Spotifytik eta streaming plataformetatik kanpoko bizitzaz

  • 202 hitz

Hainbat musikarik eta musika taldek Spotify plataformatik irtetea erabaki ostean, erabaki horretaz eta streaming plataformen botereaz eta mugez aritu dira Iruñean, Musika streamingsmo garaian mahai inguruan.

Ikusita Daniel Ek Spotifyren buruak inbertsioak dauzkala Israelgo hainbat enpresatan, eta lotura duela Gaza sarraskitzen ari den estatu horren teknologia militarrarekin, hainbat musika taldek Spotifyri boikota egiteko kanpaina abiatu zuten udan, Musikariak Palestinarekin plataformak bultzatuta. Hortik abiatuta, Musika streamingsmo garaian solasaldia egin dute Iruñeko Geltoki gunean, Geltokik eta Nafarroako Reas elkarteak antolatutako Tressnak zikloaren barruan. Hiru musikari mintzatu dira: Beñat Bidegain musikari eta Betepaeta kolektiboko kidea, Amets Aranguren Ibil Bediko musikaria, eta Martin Ziriza Txatxers eta Borla taldeetako musikari eta Egun Motelak egitasmoko kidea. Boikotaz eta streaming plataformenInternet bidez audio eta bideo zerbitzuak eskaintzen dituzten plataformak. mendekotasunaz aritu dira mahai inguruan, Miren Mindegia Euskalerria Irratiko kazetaria gidari zutela.

Bidegainek hasieratik izan zuen harreman estua boikotAurka egiteko jarrera aktibo eta kontzientea. kanpainarekin. «Nahiz eta hautua indibiduala izan, ikusi genuen Spotifyren kontra abiatutako borroka ez zela eraginkorra izango kolektiboa ez bazen». Hogeitik gora taldek bat egin dute oraingoz, eta kanpainaren eragin ahalmenaz aritu dira. Aitortu dute halako ekinaldiek eragin mugatua dutela, bereziki Israelen izan dezakeen inpaktuari dagokionez. Edozein moduz, deus baino gehiago bada hori, Arangurenen hitzetan: «Gure txikitasun honetan ere, ikusten badugu musika talde bat izateak tarteka badakarrela eragiteko gaitasun bat, hori zertan gauzatu liteke orain, honetan ez bada?».

Ez da erabaki erraza

Nabarmen gezurtatu dute plataforma uzteko erabakia hartzea erraza dela. Zirizak zehaztu du plataforma uzten duena musikaria bada gauza gehiagori egiten diola uko. Bi taldetan aritzen da Ziriza, eta talde batean eta bestean ez dute erabaki bera hartu boikotari dagokionez. Gauzak ez dira ez zuri eta ez beltz. Eta arrazoi askok eragin dezakete azken erabakian, Zirizak eta Arangurenek adierazi dutenez: taldeak zer sonaOihartzun, ezagutza.  daukan, musika jardunak zer pisu daukan taldekideentzat, taldea noiztik den martxan, zer anbizioHelburu, desira. duen... «Uste dut denek galtzen dugula ikusgarritasuna, baina  tarte bat utzi nahi diot zalantzari, ea Spotify-k ez duen ematen diogun baino botere txikiagoa», esan du Arangurenek. Hau da, kontua ez den gehiago hura uzteak sortzen duen beldurra benetako eragina baino. 

Eta Bidegaini ulergarria iruditzen zaio «bertigoZorabioa, dardara...» hori talde hasiberrietan; alegia, taldeak zera pentsa dezake: «Hemendik joaten banaiz, non geldituko naiz?». Hala ere, aukera bat ere aipatu du: talde txikiek eduki ditzaketela handiek baino jarraitzaile konprometituagoak, eta plataforma uzteak ekar dezakeela zuzenekoetara jende gehiago erakartzea.

Hizlari guztiek gogoratu dute aspaldi zegoela auzitan Spotify, musikariak zaintzeko manera dela eta. Hala garatu du ideia hori Bidegainek: «Talde batek Spotifyko streamingen bidez izan ditzakeen irabazi ekonomikoak ez dira batere handiak beste euskarri batzuetakoekin konparatuta. Horri begiratuta, ez dut ulertzen jendeari  zergatik ez zaion interesatzen plataformaz aldatzea».

Zein dira alternatibak?

Spotifyn edukia argitaratzen duten musikarien artean %2,6k jaso dituzte 960 euro baino gehiago iazko jardunagatik. Ikuspegi askotatik, beraz, musika industriaren joera hegemonikoetatik aldatzen saiatu behar dela uste dute hizlariek. Eta nora? Hilabeteotan, Tidal, Youtube Music, Deezer, Qobuz eta Apple Music aipatu dituzte zenbaitek, baina haiekiko desengainua ere erakutsi dute askok, zenbait arrazoi direla medio.

Euskarri fisikoetaracloseCD, disko eta halakoak. jotzea aipatu du Bidegainek alternatiba gisa. Bandcampen alde ere egin dute mahai inguruan parte hartu dutenek, eta Aranguren eta Ziriza itxaropentsu agertu dira BERRIAren Badok musika ataria etorkizunean izan dezakeen garapena dela eta. Bitartean, espero dute zuzenekoetan aurkitzea «oasia», bereziki gune autogestionatuetan.

Mahai inguru osoa hemen ikus daiteke.

Jatorrizko artikuluak