horiek sustatzeko, Europan muga bat ezartzen diete urtean egin daitezkeen isurpenei. Muga horiek zenbat eta gehiago gainditu, orduan eta diru gehiago ordaindu behar dute herrialdeek. Horren ondorioz ere garestitzen da energia.

3-Europaren mendekotasun energetikoa: Europak ez du berezko energia iturririk, eta erabiltzen dituen energia iturri gehienak (fosilak) kanpotik datoz. Kanpotik ekartzeko garraioa ere garestitzen ari da, ordea. Horrez gain, energia Europari saltzen dioten herrialdeek geroz eta erosle gehiago dituzte, eta, hortaz, garestiago saltzen dituzte.

Europak ez du berezko energia iturririk, eta erabiltzen dituen energia iturri gehienak (fosilak) kanpotik datoz.

Zer energia mota daude?
Energia berriztagarriak: agortzencloseBukatzen, ahitzen. ez diren energia motak dira, agortzen ez diren iturri naturaletatik eratorritakoak. Besteak beste, eguzkiaren, haizearen eta uraren indarra hartu, eta energia bihurtzen dute hainbat prozesuren bidez.

Ez-berriztagarriak: agortzen diren energia iturriak dira. Behin amaituta, ezin dira berriro lortu. Alde batetik, erregai fosilak daude (petrolioa, erregaiak, gasa), eta, bestetik, energia nuklearra. Diruz merkeagoa da energia ez-berriztagarrien bidez energia lortzea, baina ingurumenerako kaltegarriagoak dira.

Euskal Herrian zer energia mota ekoizten da?
Hainbat enpresa daude, baina, hala ere, gainerako herrialdeetatik ekartzen da gehienbat: Euskal Hirigune Elkargoko Klima Planaren 2021eko datuen arabera, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan kontsumitutako energia guztiaren %12,2 ekoizten da bertan, eta ekoizpen hori %100 berriztagarria da. Nafarroako 2019ko balantze energetikoaren arabera, kontsumitutako energia guztiaren %21 ekoizten da Nafarroan bertan, eta ekoizpenaren erdia eolikoa da. Energiaren Euskal Erakundearen 2019ko datuek diotenez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontsumitutako energiaren ia %10 bertan ekoizten da, eta ia guztia berriztagarria da.

Energia guztiaren %21 ekoizten da Nafarroan bertan, eta ekoizpenaren erdia eolikoa da. 
Zer ondorio ditu ingurumenean?
Energia ez-berriztagarriak erre egiten dira, eta, erretzean, CO2a eta ura ateratzen da. CO2ak berotegi efektua sortzen du eguratsean, eta, horren ondorioz, lurrazaleko batez besteko tenperatura igotzen ari da. Horrek klima mundu mailan aldatzea dakar, eta desertifikazio prozesuak eragiten ari da; hau da, leku batzuk behar baino gehiago lehortzea. Horrez gain, muturreko fenomenoak sorrarazten ditu, eta bioaniztasuna murrizten ari da. «Bizitza ezagutzen dugun bezala mantendu ahal izateko, beharrezkoa da eguratsean dauden berotegi efektuko gasak gutxitzea», esan du Azurzak.

«Bizitza ezagutzen dugun bezala mantendu ahal izateko, beharrezkoa da eguratsean dauden berotegi efektuko gasak gutxitzea».

Olatz Azurza (EHU)

Zer egin daiteke?
1-Kontsumoa murriztu: gaur egun, energiaren kontsumoa oso handia da, eta, planetako biztanle guztiek gutxieneko bat izateko, Euskal Herrian ere energia gutxiago kontsumitu behar da.
2-Energia mota aldatu: kontsumitzen den energia mota aldatu egin behar da, agortu egingo delako eta ingurumenari kalte handia egiten diolako.
3-Desorekak gutxitu: energiaren gehiengoa jabe gutxiren eskuetan dago. Beraz, trantsizio energetikoaclosePertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea.
n bidezkoagoak eta berdintasunean oinarritzen diren harreman moduak bultzatu behar dira.

Euskal Herriko alternatibak:
Euskal Herrian, herritarrek antolatutako zenbait elkarte daude energia trantsiziorako.
Goiener: Energiaren burujabetza berreskuratzea da Goiener kooperatibaren helburua. Horretarako, azken xedea da kooperatibak sorturiko energia kantitatea bazkideek kontsumitzen duten adina izatea da, energia berriztagarrien bitartez eta ahalik eta kontsumo arrazional eta eraginkorrena eginez. Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ditu Goienerrek bazkideak.
I-ener: Energia berriztagarriak ekoiztuta, Euskal Herrian energiaren berreskuratze herritarra landu nahi du I-enerrek. Gehienbat Lapurdin dituzte proiektuak: Jatsu, Baiona, Hendaia, Azkaine...
Enargia: Energia berriztagarriak erabiliz Lapurdin sortutako argindar hornitzaile bat da Enargia. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako etxeetara energia «garbiagoa» bidaltzea du helburu.

Jatorrizko artikuluak