Azoka

Katta. Ika-mikan

Katta. Ika-mikan

Zirri-zarra bizia sumatzen da basoan: udaberriro bezala, jende berria iritsi da. Baina Katta eta lagunak eztabaidan dabiltza. Konponduko ote dira?

Miren Agur Meabe. Argitaletxea: Elkar.
11 laguneko taldea

11 laguneko taldea

Benjamin talde hartako hamaika zenbakiko arrain bihurtu zenean, dena aldatu zen. Indartsua eta errespetatua sentitzen zen, lagun berri haiekin batera. Baina benetan errespetatzen al zuten, ala beldur ziren? Beldurraren mugen eta adiskidetasun harremanetan errespetuak duen garrantziaren inguruko istorio ausarta.

Rocio Bonilla. Argitaletxea: Algar editorial.
Ez izan beldurrik, karramarrotxo

Ez izan beldurrik, karramarrotxo

Gaur Karramarrotxok lehen irteera du itsasora. Gustuko izango ote du? Zer sentituko du olatuak lehen aldian? Irribarre eginarazi eta gauza berriak deskubritzeak sortzen digun irrika gogora ekartzen digun istorioa.

Chris Haughton. Argitaletxea: Nube Ocho.
Handitan nahi dudana izango naiz: eta puntu eta izar

Handitan nahi dudana izango naiz: eta puntu eta izar

Izarok argi dauka handitan zer izan nahi duen, eta ilusioz beterik kontatzen du eskolan. Nola erreakzionatzen dute gelakideek? Ba al dago neskentzako soilik den lanik eta mutilentzako soilik den lanik?

Vanesa de la Puente eta Fernando Alonso. Argitaletxea: Autoedizioa.
Ezin ezetz esan!

Ezin ezetz esan!

Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ikusi gabeko fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik... Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere.

Mariasun Landa eta Andrea Prosper. Argitaletxea: Erein.
Mihi-puntaren puntan

Mihi-puntaren puntan

Egutegi baten egituran 365 igarkizun jaso ditu Xabier Olasok liburu honetan, egun bakoitzeko bat, hilabete eta urtaroetan banatuta, bizitzak berak egunero dakarrelako asmatu beharreko igarkizun bat. Jolastu eta ikasi.

Xabier Olaso eta Hirina Garai. Argitaletxea: Elkar.

Niri bakarrik gertatzen zait

Teo patinetatik ziplo erori da, eta bere plan guztiak pikutara joan dira di-da batean. Halako gauzak berari bakarrik gertatzen zaizkiola pentsatu du. Baina benetan berari bakarrik gertatzen zaiona hau da: Maxik edozertan lagunduko diola, Maxi benetako laguna baita

Gabriela Keselman eta Marcelo Elizalde. Argitaletxea: Ibaizabal.

Iraitz zorigaitz

Iraitz zorigaitzekoa da, eta erabaki du nahikoa dela! Baina zer egin behar du zorigaitzeko ahate batek? Lagunduko al diote hontzaren hitz jakintsuek? Edo okerreko lekuetan baizik ez da ibili bere zortearen bila…

Gemma Merino. Argitaletxea: Picarona.
Burbuila miragarria

Burbuila miragarria

Gaur, Ilargik ezertarako gai ez dela sentitzen du… Eskolako ariketan berak espero baino nota okerragoa lortu du. Asko ahalegindu da, eta honela galdetzen dio bere buruari: zertarako ikasi? Zertarako balio du? Haritz handiaren enbor hutsean bizi den hontz txiki batek opari magiko bat egingo dio galdera horri erantzuteko...

Caroline Erard eta Nadege Petrel. Argitaletxea: Ttarttalo.
Azken galdera amari

Azken galdera amari

Ekain da nire izena, eta bederatzi urte ditut. Ipuin hau nire amatxori buruzkoa da. Noiz esan diozu ondoan duzun horri «maite zaitut» azken aldiz?

Manex Beristain eta Mirari Sagarzazu. Argitaletxea: Denonartean.
top