Azoka

Oso ondo portatuko naiz

Oso ondo portatuko naiz

Anttonek munduko txakurrik onena izan nahi du. Oso ondo portatuko da. Bere jabea, Haritz, enkargu bat egitera irteten denean, Anttonek sukaldeko mahaian tarta gozo bat ikusten du, eta zera... Ezin dio gogoari eutsi!

Chris Haughton. Argitaletxea: Nube Ocho.
Gabon, zilbortxoa

Gabon, zilbortxoa

Lotara joateko garaia da… Hasiko al gara banan-banan gorputz-ataltxoei gabon esaten?

Lucie Brunelliere. Argitaletxea: Ttarttalo.
Mundu zoroa

Mundu zoroa

Sagutxo jator baten paseoa aitzakiatzat hartuta, errealitate zoro bat aurkezten zaigu, ezagutzen dugunaren alderantzizkoa. Gure mundu honetan normaltzat jotzen ditugun egoerak eta eginmoldeak zalantzan jartzen ditu, horiei buruzko gogoeta sustatzearekin bat.

ATAK (Georg Barber). Argitaletxea: Txalaparta.
Haurtxoak barreka eta barreka

Haurtxoak barreka eta barreka

Haurrek barre asko egiten dute, eta soinu batzuekin askoz gehiago. Sakatu botoiak eta erreproduzitu barregura gehien ematen dizkietenak!

Dr. Caspar Addyman eta Ania Simeone. Argitaletxea: Ibaizabal.
Traktoretxo gaixo dago

Traktoretxo gaixo dago

Soroan lanean ari dela, Traktoretxok nekatuta dagoela nabaritu du. Kea dario kapotaren azpitik. Lagunek azkar-azkar eraman dute baserrira. Traktoretxo gaixo dago, eta egun batzuk eman beharko ditu estalpean. Baina hark nahiago du lagunekin egon.

Natalie Quintart eta Philippe Goossens. Argitaletxea: Ttarttalo.
Musuak opari

Musuak opari

Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak eta erraldoiak, sudurrean eta oinetan emanak, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?

Claudia Bielinsky. Argitaletxea: Ibaizabal.

Non duzu min?

Umeak eskolara joaten dira, eta egunero izaten dute istripu txikiren bat. Olagarroak hanka bat harrapatu du, trikuak gelakide bat zulatu du, krokodiloa gose da, eta kosk egin du… Baina ezer ez da larria, Kanguru andereñoa adi egoten baita ikasle guztiak zaindu, sendatu eta goxatzeko.

Pierre Delye eta Cecile Hudrisier. Argitaletxea: Ibaizabal.
Xomorro lapurra

Xomorro lapurra

Jope... xomorro bat titian... puf! Zortzi begi, hamar hanka... eta besorik? Lapurra gainera! Lapurra? Xomorro lapurra bularreko minbiziari buruz hitz egiten duen ipuina da. Familientzat lagungarria izango den baliabide baten modura sortu da.

Irati Garmendia eta Ane Arzelus. Argitaletxea: Erein.
Martin Martina eta sorginen batzarra

Martin Martina eta sorginen batzarra

Martin Martinak eta lagunek laminen orraziaren lapurreta ikertzen jarraitzen dute. Eta iritsi dira abenturaren zatirik ilunenera; sorginak, mamuak eta aztikeria dira istorio honetan nagusi.

Amancay Gaztañaga. Argitaletxea: Elkar.
Sorginen tarota

Sorginen tarota

Sorginen tarotak behinolako emakume ahaldunen ahotsa dakarkigu. Garai eta leku oroz gaindiko karta sorta honen bidez, laguntzera datozkigu. Ondoan izango ditugu beti, eta bidea erakutsiko digute, jakin dezagun zein diren gure indarguneak eta zein gure alde ilun eta ezkutukoenak.

Cécile Roumiguière eta Benjamin Lacombe. Argitaletxea: Ibaizabal.
top