Azoka

Tapakia
Aurreiritziz josita bizi da A. Bere tapaki zuri-zuria puskatu izana leporatu die bizilagun kanpotarraren seme-alabei. G.-k, horien amak, etxe barrura gonbidatuko du A., tapakia konpontzen duen bitartean. Pixkanaka A.-k bere susmo txarrak eta errezeloak alboratuko ditu.

Dromedario txikia petralduta dabil
Dromedario txikitxo bat petralduta esnatu da! Bero da, leher eginda dago, eta ez du inola ere oasiraino joan nahi. Harik eta izakirik alaienak erakutsiko dion arte irribarre bat besterik ez duela behar egun ezin dibertigarriago bat pasatzeko.

Inoiz ez desagertzeko ipuina
Konturatzerako gaua iristen zen, eguzkiak agur eta ilargiak kaixo esaten zueneko unea. Baina ilargia ez zen egunero ateratzen. Nora joan da ilargia? Ez da berriro itzuliko? Desagertu egin da? Betirako?

Lagun jostalariak
Jolas egiteko ordua da! Lagundu Hartzatxori, Sagutxori eta Krokodilotxori eguneroko jolasetan, eta ikusi zer izen duten haien jostailuek.

Iratxo bat begiratoki astronomikoan
Elvak bere lehengusu Oldton lagundu beharko du tren intergalaktikoa hartzen. Horretarako, Retiro-n dagoen behatoki astronomikoan sartu beharko dute. Elvaren eta Oldtonen zereginak liburutegi zoragarrian zehar eramango ditu...

Eguzki sistema
Aireratu gaitezen gure planetatik kanpora, eta ezagutu ditzagun Eguzkia eta haren inguruan dabiltzan planetak, ilargiak eta asteroideak.

Eguzkia gosaldu dut
Nondik datoz gosaritan jaten ditugun zerealak? Ba al zenekien zure zapaten zolako goma zuhaitz batetik ateratzen dela? Naturako gertaeren bilduma honetan, gure bizitzan nonahi presente dauden landareak goretsi nahi dira.

Mare, ilargiari poemak
Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita Ilargiaren alde ezkutuari begira ere, Lurretik ikusten ez den horri. Itsaso izan gabe itsaso izena duten zulo itxurakoei buruz idatzi dute 29 poetak, nork bere erara, Mare, ilargiari poemak liburuan.

Anai-arreba kuttunak
Aita untxiak istorioak kontatzen dizkio Xaturri. Batzuk asmatuak dira, baina benetakoak dirudite, eta beste batzuk benetakoak dira, baina asmatuak direla esango litzateke.

Berritsusauroa
Berritsusauroak ibilaldi bat egingo du basoan, eta hamaika gauza ditu esateko txangoari buruz. Baina beti hizketan aritzeak eta inoiz ez entzuteak arazoak ekar ditzake… Utziko al dio Berritsuk berriketan aritzeari tartetxo batez, lagunak zer esan behar dion entzuteko?