Unibertsoa hedatzen ari dela frogatu zuen zientzialaria
Ordura arte uste zenaren aurka, unibertsoa hedatzen ari dela frogatu zuen Brian Schmidt astronomoak 1998an, azkar hedatzen ari dela frogatu ere. Hori dela-eta Fisikako Nobel saria eman zioten 2011n. Euskal Herrian izan da, Donostiako Passion For Knowledge jaialdian.
Unibertsoa gero eta bizkorrago ari da hedatzen. Hori hautematen lehena Brian Schmidt astronomoa (AEB, 1967) izan zen, 1998an. Ordura arte, zientzialariak konbentzituta zeuden unibertsoaren hedapena mantsotzen ari zela materiaren grabitatearen erakarpenaren ondorioz. Aurkikuntza horri esker, Schmidti Fisikako Nobel saria eman zioten 2011n, zientzialariek unibertsoari buruz zeukaten ikuspegia irauli baitzuen astronomoak.
Australian bizi da Schmidt, baina aste honetan Donostian izan da, DIPCk antolaturiko Passion For Knowledge nazioarteko zientzia jaialdian parte hartzen.
1994an, Harvard Unibertsitatean doktoretza burutu berritan, Schmidt lanean hasi zen High-Z Supernova Search Team nazioarteko ikerketa proiektuan. Helburua, hain justu, unibertsoaren hedapenaren abiadura neurtzea zen. Horretarako lehendabiziko pausoa supernobak identifikatzea izan zen; hau da, izarrak beren bizitzaren akabailaracloseAmaierara, bukaerara. ailegatzean gertatzen diren eztanda masiboak. «Inoiz ez bezalako kamera digital handiak erabili genituen. Ehun aldiz sentikorragoak ziren, eta, horri esker, unibertsoaren bertze aldean zeuden izarrak atzeman genituen lehen aldiz».
Leherketa horiek aztertzea «iraganari begiratzeko modu bat» izan zen: «Supernobak hain distiratsuak direnez, distantzia handietara ikus daitezke, eta haien argiak bortz edo zortzi mila milioi urte behar ditu ailegatzeko». Beraz, supernoben distira aztertuta, Lurra haietatik zer distantziatara zegoen kalkulatu zuten. «Funtsean, bonbillen mekanismo bera da: zenbat eta urrunago egon, orduan eta ahulagoa da argia», esplikatu du Schmidtek.
Hurrengo pausoa supernoba horiek «guregandik zer abiaduratan urruntzen» ari ziren neurtzea izan zen. Horretarako, «munduko teleskopiorik handiena» baliatu zuten; Hawaiiko (AEB) Keck teleskopioa. Azken urratsa, berriz, buruketa bat izan zen, Schmidtek azaldu duenez: «Lurraren eta supernoben arteko distantzia gugandik urruntzen diren abiaduraren zifrarekin zatitu genuen, eta, horrela, unibertsoaren hedapen abiadura lortu».
Fisikariaren arabera, prozesu guztia burutzea ez zen «batere erraza». Egindakoa hain zen «berritzailea», ezen emaitzak esku artean eduki zituenean «akats bat» egin zuela pentsatu baitzuen: «Sorpresa handia izan zenez, hainbat aldiz eta hainbat modutan egiaztatu behar izan genuen dena, geure burua konbentzitzeko ez genuela hutsik egin».
Dena den, astronomoaren ezusterako, deskubrimenduak «espero baino harrera hobea» eduki zuen zientzialarien artean: «Bi talde ari ginen horretan lanean, eta gutxi gorabehera erantzun bera jaso genuen aldi berean. Horrek nolabaiteko lasaitasuna eman zigun denoi».
Galderak, erantzunak baino gehiago
Aurkikuntza harrigarri hark emandako erantzunak baino gehiago dira, ordea, mahai gainean utzitako galderak. Noiz hasi zen azelerazio hori? Duela 6.000 milioi urte. «Unibertsoak 13.800 milioi urte dituela kalkulatu dugu; beraz, gutxi gorabehera Big Bang-etik igarotako denboraren erdia igaro zenean hasi zen azeleratzen», erran du fisikariak.
