Elizaren altzoan, 90 erasotzaile eta 177 biktima

  • 414 hitz
  • Albistea entzun

1940ko hamarkadatik aurrera Eliza katolikoaren barruan gertatutako eta ezagutarazitako sexu abusuak bildu ditu BERRIAk. Auzi gehienek preskribatu dutenez, lau erlijioso soilik zigortu dituzte. Datu hauek, baina, icebergaren tontorra besterik ez dira.

Alez ale, banaka-banaka, elizgizonen, eskola erlijiosoetako irakasleen eta mojen sexu abusuak jasan dituzten askok gainetik kendu dituzte izua eta lotsa, eta erasotzaileak seinalatu dituzte. Duela hamar urte, Gaztelueta ikastetxeko (Leioa, Bizkaia) salaketa azaldu zenean, Euskal Herriko Elizaren altzoan gertatutako zazpi pederastia kasuren berri zegoen; orain, 90 erasotzaile ezagutzen dira, eta 177 biktima, gutxienez.


Gehienetan banaka agertu dira salaketak, eta Nafarroako Gobernua izan da, oraingoz, sexu abusu horiek biltzeko eta ikertzeko ahalegina egin duen administrazio bakarra. Ikerketa horretako datuak, hedabideetan agertutako testigantzak eta elizbarruticloseGotzain edo artzapezpiku baten agindupean dagoen administrazio eremua.ek emandako informazioak bildu ditu BERRIAk, jakiteko zenbat pertsonak jasan dituzten sexu abusuak Elizaren itzalean.

Nafarroako Gobernua izan da, oraingoz, sexu abusuak biltzeko eta ikertzeko ahalegina egin duen administrazio bakarra.

Gutxienez 177 biktima agertu dira zenbaketa horretan, baina icebergaren tontorra besterik ez da datu hori. Elizaren garai bateko boterea, norbere ezinak, beldurrak, gizartearen eta senideen presioa... Arrazoi askok eragin dute auzia hainbeste hamarkadatan isilpean egotea, eta jakinarazten diren salaketak ez dira gertatu ziren kasu guztien zati bat besterik.

Preskripzioaren ondorioak

Zenbat erasotzaile zigortu ditu justiziak, ezagutu diren 90 horietatik? Orain arte, hiru bakarrik epaitu dituzte sexu abusuengatik, halako kasuek preskribatucloseAuzia itxi. egiten dutelako, eta iraungicloseBaliogabetu, amaitu. egiten da delitua. Isunak eta bi urtez azpiko espetxe zigorrak jarri izan dizkiete orain arte epaitutakoei, eta bakar bat ere ez dute kartzelan sartu. Hiru horiez gain, beste elizgizon bat zigortu zuten, haur pornografia edukitzeagatik. Horiek dira justiziari dagozkion datuak.

Isunak eta bi urtez azpiko espetxe zigorrak jarri izan dizkiete orain arte epaitutakoei, eta bakar bat ere ez dute kartzelan sartu. 

Kasu batzuetan besterik ez da jakin Elizak zer egin duen bere prozedura kanonikoetancloseElizaren barruko protokoloetan., eta ezin da zehazki jakin 90 erasotzaile horietatik zenbat zigortu dituzten Elizaren barruan.

Aurreko legearen arabera, biktimak 18 urte bete eta  bost edo hamar urtera (gehienez ere) iraungitzen zen salaketa jartzeko epea, Hego Euskal Herrian. Legea aldatu zuten Espainian, eta, orain, biktimek tarte handiagoa dute: salaketa jartzeko epea 35 urtetik aurrera hasten da kontatzen. Delituaren arabera, bost edo hamar urte dituzte hortik aurrera. Epe horren barruan salaketa jarri ezean, delitua iraungi egiten da.

Australian egindako ikerketa baten arabera, biktimek, batez beste, 33 urte behar izan dituzte gertatu zitzaiena salatzeko. 

Biktimek eurek salatu izan dute motzegia dela epe hori, askok denbora gehiago behar dutelako gertatu zitzaiena ulertu, onartu, barneratu eta salatzeko. Australian egindako ikerketa baten arabera, biktimek, batez beste, 33 urte behar izan dituzte gertatu zitzaiena salatzeko. BERRIAk bildutako datuen arabera, 40-50 urte igaro dira abusuak gertatu zirenetik ezagutarazi diren arte: batez ere 2010eko hamarkadatik aurrera izan da 1960ko eta 1970eko erasoen berri.

Jatorrizko artikuluak