Azoka
Amama Tomaxa eta sagarra
Gose, oso gose da Amona Tomaxa. Sagarra du amets. Pausoa ote trakets?

Txalopinak
Haurra, kanta ezazu
goizetik gauera,
eta biziko zara
txorien antzera.
Lai, lai, lai
txorien antzera.

Josi eta josi
Zergatik ateratzen gara kalera Martxoaren 8an? Zer gertatu zen egun hori hautatzeko? Clararen istorioaren bitartez, ipuin honek Emakumeen Nazioarteko Egunaren abiaburura eramango gaitu, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutu eta haien borrokei segida emateko.

Dardarak
Maritxu eta Katalina teilatupe berean bizi dira. Zeru horren babesean, zimurrak eta urteak zenbatzen dizkiote elkarri. Bietatik dituzte ugari. Azkenaldian, ordea, zeru berak dar-dar egiten du maiz, eta, lurrikarek bezala, haien barrenean erreplikak ditu dardara horrek...

Elbira Zipitria andereñoa
Elbira, oso gazte zela, irakasle ikasketak egin, eta 22 urterekin lanean hasi zen, Koruko Andre Mariaren ikastetxean. Berrehun bat neska-mutil zebiltzan bertan, eta denak euskaraz eskolatzen zituzten. Lehenengo ikastolak ezkutuan jarri zituen martxan...

Belatzek dantzaria izan nahi du
Belatzek amets eder bat dauka: dantzari izatea. Belatzen gurasoak oso harro daude semeaz, baina bizi den herrian, mutiko dantzaria izateagatik iseka egiten diote... Dantza nesken kontua dela uste dute...

Oso ondo portatuko naiz
Anttonek munduko txakurrik onena izan nahi du. Oso ondo portatuko da. Bere jabea, Haritz, enkargu bat egitera irteten denean, Anttonek sukaldeko mahaian tarta gozo bat ikusten du, eta zera... Ezin dio gogoari eutsi!

Gabon, zilbortxoa
Lotara joateko garaia da… Hasiko al gara banan-banan gorputz-ataltxoei gabon esaten?

Mundu zoroa
Sagutxo jator baten paseoa aitzakiatzat hartuta, errealitate zoro bat aurkezten zaigu, ezagutzen dugunaren alderantzizkoa. Gure mundu honetan normaltzat jotzen ditugun egoerak eta eginmoldeak zalantzan jartzen ditu, horiei buruzko gogoeta sustatzearekin bat.

Haurtxoak barreka eta barreka
Haurrek barre asko egiten dute, eta soinu batzuekin askoz gehiago. Sakatu botoiak eta erreproduzitu barregura gehien ematen dizkietenak!