25 urte Sarajevoko setioaren amaieratik

  • Albistea entzun

2021eko otsailaren 29an, 25 urte bete dira Bosniako gerran Sarajevoren setioa amaitu zenetik. Armada serbobosniarrak ia lau urtez eduki zuen hiria inguratuta (1992ko apirilaren 5etik), gerragintza modernoko setiorik luzeenean.

Urte haietan, hirian 12.000 pertsona inguru hil eta beste 50.000 zauritu zituzten, eraikinetatik eta inguruko muinoetatik granadak jaurtiz eta biztanleria zibilaren aurka tiro eginez. Hildako gehienak herritar zibilak izan ziren; asko, haurrak.

Jugoslaviaren desegite gatazkatsuaren barnean, arorik odoltsuena ordezkatzen du Bosniako gerrak. 1992an lehertu zen, errepublikako gobernuak independentziarako erreferendumera deitu eta gero. Baietzak irabazi zuen, eta Jugoslaviarekiko independentzia deklaratu zuen Bosnia eta Herzegovinak.

Arrazoi politikoak etnikoekin korapilatuta zeuden aspalditik, eta Jugoslaviaren desegiteak azkartu egin zituen etnia eslaviarren arteko tirabirak. Serbiarren, bosniaken eta kroaziarren arteko bereizketa giltzarria izan zen lurraldearen banaketan, eta horren ondorioak gordinen pairatu zituzten lekuetako bat izan zen Sarajevo, gehiengo musulmanekoa.

Jatorrizko artikuluak