Azoka
Beluga operazioa
1984ko abenduan, milaka beluga balea harrapaturik gelditu ziren noraezean zebiltzan elur-zutabe erraldoi batzuen artean, Txukotka itsasoan, Siberiaren ipar-ekialdean. Txuktxi etniako indigena talde batek atzeman zituen, eta agintariak abisatu. (...) Nola salbatuko ote zituzten?
Bilatzen
Bil beti dabil lurrera begira oinez dihoanean. Bere lagun zein bizilagunek zertan dabilen galdetzen diotenean, berak beti erantzun bera ematen die: bilatzen. Egun batez, baina, burua altxaraziko dion zerbait gertatuko da.
Gerezi banaezinak
Gauza garrantzitsu bat ikasi dute gereziek: gainerako fruta eta barazkiekin ere jolas egin dezakete. Zertan dabiltza frutak eta barazkiak? Ipuin hauetako fruta eta barazkiek hainbat egoerari aurre egin behar diete egunerokoan, haurrek egiten duten bezala.
Benetako zirkua
Eleberri labur bat da hau. Herri txiki batera zirku italiar bat iritsiko dela eta, haur talde batengan piztutako sentimenduak eta biziko dituzten abenturak biltzen ditu, samurtasunez, umorez eta kritika sozial ukitu batzuekin.
Familiartean
Liburu honetan, hezteko eta ikasteko erronkari aurre egiten dioten familien ohiko egun bat erakusten da. Familiartean oinarrizko eskubideetan barnako ibilaldi bat da.
Eraman nazazu zurekin
Galdera bat egiten zaio irakurleari: pentsatu al duzu inoiz maskota bat edukitzea? Eta, ondoren, umorez, maskota bat zaintzeak ekartzen dituen ardurak izendatzen ditu… Edo agian ez? Norentzat da hasierako galdera? Nortzuk dira maskotak?
Ondo hartzen dugu elkar
Pertsona paregabea zara munduan. Zure gelako neskatoak eta mutikoak ere halakoxeak dira. Denok desberdinak gara! Baina ba al dakizu zer daukagun amankomunean? Bada, denoi gustatzen zaigula besteek ondo hartzea eta ondo tratatzea.
Bullyingaren Aurkako Taldea
Daveren taldearengandik bullying-a jasaten hasitakoan, Jakek, Ravik eta Tobyk talde bat sortuko dute. Bullying-aren Aurkako Taldea. Ruthek taldean sartzeko gonbita jasoko du, baina ez du nahi izango taldeko partaide izan… bullying-a jasan arte.
Ziberbullying-aren aurka
BAT taldeko kideek deskubrituko dute haien eskola ez dutela ikasturte berrirako irekiko. Eskola ezberdinetara joango dira handik aurrera. Hasieran, telefonoei esker eutsiko diote elkarren arteko harremanari. Gero, mezu beldurgarriak iritsiko dira.
Bixi harkaitz puntan
Liburu honetako protagonista bere kasa eta bere gogoari eta senari jarraika joango da harkaitz puntaraino, baina, egoerak behartu egingo du handik jaitsi behar izatera, eta gainontzekoen laguntza onartu beharko du horretarako.