Zer kontatuko dute asteroidetik ekarritako harri hautsek?

  • 463 hitz
  • Albistea entzun

Bennu asteroidearen harriak eta hautsak jaso, eta Lurrera itzultzea lortu du NASAk. OSIRIS-REx misioak jasotako laginak mundu osoko 233 zientzialariren artean banatuko dituzte.

Zientzialariek badakite molekula organiko asko dituela asteroideak, eta uste dute noizbait urak eraldatu zituela horiek. Biziaren jatorriari buruz gehiago ikasteko balio dezakete laginek.

Mundu osoko zientzialariek aztertuko dute asteroideclosePlaneta txiki.
ari erauzicloseZerbait bere errotik atera.
tako materiala, eta espero dute informazio berria lortzea Lurra nola osatu zen jakiteko, eta planetan bizia nola agertu zen azaltzeko. Horrez gain, gizateriarentzat arriskutsuak diren asteroideen inguruan ikastea espero dute, Bennuk Lurrarekin egun batean talka egiteko arriskua egon badago eta.

Irailaren 24an itzuli zen Lurrera NASAren OSIRIS-REx misioaren kapsula. 2016. urteko irailaren 8an jaurti zuten, eta bi urte geroago heldu zen Bennu asteroidera, 2018ko abenduaren 3an. Bi urtez aritu ziren gero laginacloseZerbaiten zati edo kopuru txikia.
jasotzeko operazioa prestatzen, eta, azkenean, zundacloseTresna egokiz hornituriko ibilgailua, atmosfera edo espazioa aztertzeko erabiltzen dena.
k 2020ko urriaren 20an jo zuen asteroidea, eta 250 gramo harri eta hauts bildu zituen. Material hori ontzi batean gorde zuen, eta 2021eko maiatzaren 10ean Lurrera bidea hartu zuen zundak, lagina ekartzeko.

NASAk Utah estatuan (Ameriketako Estatu Batuak) duen probaleku batean lurreratu zen zundak askaturiko kapsula, Sal Lake Citytik gertu. Eta berehala inguratu zuten agentziako zientzialariek. Helikopteroz eraman zuten inguruan paraturiko «gela garbi» batera. Zigilaturiko guneak dira gela garbiak: kanpotik ezin da ezer sartu, ziurtatzeko laginak ez direla kutsatzen. Modu bakarra da jakiteko zer dagoen benetan asteroide horretan, Lurreko gaiekin nahastu gabe.

Kapsula berehala eraman zuten «gela garbi» batera [zigilaturiko gune batera]. Modu bakarra da jakiteko zer dagoen benetan asteroide horretan, Lurreko gaiekin nahastu gabe.

Laginen laurdenak OSIRIS-REx egitasmoan parte hartu duten 233 zientzialariren esku utziko dituzte, aztertzeko. Munduko 38 ikerketa gune arituko dira horretan. Edonola ere, laginen %70 gorde egingo dituzte, etorkizuneko zientzialariek aztertzeko aukera eduki dezaten.

Hondakin multzoa

Bennu asteroidea «hondakin multzo bat» dela esan izan du NASAk. Izan ere, uste dute asteroide handiago batek talka eginda sortu zela, duela mila eta bi mila milioi urte artean. Hondamendiaren ostean, puska batzuk berriz elkartu ziren, baina, asteroidea txikia denez, puska horiek ez daude oso trinkocloseBetegarririk ez duena, mamitsua.
bildurik. Horregatik, erraza izan da, nolabait, puskak erauztea handik, Lurrera ekartzeko.

Nola heldu ziren Lur planetara biziaren osagai nagusietako bi, hau da, molekula organikoak eta ura? Litekeena da horiek izotzez eta harri eta hautsez osaturiko meteoritoek ekarri izana, Lurraren kontra talka egitean.

Zientzialariek badakite molekula organikocloseBizidun. asko dituela asteroideak, eta uste dute noizbait urak eraldatu zituela horiek. Beraz, horiek aztertzea lagungarri izango da zientzialariek egiten duten galdera mamitsu bati erantzuteko: nola heldu ziren Lur planetara biziaren osagai nagusietako bi, hau da, molekula organikoak eta ura? Izan ere, aspaldiko teoriaren arabera, litekeena da horiek izotzez eta harri eta hautsez osaturiko meteoritoek ekarri izana, Lurraren kontra talka egitean. Bennuri erauzitako materialek hori hobeto ulertzen lagun dezakete.

Bennu aukeratu zuten, besteak beste, asteroideen artean aztertzeko errazagoa delako. Izan ere, asko hurbiltzen da Lurraren orbitacloseAstro batek nagusitzat daukan astroaren inguruan egiten duen ibilbidea.ra. Hori dela eta, zaintzapean dute, arriskutsuenetako bat baita planetarentzat. Kalkulatu dutenez, 2100. urtetik aurrera arriskua dago asteroideak Lurra edo Artizarra jotzeko, arrisku txikia bada ere (1.750 aukeratik bakarra).

Jatorrizko artikuluak