Ruandako genozidioa, bertan bizi izandakoen begietatik

  • Albistea entzun

1994ko apiriletik uztailera arte iraun zuen Ruandako genozidioak. Kalkulatzen dutenez, 800.000 eta 1.000.000 lagun artean hil zituzten. 

Genozidioaren zenbait lekukorekin hitz egiteko aukera izan du BERRIAk: Jose Javier Etxeberria eta Marian Aranaz senar-emazteekin, zeintzuek Ruandan mediku eta erizain gisa jardun zuten; Thacisse Ngilimana ruandarrarekin, zeina Euskal Herrian bizi den; eta Juan Cruz Juaristi apaizarekin, Ruandan bizi izandakoa bera. Denek eman dituzte garai hartako testigantza latzak hutu eta tutsien arteko matxeteen genozidio hari buruz. 

Jatorrizko artikuluak