Zergatik? Erantzunak energia ilunarekincloseKosmologia fisikoan eta astronomian, eskala handietan unibertsoari eragiten dion energia mota ezaguna da energia iluna. du zerikusia. Hirugarren galdera begi bistakoa da: zer da energia iluna? Bada, astronomoak aitortu du «misterio bat» dela oraindik: «Dakigun bakarra da unibertsoaren zati handi bat hartzen duela». Unibertsoa ez baitago soilik planetaz eta izarrez osatua: «Lur planetan dena atomozcloseElementu kimikoen oinarrizko partikula da, eta elementu kimikoak atomoetan duten protoi kopuruaren arabera bereizten dira.
egina dago. Baina, unibertsoaren neurketa handia egitean, atomoek %5 soilik osatzen dute».
Materia iluna, berriz, unibertsoaren lautik bat dela esplikatu du Schmidtek: «Grabitatea du, baina ez dago atomoz osatuta, eta oraindik ez dakigu zer den. Seguru asko, Lurra zeharkatzen duen eta oraindik aurkitu ez dugun partikula bat da».
Gainontzeko zatia —unibertsoaren hamarretik zazpi— energia ilunari dagokio. Baina ez da beti horrela izan. Izan ere, Big Banga gertatu zenean materia zen nagusi, eta hark sorturiko grabitateak joera zuen unibertsoaren hedapena moteltzeko. Unibertsoa handitu ahala, ordea, materia sakabanatuz eta dentsitatea galduz joan zen.
Energia ilunaren dentsitatea, aldiz, konstantecloseIraunkor, aldaketa esanguratsurik gabe. mantendu dela baieztatu du Schmidtek: «Konstante kosmologikoa deritzo; Einsteinek paratu zion izena». Horiek horrela, duela 6.000 milioi urte, bi eraginen arteko oreka aldatu egin zen: «Energia iluna materiak sortutako grabitateari gailendu zitzaion, eta unibertsoaren hedapena geldotzetik azeleratzera igaro zen».
Schmidtek erran du ezen, energia ilunak etorkizunean konstante jarraituz gero, unibertsoaren hedapenak hazkunde «esponentziala» izanen duela: Ondorioz, gaur egun ikusgai dauden galaxiak ikuseremutik desagertuko lirateke, eta Esne Bidea «bakarturik» geratu. Hala ere, Schmidtek argitu du kosmologoak ez direla «lanik gabe» geratuko, «ehunka bilioi urteko prozesua» baita.
1994an egindako aurkikuntza handi horregatik eman zioten Schmidti Fisikako Nobel saria 2011n, Saul Perlmutterrekin eta Adam Riessekin batera. Aitortu du ez zuela «batere espero», baina «oinak lurrean edukitzen» jakin duela: «Ez naiz jakintsuagoa saria irabazteagatik, nahiz eta jende anitzek hori pentsatu».
Schmidtek uste du jendea ez dela ohartzen zientzialarien lana «zeinen baliagarria den egunerokoan»; hortaz, «garrantzitsua» iruditzen zaio hori azaltzea. Astronomia, erraterako, egungo teknologia garatzeko «funtsezkocloseOinarrizko, ezinbesteko. » izan dela azpimarratu du ikertzaileak, nahiz eta diziplina «esoteriko edo alferrikakoa» izan jendearen irudiko: «Kamera digitalak, GPS sistemakcloseSatelite bidezko nabigazio sistema bat da, Lur planeta osoan objektu edo pertsona baten kokapen zehatza ematen duena metro edota zentimetro gutxiko akatsarekin. eta wificloseGailu elektronikoen interkonexioari bide ematen dion haririk gabeko teknologia da. konexioa, adibidez, astronomoek bultzatu dituzte». Horregatik, haren ustez, ezin da pentsatu aurrerapen horiek «aitzinera» eginen dutenik «aurrerantzean zientziarik egiten ez bada».
Matematika eta informatika menperatzeaz gain, astronomoek adimen artifizialarekin «arras trebeak» izan behar dute gaur egun , Schmidtek gaineratu duenez. Orain, «era guztietako lanak» egiteko erabiltzen dute; programazio lanak arintzeko eta datu-petabyteakcloseInformazio digitala gordetzeko unitatea da petabytea: 1.000 terabyte (TB) edo milioi bat gigabyte (GB); kasu honetan, datuz osatutakoa litzateke prozesatzeko, bertzeak bertze. Hala ere, Schmidtek argi utzi du «gizakiari laguntzeko tresna bat» baino ez dela: «Ordezkatu eginen gaitu? Ez, baina azkarragoak eginen gaitu». Izan ere, gizakiak gero eta azkarrago joan nahi du, eta unibertsoak ere bai.
Jatorrizko artikuluak
-
Unibertsoak hedatzeko presa du
Haize Oiartzabal Aizpuru |
|