Iazko urriaren 7tik, urtebetean, Israelgo armadak 41.788 pertsona hil ditu Gazako eremu estu eta populatuan; alegia, Basauriko (Bizkaia) biztanle guztiak baino gehiago. Eta 96.359 lagun zauritu ditu; alegia, Barakaldoko (Bizkaia) biztanle ia guztiak zauritu balitu bezala.
Eremu txikia da Gazako zerrendacloseLursail luze eta estua.
:
365 kilometro koadro. 40 kilometro
da luze, eta gehienez
ere hamabi kilometro zabal. Ez da Euskal
Herriko eskualde asko baino
handiagoa: Baztanek antzeko
eremua du, 373 kilometro koadro.
Kontua da eremu txiki horretan bizi
direla 2,1 milioi pertsona: Euskal
Herriko edozein tokitan baino
dentsitate edo biztanle pilaketa
handiagoa da hori.
Gazako 1,9 milioi pertsonak utzi behar izan dute etxea —biztanleen %90ek—. Datua Euskal Herrira ekarrita, proportzio berean, Hegoaldeko biztanle guztiek etxea abandonatu balute bezala da hori.
Urtebetean, Gazako 1,9 milioi
pertsonak utzi behar izan dute etxea
—biztanleen %90ek—. Datua Euskal
Herrira ekarrita, proportzio berean,
Hegoaldeko biztanle guztiek etxea
abandonatu balute bezala da hori.
Baztangoaren neurriko eremu
batean.