Gure gene neandertalak

Nerea Osinalde - EHUko Biokimika Saileko irakaslea |
  • 373 hitz
  • Albistea entzun

Nerea Osinalde irakasleak BERRIAren zientziari buruzko iritzi zutabean idatzi duenez, gaur egungo gizakion genomako aldaera neandertalek uste baino gehiago eragiten diete hainbat ezaugarriri: immunitateari, erritmo zirkadianoei, hezur dentsitateari, menopausiaren adinari eta biriken ahalmenari.

DNA sekuentziacloseElementu ordenatuen segida.
tzeko teknologia garatu zenetik, milaka espezieren genomacloseEspezie edo banako baten geneen multzoa.
k deszifratu dira. Ez soilik gure artean dauden bizidunenak, baita duela milaka urte desagertutako espezieenak ere. Zehazki, antzinako DNA aztertzeaz arduratzen den zientziaren adarra paleogenomika da, eta azken urteotan alor horretan egindako aurkikuntzek hankaz gora jarri dituzte gizakion jatorriari buruzko sinesmen asko.

«Azken urteotan egindako aurkikuntzek hankaz gora jarri dituzte gizakion jatorriari buruzko sinesmen asko».

Uste da Neandertalgo gizakiaren eta homo sapiens-en arteko banaketa Afrikan gertatu zela, duela 760.000-550.000 urte inguru, eta, ordutik, leinucloseFamilia, kasta.
bakoitzak bere kabuz eboluzionatu zuela. Hala ere, DNA analisiek iradokitzen dute duela 60.000 urte inguru Afrika utzi zuen gizaki modernoaren aitzindaricloseAurretiko.
ak garai hartan Europan bizi ziren neandertalekin gurutzatu zirela, eta ondorengo ugalkorrak izan zituztela. Izan ere, neandertalen genoma sekuentziatu zenean, ikertzaileak konturatu ziren gaur egungo populazio ez-afrikarraren genomaren % 1-4 artean neandertalengandik heredatutakoa dela.

«Neandertalen genoma sekuentziatu zenean, ikertzaileak konturatu ziren gaur egungo populazio ez-afrikarraren genomaren % 1-4 artean neandertalengandik heredatutakoa dela».

Gure genomako aldaera neandertalek uste baino gehiago eragiten diete hainbat ezaugarriri: immunitateari, erritmo zirkadianocloseHogeita lau orduero errepikatzen den landareen zein animalien jarduera zikloa.
ei, hezur-dentsitateari, menopausiaren adinari eta biriken ahalmenari, adibidez. Gainera, gizaki modernoei ingurune hotzagoetara egokitzen lagundu dieten geneak ere neandertalengandik jasotakoak direla uste dute. Besteak beste, ilearen kolorea, larruazalaren tonua eta berau belzteko erraztasuna gene neandertalek baldintzatzen dutela behatucloseBegiratu, ikusi.
da.

Are gehiago, duela hilabete eskas argitaratutako lan batek frogatu du neandertal jatorriko DNAk gure sudurraren forma baldintza dezakeela. Zehazki, ATF3 genea kokatzen den genomaren eskualdean DNA neandertala daukaten banakoek sudur luzeagoa daukatela behatu dute. Gainera, adituen arabera, genomako eskualde horrek hautespen naturalaren zantzuak ditu. Horrek iradokitzencloseSujeritzen.
du antzinako DNAren presentziak eramaileei abantaila bat ematen diela. Sudurraren formak eta tamainak arnasten dugun airearen tenperatura eta hezetasuna erregulatzen laguntzen digunez, pentsatzekoa da sudur luzea izateak klima hotzetan bizi ziren banakoei hobeto moldatzen lagunduko ziela.

«Egungo hainbat gaixotasun pairatzeko arriskuarekin erlazionatu da jatorri neandertaleko DNA, hala nola 2 motako diabetesa, lupusa edo Crohnen gaixotasuna».

Baina jatorri neandertaleko DNAk ere badu bere alde iluna. Izan ere, egungo hainbat gaixotasun pairatzeko closeJasateko.
arriskuarekin erlazionatu da, hala nola 2 motako diabetesa, lupusa edo Crohnen gaixotasuna.

Azken urteotako aurkikuntzei esker, gauza bat argi dago: duela 40.000 urte desagertu ziren neandertalek oraindik ere zerikusi handia dutela gu gaur egun garenarekin.

Jatorrizko artikuluak